Ho due paesi da amare ed un mondo per il quale lottare

- Pakito Arriaran

Bolivia

bolivia brigadaBoliviako brigada iritsi da bere amaierara. Lau astetan zehar bertoko erakunde eta gizarte mugimendu ezberdinekin egon eta gero, hona hemen brigadistok herri honen errealitatearen inguruan egiten dugun argazkia.
Boliviako gizarte mugimenduek 90. hamarkadan aldaketa prozesu bat bultzatu asmoz, instrumentu politiko bat osatu zuten. Ordutik hamar urtera, gobernura iristea lortu eta estatua errotik aldatzeko pausuak ematen ari dira.
Aldaketa prozesu horren helburu nagusiak jatorrizko herriei dagozkien eskubideak bermatzea, herritarrak baldintza duinetan bizitzea eta aberastasunaren banaketa ekitatiboa lirateke. Horretarako, estatu plurinazionala eraikitzen ari dira, non baliabide naturalak eta teknologikoak herritarren beharretara egongo diren eta jatorrizko kulturek herri bezala garatzeko baldintzak izango dituzten.

argazki galeria

ADEPCOCAKoka duela 5000 urtetatik mastikatzen den hostoa da, historian zehar inoiz osasun arazorik eman ez duena. Andeetako medikuntzak hainbat eta hainbat sendabelar eman dizkio mendebaldeko jendarteari historiaren luze eta zabalean.

   Sakratutzat duten landare hau, kultura eta erlijioaren elementu zentrala da, bere erabilera eskubide alienaezina delarik.

   Landare honen gaitasunak ikusita, AEBetako farmazia industriek banketxe-gizon batek zuzendutako komisio bat bidali zuten Bolivia eta Perura Koka hostoa aztertzera. Honek, Nazio Batuei koka deuseztatzeko gomendioa egin zien atzerapen mentala eragiten zuela argudiatuz, kasu bakarra salbu: Coca Cola. Antza denez, arrazoi arraroren batengatik kokaz egindako edari hura onuragarria zen.

Totorako emakume nekazariekin

XVIII.mendean espainolen aurka borrokatu zuen gudarieren izenpean antolatzen dira Boliviano emakumeen erakunde nagusiena: Confederación Nacional de mujeres campesinas indígenas originarias de Bolivia Bartolina Sisa.

argazki galeria

 

Boliviano brigadan hasi ginenetik gazte erakunde ezberdinekin biltzeko aukera izan dugu. Cochabamban MAS gazteekin bildu ginen. La Pazen gizarte langile komunitarioekin eta El Alton bertako gazte eragile ezberdinekin. MASeko gazteak egun Gobernua osatzen duten mugimenduko gazteak dira eta beraien lana ideologiko politikoa da batik bat. Alde batetik, antolatutako gazteek 3 gazte formakuntza jasotzen dute horretarako sortutako eskoletan, bestetik, oinarri sozial gaztea lantzea dute helburu.

Cochabambako gazte mugimenduaargazki galeria

universidad indigena bolivia

Bolivia bizitzen ari den aldaketa prozesuaren baitan asko dira Evo Moralesen gobernuak burutu dituen aldaketak. Iraultza demokratiko kulturalaren barruan, jatorrizko herrien unibertsitateak sortzea izan da hezkuntzan eman den pauso bat. Izan ere, jatorrizko herriek, orain arte ez dute unibertsitatera sartzeko aukerarik izan, eta horrez gain, kurrikulum arrotzak ez ditu jatorrizko jakintzak jaso. Unibertsitatearen eraikuntzarekin, identitate kulturalaren indartzean eta deskolonizazio politikan sakondu nahi da.

argazki galeria

 

bolivia brigadaJatorrizko Herriek mendeetan zehar burututako borrokari eta azken urteetan jatorrizko gizarte mugimenduek eragindako presioari esker, haien eskaerak zein eskubideak Boliviako agenda politiko-sozialean txertatu dituzte. Honela, herri gisa dituzten eskubide kolektiboen inguruan dinamika bat sortu da, eta honek eragin handia du Boliviako jendarte, demokrazia eta estatu-ereduaren eztabaidan.

Boliviako brigada, egunotan burututako harreman kontaktuen barnean, CONAMAQekin (Consejo Nacional de Ayllus y Markas del Qullasuyu) bildu da. Hau Batasun Hitzarmena osatzen duten bost mugimenduetako bat da.

argazki galeria

brigada boliviaMilaka jatorrizko herritar bildu ziren atzo Oruron, Bolibiako hego mendebaldean, Errepublikaren independentziaren 184. urteurrenaren harira egingako ospakizunen baitan. Desfilean agerian geratu da Evo Morales-en gobernuaren eskutik abiatutako prozesuak babes zabala duela eta batasun hitzarmena osatutako bost eragile sozialak bertan elkartu dira hartutako konpromisoa berresteko.

Syndicate content