Potranno tagliare tutti i fiori, ma non potranno fermare la primavera...
| OG | ||
|---|---|---|
Start: 12:42
End: 12:42
Start: 19:30
End: 20:00
Internazionalistak garelako kk-kolari ez! Atzerriko multinazionalen eta oligarkien gotorleku bilakatu da Kolonbia azken hamarkadetan. Nekazari eta jatorrizko herritarrak nekazal guneak utzi eta hirietara joan beharrean izan dira, euren lurrak kapitalaren hatzaparretan uztera behartuz. Honen adibide dira 4 miloi barne errefuxiatu eta beste 6 milioi atzerriratu. Estatuak, militar nahiz paramilitarren laguntzarekin, 50 mila desagertu eragin eta 7500 preso politiko ditu gartzeletan baldintza miserableenetan. Biztanleriaren erdia pobreziaren mugan dagoen bitartean, langileen eskubideak hutsaren parekoak dira. Pentsa, munduan hiltzen diren 3 sindikalistetatik bi Kolonbiarrak dira. Coca-cola bezalako transnazionalek lan esku merkea eta inpunitate osoa daukate nahi duten guztia egiteko. Azken urteotan, dozenaka dira erahil dituzten sindikalistak. Desagertuak, gehiago oraindik. Eta inperialismoaren ikono den freskagarriari afiliatua egotea bera nahiko arrazoi zaio langileak kaleratzeko . Kolonizazio basati honen jarraipena ezarri nahi dituzten 7 base militar yankie-ak dira: Kolonbiaren gaineko zapalkuntza gutxi balitz, ondoko herrialdeetan garatzen ari diren prozesu iraultzaileak neutralizatzea helburu duen inposaketa. | ||