Our revenge will be the laughter of our children

Bobby Sands

Ilan Pappe elkarrizketatua

Ilan Pappe Haifako Unibertsitateko irakasle ohia Israelen bertan sionismoaren kontra altxatu diren ahots bakanetako bat da, eta horrek jazarpen eta arazo ugari ekarri dio; haren ustez, gatazkaren konponbidea juduak eta palestinarrak berdin hartuko dituen estatu laiko bakar bat sortzetik iritsiko da.

(Berrian argitaratutako elkarrizketa)

Gizon adeitsua da Ilan Pappe (Haifa, Israel, 1954), lasaia, tratu errazekoa. Irribarrea ateratzen zaio Ingalaterrako bere etxean dituen bi txakur eta katu ugariak aipatzen dituenean. Inortxok ere ez luke esango garai batean bere sorterriko etsai publiko nagusitzat jo zutela itxura apaleko unibertsitate irakasle hau. «Nik ez dizut esaten gizon hau akabatu behar duzula, baina norbaitek egingo balu, ez nintzateke harrituko», idatzi zuen behin Israelgo kazetari batek, Papperi buruz ari zela. Haifako Unibertsitateko irakasle zelarik, harekin kafea hartzen zuten lankideei ohartarazten zieten hori ez zela aukerarik egokiena lanbidean gora egin nahi bazuten. Lankide askok modu pribatuan helarazi zioten sostengua; publikoki, inor ez zen babesa ematera ausartu.

2007an, Haifako Unibertsitatetik egotzi zuten. Erbesterako bidea hartu, eta Ingalaterran jarri zen bizitzen. Bere delitua: israeldarra izaki, palestinarren eskubideen alde paratzea, Israelen nagusi den ideologia sionistaren zutabeak zalantzan jartzea, estatu horrek egindako desmasiak salatzea.
Egun, Exeterko Unibertsitatean (Ingalaterra) ematen ditu Historia eskolak. Egunotan Euskal Herrian izan da, Euskal Herria-Palestina Sareak gonbidatuta, sare horrek antolatu dituen Elkartasun Asteko ekitaldietan parte hartzeko.

-Aste honetan Nakba edo Hondamendiaren Eguna izan dute palestinarrek, 1948an milaka palestinar jazarriak eta etxeetatik egotziak izan zirela gogoratzeko. Nola jasotzen ditu 1948ko gertaerak Israelgo historia ofizialak?

-Historia ofizialak Nakba ukatzen du. Bertsio ofizialaren arabera, palestinarrek alde egin zuten eta etxeak eta herrixkak atzean utzi zituzten, eta hori arabiar armadetako buruzagien akatsa izan zen. Israeldarrek gelditzeko eskatu zieten, baina ez zieten kasurik egin, eta, beraz, ez daukate inolako erantzukizunik ostean gertatu zen hondamendian.

-Zuk, aldiz,«garbiketa etnikoa» berbak erabili dituzu gertatutakoa deskribatzeko, eta baduzu liburubat izenburu horrekin.

-Hori delako terminorik egokiena esangura moral, legezko zein politikoan jazotakoa deskribatzeko. Hori da Ameriketako Estatu Batuetan [AEB] erabili ohi den terminoa, eta ikusi nuen egokia izateaz gain oso zehatza dela. Hori aukeratu nuenean ez nuen sentsazionalismoa bilatzen, zehaztasuna baizik, eta uste dut akademikoki hori dela termino zuzena, 1948an gertatutakoa ez ezik, hurrengo urteetan Israelgo Estatuak izandako jokabidea ere deskribatzeko.

-Teddy Katzen inguruko polemikaren erdian egon zinen [historia ikaslea zen Katz Haifako Unibertsitatean, eta bere doktore tesian, 1948an Tanturan (Palestina) gertatutako zenbait hilketa eta eskubide urraketaren berri jaso zuen. Israelgo armadako soldadu ohiek salaketa jarri zioten, eta atzera egin behar izan zuen. [Pappe izan zen Katzen alde atera zen irakasle bakarretako bat].

-Bai, hala da.

-Auzi horren argitara, bertsio ofizialean agertzen ez diren egiak entzuteko prestaturik al dago Israelgo gizartea?

-Uste dut orain bestelako bertsioak entzuteko prestutasun handiagoa dagoela duela hamar urte baino, baina oraindik ere, Israelgo juduen gehiengo handi batek ez du horretaz ezer entzun nahi. Katz auzia gertatu zenetik izandako aldaketa nagusia da geroztik gobernuz kanpoko erakunde bat sortu dela, Zochrot izenekoa [Oroituz], eta lan pila egiten dute juduei azaltzeko zer izan zen Nakba edo palestinarren hondamendia. Baina Israelgo juduen gehiengoa ukazioan bizi da oraindik, eta ez dakite zer gertatu zen benetan 1948an.

