nakba
Intro   · euskara   · castellano   · français   · english     · italiano



FROM THE WORLD TO THE BASQUE COUNTRY


 
Who are we? From EH to the World Step by Step Brigades I. Conference Opinion

2008/II/21
2008ko brigadak martxan!

Beste urte batez, Askapenaren brigadak abian dira, azken urteotan herriak eta brigadistak ugalduz joan dira eta horrek biziki pozten gaitu, izan ere, brigadak dira lagun asko internazioalismora hurbiltzeko lehen pausua, eta Euskal Herria Internazionalista eraikitzeko bidean 11 lagun bildu eta 11 pausu eman beharko ditugu.



Brigada batean joatea aukera ona duzu internazionalizmoz janzteko, kasu honetan, herri batera joan eta herri horren borrokaz eta herri horren gureganako elkartasunaz bustitzeko. Borrokan ari den herri batetik borrokan ari den herri batera joaten gara eta helburua da apurka-apurka herriok elkarri laguntzea: Euskal Herriak herrien elkartasuna behar duelako eta Euskal Herriak herriei elkartasuna eman behar dielako. Ez dago mundua beste era batera eraikitzerik, inperialismoa ala internazionalismoa.

Brigada batean joaten garenean, konturatzen gara herri horienganako elkartasuna piztu behar dugula gure herrian, konturatzen gara bizi garen herria kapitalismoaren alde aberastuan dagoela eta gu herri eta norbanako bezala zapaltzen gaituztenak, beste herri batzuetan ere zapaltzaile direla, konturatzen gara, beraz, sozialismoa eta internazionalismoa gure herrian eraikitzearen beharraz, ez bakarrik euskal jendartearentzako eredurik justuena delako, munduko gainontzeko herrientzat ere justuena horixe delako baizik.

Horregatik brigadak joan eta etorriko bidaia dira: formakuntza lana, brigadan joan eta bueltan internazionalismoa eraikitzen laguntzeko konprimisoa hartu.

Internazionalismoa, Pakito Arriarenek zioen gisan, 'frente guztietan eta arlo guztietan': azken urtetako ildoari jarraiki, brigadaz brigada arlo ezberdinak jorratzen ditugu: hizkuntza eta kultura, emakumeon borroka, ikasleona, gazte mugimendua, arlo antirepresiboa, langileak, laborariak...

Finean, helburua herrion artean arloz arloko zubiak eraikitzea da.

Helburu horri begira, azken urteotan brigadak eta brigadistak ugalduz joan dira, eta brigadisten lanak eta konpromisoak ere hobetuz joan dira, horrek ahalbidetu du pausuz pausu Euskal Herria internazionalistagoa izan dadin.


Nola parte hartu?

Otsaileko 21etik Apirilaren 11ra izena emateko epea duzue. Horretarako gertuen daukazun Askapenako taldearekin kontaktatu behar duzu, egoitzara joanez, brigadak@askapena.org helbidera idatziz edo tf-z hots eginez. Erantzungailua ateratzen bada, bertan utzi zure izena, telefonoa eta herria eta geuk deituko dizugu, hitzordu bat jartzeko...

Nafarroa 948212271
Ipar EH 0559206957
Bizkaia 944332880
Gipuzkoa 943552365
Araba 945280847

Edozein argipen: brigadak@askapena.org

 
brigadak08

Deialdiak

2008 - Maiatza 
A A A O O L I
  1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Nakba

· Maiatzaren 15 - elkartaratzeak
· Euskal Herrian zehar


Jardunaldi internazionalistak 07

18/98

milakabilaka

Israeli Boikot

brigadak07

Movement against the Globalization