Could it be that the poor are poor because their hunger fed us and their nudity dress us up?
Kontzentrazioa
Data: Irailaren 7ko (asteartea) 19.30etan.
Tokia: Bilboko plaza borobilean.
Asel Askatu palatafromaren komunikatua:
Bizitzako beste egun bat baino ez zen gaurkoa, guztion genbiltzan urduri xamar Aselen epaiketaren bukaera zela eta, sententziaren zain. Kitarra punteo bat, mobileko doinua zen. Halako batean, hotzikara batek bizkarrezurrak zeharkatu zituen argiaren abiadan. Epaia atera da, Erruduna. Txileko justizia sistemaren arabera, Aselek delitua burutu du Arma eta lehergailuen kontrolaren legea urratuz. Badirudi hitzak eta adierazpen askatasuna Txileko gobernuarentzat arma hilgarriak direla, Aselen etxean aurkitutako arma bakarrak bait dira.
Asel Luzarraga idazlearen aurkako epaiketa hasi zen atzo, Temucon (Txile). Atxilotu zutenean, iazko abenduaren 31n, lehergailuekin atentatuak egitea
leporatu zioten; gero frogatu zuen ezinezkoa zela, leherketak jazo ziren egunetako batzuetan ez zegoelako Txilen, Euskal Herrian baizik. Etxean
lehergailuak edukitzea egozten dio, ordea, fiskalak. Atzo, epaiketaren lehen egunean, bere aurkako akusazio guztiak ukatu zituen, ordubete
inguruko saio batean. Fiskalak, hala ere, zigor eskaerari eutsi dio:
Luzarraga bost urtez kartzelatzea galdegin du. Libre uzteko eskatu du, berriz, defentsako abokatuak; Luzarragak berak eskatu du libre utziz gero
Txiletik ez kanporatzeko.
Epaiketa hasi zela eta, Luzarragaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean Bilbon. Dozenaka lagun batu ziren Arriaga
antzokiaren aurrealdean, eta Luzarraga aske uzteko eskatu zuten. EIE Euskal Idazleen Elkarteko kide ere bada Luzarraga; EIEko presidente Ander
Iturriozek elkartasuna adierazi dio, eta salatu du euskaldun izateagatik eta maputxeen alde egiteagatik «jazarri» diotela Luzarragari.
Gabi Basañez Askapeneko kidea (gara.net)
Ez da lehen aldia Preso Politiko Maputxeak gose greban ari direna. Aspaldi ekin zioten borroka tresna hori erabiltzeari. Harritzekoa izan daitekeena da, bai 2006an zein 2008an egindako gose grebetan aldarri berberak egon izana: maputxe komunitateen desmilitarizazioa eta Lege antiterroristaren deuseztatzea.
Pinochete gobernutik joan eta “konzertazio”ren gobernuak egon izan dira hamarkada luze batez Txilen, sozialdemokratak. Oraintxu berriz, Piñeira eskumako presidentea heldu berri da. Eta Gulumapun (Txile administraziopeko lurraldean) maputxe herriarentzat ezta egoera aldatu: euren kultur izaera eta burujabetzaren alde diharduten komunitateetan (sendiez osatutako auzo edo herri txikiak) behin eta berriro poliziaren sarraldiak, bertoko pertsonen iraindu, kolpatu, eraman, kartzelaratu. Bachelet andrearen azken gobernu “progresista”ren emaitzetako bat ume maputxeak torturatzearen salaketa jasatea izan da, ONUren kezka ere publikoki agertu zelarik. Bestalde, geroz eta arruntago bilakatzen ari da txielko karabineroenen razzia hauetan asaldatzen duten komunitateko autoritate espiritualak erasotzearena.
