To die stand before to live on ones knees

— Dolores Ibarruri, Pasionaria  

Mexiko

policias juarezJuarez, Juarez Hiria deritzoguna, Chiuhaua estatuaren iparraldean kokatuta dagoen bi milioi biztanleko hiria da. Nahiz eta hiria gaztea zein ezaguna izan, urte luzetako historia du. Biztanleen ustetan ez da historia eraikinetan kokatu behar baizik eta kaleetan; betidanik, eta kapitalismoa hedatu zenetik are gehiago, kontinente txikitzailearen negozio-ate bilakatu delako.

Begirada azkar batean, troka baten edota oinez hiri lasaia, baketsua eta maitekorra ematen du. Pelikulek deskribatzen ohi duten bezalakoa. Zer gertatzen da kaleetan munduko bigarren hiri arriskutsuena izateko? Zer ezkutatzen dute orduan begirada beldurtiek eta pauso labainkorrek?

Edozelako duda barik Mexikoko zein Juarezeko arazoa urte askotatik hona emandako politika kapitalistaren ondorioa da. Botere banaketa oso desorekatuta dago, militarizazioa da aitzakia askoren ondorioa, herritarrak inoizko behartasun eta pobrezia tasa altuenean bizi dira. Polarizazio nabarmen horren aurrean, zein da Gobernuaren erantzuna? Zapalkuntza eta eskubideen murrizketa. Juarez mugan egoteak, ordea, areagotu egiten du errepresio egoera.

chiapas caracolesChiapas, San Cristobal de las Casas-tik erresistentzi gunerantz. Karroan egindako 5 ordu pasa eta gero, Zapatistek duten erresistentzi eta antolakuntza guneak diren “Caracoles” ezagutzeko aukera izan dugu brigadistok.

Zapatistek 5 barraskilo edo caracoles-etan banaturik daude. Barraskilo bakoitzak hainbat munizipio autonomoen beharrei erantzuteko sortuak dira, bertan instituzionalki ezinbestekoak diren guneak biltzen direlarik.

La Garrutxa izan da geuk zuzenean ezagutu dugun errealitatea. Bertan Compas-ekin elkar bizitzeko, trukatzeko eta egoteko aukera izan genuen.

Bertara heldu bezain laster, hesiz inguraturiko zonaldearen atean, bi Compa genituen. Jarraian gugana hurbildu, azalpenak eskatu eta geure eginbeharra zein den azaltzeko eskatu ziguten. Hauek Comisión de Vigilancia-ko arduradunak ziren, Brigadaren eginkizuna, helburuak eta konpromezua erakutsi ostean, hauek Juntas del Buen Gobiernora jo zuten guk esandakoa azaltzeko. Beroa, ezjakintasuna eta arroztasun nahastearekin pasa genuen momento hura. Behingoz Vigilancia-ko Compa-k etorri eta Juntas del Buen Gobiernora jotzeko baimena luzatu ziguten. Bertan berriro ere gure brigadaren nondik norakoa adierazi behar izan genuen.

Momento latza benetan, haien seriotasun aurpegi luzeak erresitentziaren islada zabaltzen zuen, izan ere, ez da nolanahikoa aurrera eramaten duten oztopoz beteriko borroka.

Sarrera moduan hizketalditxo bat, geure helburuak azalduz eta Euskal Herria okupatuaren inguruko solasaldia izanda. Oraindik dirau tentsioa, baino behintzat, gure egonaldia ziurtatua genuen beraien onarpenarekin batera.

brigaden argazki galeria

chiapas contr insurgenciaArtículo de la brigada que narra brevemente la situación actúal en Chiapas, con una "estrategia Integral de Contra Insurgencia" por un lado y la resistencia indígena y civil por el otro.

Desde Chiapas, desde donde la memoria colectiva está presente, se asoman las garras del capitalismo por todos los rincones contra los pueblos indígenas del país. El Tratado de Libre Comercio, uno de los impulsores del levantamiento zapatista del 94, aún sigue enmascarado bajo la política de las tierras. Actos de imposición, expropiación y ocupación inundan los terrenos comunales de la Madre Tierra.