-Zure gurasoak Alemaniatik iritsi ziren Palestinara, nazien jazarpenetik ihes eginez.Holokaustoak eta juduek nazien garaian jasandako jazarpenak nolako garrantzia izan dute sionismoa legitimatzeko?

-Ezer baino lehen, gogoratu behar dugu sionismoa Holokaustoaren aurretik sorturiko ideologia dela, baina, jakina, Holokaustoak sekulako garrantzia izan zuen proiektu horri zilegitasuna emateko. Seguru asko, zilegitasun hori gabe ezinezkoa izango zatekeen proiektu hori burutzea.
Dena dela, Europako botere askok begi onez ikusten zuten juduek Europatik alde egitea, botere horiek ere antisemitak zirelako. Baina, beste aldetik, juduek Palestina kolonizatzeko eskubideaz zalantzak zituztenek ere alde batera utzi zituzten kritika guztiak, kolonizazioa Holokaustoari
emandako erantzun egokia zelakoan.

-Haifako Unibertsitateko irakasle zinelarik, nolako arazoak ekarri zizkizuten zure jarrera eta iritziek?

-Nik uste dut arazo nagusia iritsi zela publikoki Israelgo komunitate akademikoari boikota egitearen alde agertu nintzenean. Horrek atentzio publikoa erakarri zuen, eta hilabete batez neu izan omen nintzen Israelgo etsai publiko nagusia. Baina badakizu gauza hauek nolakoak diren, gertaerak azkar jazotzen dira, eta badirudi dagoeneko ez naizela etsai nagusia. Asko sentitzen dut [barre egiten du].

-Arazo horiek bultzatu zintuzten sorterria uztera?

-Berez, unibertsitatetik bota egin ninduten, eta uste dut horrek zerikusia izan zuela Nakbaren inguruan klasean irakasten nuenarekin, boikot akademikoari eman nion sostenguarekin eta, oro har, nire ideia eta ikuspuntuekin. Horren ondorioz, Israel utzi eta Ingalaterran jarri nintzen bizitzen.

-Inoiz esan duzu gatazka konpontzeko bide bakarra, zure ustez, juduak eta arabiarrak hartuko lituzkeen estatu laiko bakar bat litzatekeela. Zergatik?

-Pentsatzen dudalako hori egin ezean ez litzatekeela palestinar guztien eta Palestina osoaren arazoa konponduko. Norbait gaixo dagoenean, ezin duzu gorputzaren %20 osatu. Gorputz guztia osatzen saiatu beharko duzu. Bigarren arrazoia da arazoa ez dela Israelek 1967an egin zuena [Sei
Eguneko Gerran Israelek hainbat lurralde bereganatu zituen], 1948ko okupazioa baizik, eta, beraz, errefuxiatu guztien itzulera ahalbidetuko lukeen irtenbidea behar da, ez soilki 1967ko gerraren ondorioz alde egindako errefuxiatuena.
Eta beste arrazoi bat ere badago: dagoeneko, estatu bat daukagu. Arazoa da estatu horren erregimena bidegabea dela. Ez dugu beste estaturik sortu behar, hor dagoelako; erregimena aldatu behar dugu, ez delako demokratikoa.

-Errealismoaren izenean, batzuek argudiatzen dute bi estatu sortzea dela aukera egingarri bakarra.

-Nik uste dut bi estatuen irtenbidea hilda dagoela, ez dela erreala. Ez dago horretarako lekurik, beste arrazoi batzuen artean Israelek ez duelako irtenbide hori onartzen, estatu bakarrarena onartzen ez duen moduan. Beraz, arazoa ez da estatu bat edo bi sortu behar ote diren; arazoa da Israelgo gizartea ez dela demokratikoa. Ez da errealismoaren inguruko auzia, justiziazkoa baizik. Horretan ezin duzu amore eman, ezin duzu onartu okupazioaren, kolonizazioaren eta apartheidaren azpian biziko zarela. Bi estatu sortzea onartzea okupazioa onartzea da.

-Estatu laiko bakar batean juduen segurtasuna bermaturik egongo litzateke?

-Gaur egun, juduen segurtasuna ez dago bermatuta Israelen. Israel da une honetan juduak hiltzen dituzten leku bakarra. 1948tik, 20.000 judu hil dira gatazkaren ondorioz. Beraz, juduak ez daude seguru Israelen. Juduek seguru egon nahi badute, onartuak izan behar dute, palestinarrek eta inguruko auzokideek onartuak, eta onartuak izateko eta bizimodu segurua izan ahal izateko modu bakarra diskriminazioa eta okupazioa amaitzea da. Hori egiteko zenbat eta gehiago itxaron, orduan eta zailagoa izango da mendeku jarrerak albo batera uztea. Ni sinetsita nago oraindik ez dela berandu aldaketa hori modu baketsuan egiteko, Hegoafrikan gertatu zen bezala.