Concepiongo El Manzano gartzelako, Temuko eta Angol-eko 23 preso maputxe komunero gose greba mugagabean hasi dira. Pasa den igandean ekin zioten protestari eta jadanik, gendarmeriak informatu bezala, lehen ondorioak jasaten hasi dira, zenbaitek 4 kilotik gora galdu dute jadanik, hala ere, borrokarekin jarraitu eta indartsu daudela jakinarazi dute senitartekoek. Hauexek dira azken muturreraino eramateko prest diren grebalarien eskakizunak:
1.-Maputxeen aurkako lege antiterrorista deuseztatzea, oraindik indarrean dirauen Pinochet diktadorearen legea, hain zuzen.
2.-Maputxeak epaitzen dituzten Tribunal militarren amaiera.
3.-Txileko estatuan zehar preso dauden Maputxe preso politikoentzat askatasuna: Epaiketa justu bat izateko eskubidea eta muntaia polizialen amaiera, ezkutuko lekukoen parte hartzea debekatu, tortura eta mehatxuekin amaitu eta giza eskubideak defendatuz.
Askapenak bat egiten du maputxeek, Gulumapukoek kasu honetan, hasitako protesta eta aldarrikapenekin, adi egon beraz asteotan Euskal Herrian egingo diren deialdiekin.
Igandean, hilak 13, Bergarako Gaztetxean arratsaldeko 7retan maputxeei buruzko hitzaldi bat egongo da brigadista ohi baten eskutik.
Alberto Chifelle Temucoko (Txile) fiskal nagusiak bost urteko espetxe zigorra eskatu du Asel Luzarraga idazle eta itzultzailearentzat. Hauen ustetan Luzarragak, eskuetan nitrato ioien arrastoak aurkitu zizkioten, horrek lehergailuekin zerikusia zuelakoan. Azken eskaera hori aztertu zuen epaileak, eta ukatu egin zituen probak, nitrato ioiak uretan ere aurkitzen direla arrazoituta. Aseleri egindako bolbora probek ere negatibo eman dute. Beraz, aurrerantzean ere etxean beteko du atxiloaldia. Izan ere fiskalak espetxeratzea eskatu baitu.
Epaiketaren eguna ere ez da zehaztu oraindik. Maiatzaren 11n egitekoa zen epaiketa prestatzeko ikustaldia, epailearen aurrean, baina abokatuak eskatuta, ikustaldia egiteko eguna ere atzeratu egin du epaileak. AsKe! plataformatik itxaropen onak daude batez ere Elena Varelaren askatasuna lortu dela ikusi ondoren eta honek Aselek baino askoz ere akusazioa larriagoak izan dituela kontuan edukita errugabea ere izanda. Guzti honek horrela jarraitzen duen bitartean asKe! plataformak (Asel aske!) bere lanketa desberdinekin jarraituko du arlo desberdinetan.
Asel Luzarraga, Txileko gobernuak bahitutako euskal idazlearen kasua zabalik dirau. Elkartasuna delitutzat ulertzen dutenek ezinegona areagotu nahi izan dute epaiketa atzeratuz. Jarraian ASKE! plataformak bidalitako informazioa duzue:
Berez apirilaren 6an zen epaitzekoa Asel Txileko justiziaren aldetik, baina fiskalak atzerapena eskatu duenez Apirilaren 29an izango dela suposatzen da, suposatzen da ze fiskalak nahi bezain beste eska dezake atzerapena eta ez dakigu oso ondo zer gerta daiteke bien bitartean. Halan eta guztiz ere ASKEL! plataformak aurrera darrai eta ekimen berriak egitea aurreikusten ditu Apirilerako, izan ere momentu berri honek dinamika eta beharrizan berriak eskatzen baititu.
Epaiketaren atzerapen hau orain arte egin eta ibili diren moduko bestelako trikimailu bat izan daitekela uler daiteke, izan ere, atxilotua izan den egunetik etengabeko gezur, oztopo, azpijoko edota axolagabekeriak ikusi izan ditugu atxiloketatik hasita eta fiskaleraino adibidez.
Lanean jarraituko dugu, beraz adi mobilizazioei!
Asel askatu, elkartasuna ez da delitua!