FROM THE WORLD TO THE BASQUE COUNTRY
|
|
DEMOSNTRATION IN FRONT OF THE BASQUE PARLIAMENT
On Friday July 7th around 20 people demonstrate before the headquarters of Basque Parliament on Gasteiz carrying a banner with the slogan "No relations at all with the killing state of Israel!". At the end of the demonstration a letter asking for an end of all kind of relations with the Zionist entity, Israel, was given to the President of the Basque Parliament.
The letter says (in basque language)
IZASKUN BILBAO EUSKO LEGEBILTZARREKO LEHENDAKARIARI
ISRAELEKIN HARREMANAK ETEN. HERRIENTZAT AUTODETERMINAZIOA
Palestinar herria eta demokratikoki hautatutako bere instituzioen aurka Israel, entitate sionista, garatzen ari den sarraskien aurrean hitzak jada kasik soberan dira. Munduko II Gerra ostean garaile irten ziren nazioarteko gobernuek, bere lurra okupatua izateko, eta palestinarren giza eskubide guztiak bortxatuak izateko uztarria derrigorrez ezarri zioten Palestinari. Uztarpe berean dago oraintxe, dakusagunez.
Nazioarte berbera da, sionisten tankeen sua, hiritarren exejuzioak, bonbardaketa etengabeak, lotsaren murruz egindako lurraldearen zatiketa, milaka atxiloketa eta espetxeratzeak, biziraupenari eusteko baliabideen deuseztapena, zisjordaniaren berrokupazio eta palestinarrek demokratikoki hautatutako instituzio eta hautetsien bahiketaren aurrean isil eta eskuak geldi ageri dena. Edo oraindik gaiztoagoa dena, palestinarrei bake bidetik ibiltzeko eskaera egitera ausartzen dena, lotsagarriro, berriki G8-ak, eta Europar Batasunak egin bezala.
Hitzak kasik soberan dira. Euskal Herrian, herriak hitza eta erabakia izan behar duela eragile gehienek zazpi haizetara dioten orduan, Israelekiko harreman ekonomiko eta politikoak indarrean daude.
Aski da zurikeriaz!! Unea da hitzetatik ekintzetara jauzi egiteko. Ordu latz hauetan, palestinarekiko elkartasuna eginez adierazten da. ASKAPENA ETA KOMITE INTERNAZIONALISTAk, Euskal Herriko eragile internazionalistek, Eusko Legebiltzarrak Israelekiko dituen harremanak etetzeko beharrezko diren bideak jar ditzazun eskatzen dizu.
Palestinarrek bizi duten sarraskia gelditzeko, nazioartetik sionismoa isolatzen hastea da bidea.
|
|
Deialdiak
|
2008 - Abuztua |
| A |
A |
A |
O |
O |
L |
I |
| |
1 |
2 |
3 |
| 4 |
5 |
6 |
7 |
8 |
9 |
10 |
| 11 |
12 |
13 |
14 |
15 |
16 |
17 |
| 18 |
19 |
20 |
21 |
22 |
23 |
24 |
| 25 |
26 |
27 |
28 |
29 |
30 |
31 |
|
|



Movement against the Globalization
|