Ez al da izango pobreak pobre direla, beren goseak geuri ematen digulako jaten eta beren biluztasunak geu jantzi?
Gaur Iruñeko Askapenaren egoitzan prentsaurrekoa eskaini dugu, bertan Askapenako kideez gain Nafarroako hainbat erreferentzia pertsona agertu dira, hala nola, Igor Arroyo (LAB), Jose Mari Espartza (Txalaparta-Argitaletxea), Aitziber Sarasola eta Nestor Esteban (euskaltzaleak) bai eta Arbizu, Zizur Nagusia eta Tafallako hautetsiak ere.
Heldu den larunbatean, urtarrilak 10, arratsaldeko bostetan, Iruñeko autobus geltoki zaharretik. manifestazioa irtengo da "Palestina askatu, Israeli boikot!" lelopean. Horrez gain, euskal herritar guztiei dei egiten diegu Palestinarekin elkartasunez eta Israel aktiboki salatzeko deitzen diren mobilizazio guztietan parte hartu dezaten: ostiralean Oreretan eta Nafarroako parlamentuan, larunbatean bertan Baionan eta Donostian, eta igandean Arbizun udalak deituta.
Gaur Iruñeako Askapenaren egoitzen prentsaurrekoa eskaini dugu, bertan Askapenako kideez gain Nafarroako hainbat erreferentzia pertsona agertu dira, hala nola, Igor Arroyo (LAB), Jose Mari Espartza (Txalaparta-Argitaletxea), Aitziber Sarasola eta Nestor Esteban (euskaltzaleak) bai eta Arbizu, Zizur Nagusia eta Tafallako hautetsiak.
Hemen duzue prentsaurrekoan letutako testua eta ondoren bestelako deialdi batzuk ere:
Gazan azken bi asteotan gertatzen ari dena, Israelen benetako izaera agerian utzi du. Ehunka hildako izan dira, asko eta asko zibilak eta asko eta asko haurrak.
Gazako lurralde bat, non milioi eta erdi pertsona 340 kilometro koadron bizi diren erasotzea jarduera kriminala da. Baina zoritxarrez ez da mota honetako lehena izan.
Gaza blokeo kriminal pairatzen ari da azken urteotan, populazioari sendagairik gabe, janaririk gabe, erregairik gabe eta mundutik isolaturik utziz.
Zisjordanian ere ederki dakite zer den okupazio sionista: Harresiak lurra lapurtu die, chekcpointak edo kontrolak gero eta ugariagoak dira (500 baino gehiago Nafarroaren erdian den lurralde batean), koloniak bertan jarraitzen dute, 11.000 preso politiko daude...
Israel ez da estatu demokratikoa eta ez da inoiz izan. 1948-an sortu zenean, garbiketa etnikoan oinarritu zuten, palestinarrak hil eta euren etxeetatik kanporatuz. Naqba, Hondamendia, deitzen dioete horri palestinarrei. Horren ondorioz, bost milioi errefuxiatu palestinar daude.Jaio zenetik, bazterkerian oinarrituriko Estatua da Israel, Estatu sionista.
Bitartean, nazioarteko komunitateak, Europako Batasuna eta estatu espainola eta frantsesa barne, Israelen sarraskiaren aurrean begiak itxi egiten dituzte.
Horren aurrean, guk boikotarekin bat egiten dugu. Zergatik?
200 elkarte palestinarrek eskatu dutelako eta Hegoafrikan apartheidarekin amaitzeko tresna eraginkorra izan zelako.
Horregatik, Israelek palestinarren eskubideak errespetatzen ez dituen bitartean, Euskal Herriak Estatu sionista boikotatzearen alde azaltzen gara. Ondorioz, Euskal Herrian ematen den edozein adierazpen sionistaren (kultura, politika, erakunde edo kirol arlokoa) gaitzespen publikoa egingo dugu. Estatu sionistarekin harremanak dituzten enpresa, elkarte eta erakunde publikoak publikoki salatuko ditugu. Israelgo jatorria duten produktuak edo okupaziotik onurak lortzen dituzten enpresen produktuak baztertuko ditugu. Honez gain, Israelen benetako izaerari buruzko informazioa zabalduko dugu.
Ildo honetan, manifestazio batera deitzen dugu heldu den larunbatean, urtarrilak 10, arratsaldeko bostetan, Iruñeko autobus geltoki zaharretik. Horrez gain, euskal herritar guztiei dei egiten diegu Palestinarekin elkartasunez eta Israel aktiboki salatzeko deitzen diren mobilizazio guztietan parte hartu dezaten: ostiralean Oreretan eta Nafarroako parlamentuan, larunbatean bertan Baionan eta Donostian, eta igandean Arbizun udalak deituta.
PALESTINA ASKATU!
ISRAELI BOIKOT!