FROM THE WORLD TO THE BASQUE COUNTRY
|
|
2007/IX/09
Ahmad Maaslamanirekin bilera
Health Work Committees (HWC) taldeko zuzendari Ahmad Maaslamanirekin egon gara Ramallah-n. PAHF-ekin harreman oso estua du talde honek, alderdiaren ideologia marxista oinarrian duelarik osasun eta jendarte alorrean lan egiten baitu.
Datozen hilabeteak Palestinako ezkerrarentzat biziki garrantzitsuak izanen direla nabarmendu zuen Maaslamanik.
Alde batetik, PAHFen barnean Konferentzia izanen dute datorren azaroan. Bertan jorratuko diren gaien artean, PAHFek Palestina Askatzeko Erakundea (PAE , ingelesez PLO) segitu behar duen edo ez izango da. "Egun, gai honen gainean alderdia zatituta dago. %50 PAEn mantentzearen aldekoa da, baina beste %50-ek alde egin nahi du", azaldu zuen. Une hauetan azaroko konferentzia prestatzeko eztabaidetan da PAHF eta, Maaslamaniren arabera, PAE uzteko joera gailendu daiteke.
Maaslamanik berak bat egiten du PAHFek PAE utzi behar duela diotenekin. Al-Fatah-k kontrolaturiko erakundea dela diote eta PAEtik kanpo inperialismo eta globalizazioaren aurkako koalizio bat egin behar dela nabarmentzen dute. Egun al-Fatah-k bozken %31a lortzen du. Beste %26 Hamas-entzat da. PAHFek %11,8a dauka eta beste talde batzuk %18a. Beraz, ezkerrak egun al-Fatah eta Hamas osatzen duten bi bloke nagusietatik at hazteko aukerak ditu. Baina, horretarako, ezinbestekoa ikusten du gaur egungo PAE alde batera uztea eta alderdikerietatik kanpo egongo zen beste motako Palestina osorako gunea eraiki beharra dago.
Zentzu honetan, aurki hirugarren intifada izan daitekeela nabarmendu zuen. Honako honetan, ordea, ezkerrak garrantzia handiagoa hartu beharko luke. Bigarren intifadan, PAHFek klase borroka bizirik mantendu nahi izan zuen, Aginte Palestinarraren (al-Fatah) ustelkeriaren aurka egiteko. Ordutik hona, gauzak okerrera egin dute Palestinako ekonomiari dagokionean. Gero eta diru sarrera gutxiago dago palestinarrentzat azken zazpi urte hauetan. Euskal Herrian, pertsona batek urtean, bataz beste 19.000 euro irabazten baditu, Zisjordanian 800 euro baino ez dira. Eta Gazan 500 euro bakarrik. Urte osoan. Israeldar batek 18.000 euro irabazten ditu. Beraz, Zisjordanian populazioaren bi herenak pobrezian bizi da. Eta Gazan %90. Artean, al-Fatah ingurukoen irabaziak hazi egiten dira, tabakoa, gasolina eta jakiaren merkatuak kontrolatzen dituztelako Israelekin dituzten kontaktuei esker. Joera hau nabarmen hazi da Osloko Hitzarmena sinatu zenetik. Ordutik hona, populazioaren %6 ustelkeriak eragindako Palestinako burgesia da. Pobrezian bizi direnak %72 dira. Hauen artean, klase ertaina kokatzen da, %22arekin. Osloko Hitzarmenaren beste ondorio bat, Palestinako ekonomia EEBB eta EBren eskuetan egotea da. "Nahi dutenean gure ekonomia, eta beraz gure bizia, ito ditzakete", azpimarratu zuen Maaslamanik.
Hizbullah-k Libanon izandako garaipenak Israel gaindiezina ez dela frogatu duelakoan dago Maaslamanik eta honek helduko den hirugarren intifada besteak baino latzagoa izango dela ekarriko du. Datozen hilabeteotan okupazioaren aurkako erresistentzia gogorra izanen dela aurreratu zuen Maaslamanik eta Israelek horri aurre egiterik ez duela izango dio.
Nazioartean, oso kritiko azaldu zen EEBBetako presidente George Bush-ek Palestinari buruz prestatu nahi duen nazioarteko konferentziarekin. Horren aurrean, Europako ezkerreko alderdiak biltzearen beharra nabarmendu zuen. Abenduan Madrilgo Foro Sozialak bilera antolatuko du ildo honekin. Bi helburu nagusi daude, Harresia salatzea eta Israeli boikota indartzea. "Bilera hau ezkerretik Bush-en bileraren aurka antolatuko den alternatiba izanen da", gaineratu zuen.
|
|
Deialdiak
|
2008 - Abuztua |
| A |
A |
A |
O |
O |
L |
I |
| |
1 |
2 |
3 |
| 4 |
5 |
6 |
7 |
8 |
9 |
10 |
| 11 |
12 |
13 |
14 |
15 |
16 |
17 |
| 18 |
19 |
20 |
21 |
22 |
23 |
24 |
| 25 |
26 |
27 |
28 |
29 |
30 |
31 |
|
|



Movement against the Globalization
|