Mendi altu-altu baten gailurra egin eta gero, igotzeko beste mendi altu asko geratzen zaizkigula ohartzen gara

- Nelson Mandela

Euskal Herriak sionismoari STOP!!!

gasteizko elkartaratzeaHerri eta hiri askotan ari dira mobilizazioak egiten eta Askapenatik mobilizazio guzti hauei babesa eta bultzada ematen diegu. Astelehenean Bilbon eta Iruñean izan ziren, mila lagun inguru atera ziren Bilbon eta  ia 200 Iruñean, atzo Gasteizen 700 lagun inguru mobilizatu ziren. Ermuan eta Donostian ere izan dira eta Busturialdean (ostiralean - 18:00etan: kotxe karabana Gernikatik (Astratik) Bermiora - eta 20:00 etan manifestazioa Lameratik (Bermio)

, Altsasun ostiralean 20:00etan elkartartzea egingo da, Bilbon ostiralean manifestazioa izango da Arriagatik abiatuta 19:00etan eta Baionan larunbatean Urtarrilaren 3an goizeko 11etan Herriko Etxearen aitzinean.

Horrez gain, Sakanan Israeli Boikot ekimenaren inguruko hitzaldia egin zen Altsasuko gaztetxean pasa den larunbatean, 30 lagun bertaratu ziren eta igandean eta astelehenean kartelak eta pintadak agertu ziren, batez ere, Israelentzat autobusak egiten dituen lantegi batean.

Ezker abertzalea ere argi lerrokatu da Palestinaren eskubideen alde eta boikota elkartasun tresna eraginkor gisa aldarrikatu ere.

Askapenatik zera nabarmendu nahi dugu, ekimen hauetan sentitzen ari den elkartasun gogo eta grina handia izaten ari da, eta horregatik uholde hau eguneroko boikot ekimenera bideratzera animatzen zaituztegu. Palestinatik hori da eskatzen digutena Sudafrikako Apartheid-ari hainbesteko min egin zion nazioarteko boikot ekimen hura gogoan hartuta.

Nola? Zuen herrietako udal mozioak aurkeztuz, udal horrek Israelekin harreman guztiak eten ditzan eta berririk egin ez dezan (adibidea) bai eta elkartasunez manifestuaren bidez zuen gertuko arloetan ere (musika, kirola, irakaskuntza, bertsolaritza...) pausuak eman ditzazuen.

Boikot ekimena abiatu besterik ez da egin, baina ziur gaude pausuz pausu Euskal Herriak sionismoari ateak itxiko dizkiola eta gure aletxo hori Palestinako erresistentziari lagunduko diola justizia eta bakea ekartzen.

 

 

Internazionalista guztioi dei egiten dizuegu Busturialdeko arabiarrek eta palestinarrek eta Askapenak antolatutako ekimenetan parte hartzera. Urtarrilaren 2an izango dira, barikuan:
- 18:00etan: KOTXE KARABANA GERNIKATIK(ASTRATIK) BERMEORA
- 20:00 etan: MANIFESTAZIOA LAMERATIK (BERMEO)
 
EUSKAL HERRIAK SIONISMOARI EZ!!!!
        ISRAELI BOIKOTA!!!!
        GORA PALESTINA ASKATUTA!!!!!
.......................................................................

Justizia Palestinarentzat!!!
GAZAren kontrako bonbardaketak geldi !
Elgarretaratzea 2009ko urtarrilaren 3an, goizeko 11etan
Baionako Herriko Etxeaen aintzinean

 

Gazako biztanleak bi urtez giltzapean, janari, medikamendu eta urik gabe utzi ondoren, momentuz 350 hildako eta 2400 zauritu eragin duten Israeldarren bonbardaketa basatiak onartezinak zaizkigu.
Israeldarren erasoa berehala geldi dadin eta sarraski hori gelditzeko frantses gobernamendu eta europar Batasuneko esku sartzea galdegiteko elgaretaratze batera deitzen dugu heldu den urtarrilaren 3an, larunbatarekin, goierko 11etan, Baionako Herriko Etxearen aitzinean. Ekialde hurbilean bake zuzen eta iraunkorraren alde diren jende, alderdi, sindikata eta elkarteak oro beren salaketa agertzea gomitatzen ditugu.