Lo que en su día fue vendido como un plan de seguridad, actúa una vez más bajo las estrategias del colonialismo y su capitalismo neoliberal.

lomas de poleoAutoa hartu dugu Juarez Hirian, bilera batera joateko asmoz. Bidean, poliziek gelditu gaituzte eta gure harridurarako “kontrol ekologikoa” egin digute. Nola da posible egoera larrian dagoen hiri batean gurpil ekologikoak ez eramateagatik isuna jartzea? Dirua ateratzeko aitzakia ona. Gure ibilbidea jarraitu dugu eta errealitatearen beste aurpegia aurkitu dugu: pobrezia. Auzo txiroak Hiriaren kanpoaldean aurkitzen dira. Gainera hemendik hurbil Mexiko eta Estatu Batuetako harresia aurki genezake, amets ugari eta bi Estatuak erdibituz. Inperioaren aldean fabrika handiak ikusten ditugu, poluzioa Mexiko aldera bideratzen dituztenak.

Aurrera jarraitu dugu eta bat-batean leku apartera heldu gara. Basamortuan berdez eta horiz margoturiko oasi modukoa ikusten dugu, mendiz inguratuta. Leku eder hau, Mexikoko izkina ahaztuetako bat dela esan dezakegu: Lomas de Poleo. Hemen, herri kolonoa aurkitu dugu eta bertako biztanleek haien lurretatik bidegabekerien bitartez bota ez ditzaten erresistentzian jarraitzen dute. 40 urte daramate borroka honetan, hasieran 250 familia ziren, gaur egun, berriz, 13 familia bakarrik geratzen dira.

Villas de Salvacar auzo erreferente bilakatu da Juarez Hirian, Mexikon. Bizilagunak beraien artean elkar ezagutzen ez duten hiri honetan, auzoetako bizitza desagertu den momentu honetan, Villas de Salvacarreko biztanleak inoiz baino elkartuago daude, inoiz baino indartsuago.

Elkartasun hori 2010eko urtarrilaren 31n eman zen sarraskiaren ondorio da. Polizia Federala auzoan sartu eta bertako 15 gazte erail zituen, narkotrafikoaren aitzakiapean. Gazte horietariko gehienak adin txikikoak ziren, ikasle edo langileak eta etxe batean festa ospatzeko elkartuta zeuden
polizia sartu eta tiroka hasi zenean. Gobernuaren bertsioak, narkotrafikoan sarturiko gazteak zirela, haserrea sortu zien senitarteko eta bizilagunei, auzoaren izaera aldaraziz. Sarraski horretan bere bi semeak galdu zituen Luz María Dávila, irudi bilakatu da herriaren borrokan, segurtasun neurriak
saihestuz, Felipe Calderón berarengana iristea lortu baitzuen, komunikabideen aurrean agintariari bere lotsagabekeria aurpegiratuz.

Auzoa elkartzen hasi zen, antolatzen, egia exijitzen… Indar metaketa horrek, bere fruituak eman zituen duela hilabete batzuk poliziak adin txikiko 2 neska bahitu zituenean; lekukoen bidez ezagutu zen gertaera. Hasiera batean poliziak beraien eskuetan zeudela ukatu zuen arren, auzokoek poliziaren eraikin batera martxa antolatu zuten eta neskak onik berreskuratzea lortu zuten.
Emakume desagertuak onik agertzea ez da eguneroko gauza Juarezen, auzoaren indarrak lortutako garaipena izan zen hura.

Luz María Dávila Felipe Calderoni kontu eske, ongi etorria ez dela esanez.


mexiko brigada copala trikiMexiko brigadak 2010, Copalako Trikien Komunitate Indigena Autonomoa osatzen duten kideen gertaerak zuzenean jasotzeko aukera izan du Mexiko Hirian, Distrito Federalean.

Carmen, Armando Martinez eta bi kide trikirekin elkartu gara haien bizi esperientziak elkarbanatzeko. Carmenek, Cactus elkarteko kidea eta berriki erahildako Betty Cariñoren ahizpa, azalean bizi izandako amorrua erakutsi digu. Armando irakaslea da eta hezkuntza mailan Triki komunitatearekin lanean ari da, babesa eta elkartasuna adierazteko tailerra martxan dauka.

"Independentzia" eman zenetik, Triki herriek erresistentzian iraun dute. Kazikeak, paramilitarrak eta gobernuak beraien lurraldea eta izaera zatitzea bilatu dute; 32 komunitate eta baliabide natural aberatseko lurraldea, gobernurako goxoki ezin hobea.

Calderonen agintaldia Mexikon 2006an hasi zen hauteskundeetan emandako iruzur baten ondorioz. Hilabete gutxiren buruan, narkotrafikoaren aurkako politika finkatu zuen, bere politikaren ardatz nagusia izango zena. Horretarako hainbat hiri militarizatu zituen horien artean Ciudad Juarez, hirian zehar polizia federalak eta militarrak zabalduz.

Syndicate content