-Zure liburu eta artikuluetan inoiz «palestinar ahaztuak» aipatu dituzu, Israelen bizi diren palestinarrez ari zarela. Zergatik ahaztuak?

-«Palestinar ahaztuak» deitu diet bake prozesuan erabat bazterturik egon direlako. Jendeak pentsatzen du Israelgo barne arazo bat dela eta nahiko bizimodu ona dutela, eta uste dut garrantzitsua dela horietaz berba egitea, haiek ere sionismoaren biktimak direlako.

-Zertan datza Israelen bizi diren herritar palestinarren diskriminazioa?

-Herritar horiek hiru mailatan daude diskriminaturik: legearen aldetik, ez dituzte herritar juduen eskubide berak; lurraren ikuspegitik ere baztertuta daude, lurraren %93 juduentzat izaten baita, nahiz eta palestinarrak, biztanleen %20 izateaz gain, demografikoki oso azkar hazten ari den gutxiengoa izan; eta, hirugarrenik, arrazakeriaren auzia dago, Israelgo Estatua ordezkatzen duten arlo guztiak galarazita baitaude palestinarrei, eta ezin dira epaile, polizia edo zerga biltzaile bilakatu.
Argi dago ez dutela Gazan edo mendebaldeko alderdian bizi diren palestinarrek bezain egoera kaskarra, bizimodu hobea dutela, baina bigarren mailako herritarrak dira oraindik.

-Hegoafrikan gertatzen zen bezala?

-Bai. Hegoafrikan bazterketa ikusgarriagoa zen: Israelen ez dago soilki palestinarrentzat gordetako autobusetako atalik edo komunik. Baina sistema politiko bi-biak ideologia berean daude oinarrituta: beste arraza batekoak direnez, ez dituzte eskubide berberak.

-Demokrazia aipatu duzu lehen. Israelgo aliatuek argudiatu ohi dute, horren jokabidea justifikatzeko, Israel dela munduko alderdi hartako demokrazia bakarra.

-Ez dut uste 55 urtez beste herrialde bat okupatzen duen estatu bat demokrazia bat denik. Erlijioa edo jatorri etnikoa oinarri hartuta herritarrak diskriminatzen dituen estatu bati, are gehiago herritar horiek lurralde hartako jatorrizko herritarrak izaki, edo erlijio baten arauen arabera bere burua antolatu nahi duen estatu bati ez dut uste «demokrazia » dei dakiokeenik.

-Segitzen duzu pentsatzen BDS izenekoa [boikota, inbertsioen etena, zigor ekonomikoa] tresna eraginkorra izan daitekeela Israelen aldaketak eragiteko?

-Bai, Israelen politika aldarazteko eta egoera aldatzeko bide bakarra dela uste dut. Hegoafrikako apartheid-aren kasuan, bide horrek emaitzak izan zituen, eta Israelgo kasuan ere uste dut kanpoko presioak, barrukoarekin batera, gauzak alda ditzakeela. Uste dut jokabide baliagarri bakarra dela Israelgo gizarteari ulertarazteko mundu zibilizatuak ezin dituela bere politikak onartu.

-Boikota begi onez ikusten ez dutenek esan ohi dute horrelako neurriek kalte egiten dietela gatazkan zuzenean parte hartzen ez dutenei: artista, kirolari eta abarrei.

-Boikotaren bidez, munduko artista eta intelektualei eskatu nahi diegu Israelera ez etortzeko inolako ekitaldi ofizialetara; ez dugu proposatzen artista horiei boikota egin behar zaienik. Eta uste dut eskaera hori erabat justifikatuta dagoela. Israelgo gizarteari mezua bidaltzeko modu bat
da, esateko ezin dutela business as usual egin, hots, ezin dutela jarraitu ezer gertatuko ez balitz bezala. Israelgo Estatuarekin lotura duten ekitaldietan parte hartuta, edo sari ofizialak jasoz, okupazioari eta injustiziari zilegitasuna ematen ari zaie, nahi eta nahi ez. Hori bereziki nabarmena da idazle eta artisten kasuan. Suposatzen da artistek lehenengo lerroan egon beharko luketela injustiziaren kontrako borrokan. Guk ez diegu hainbeste eskatzen, boikotarekin bat egiteko besterik ez.

-Boikotaren aldeko deia erantzun positiboa jasotzen ari da?

-Gero eta jende gehiago ari da bat egiten horretan. Azkena Stephen Hawking zientzialaria izan da [Israelgo bilkura zientifiko batean parte hartzeari uko egin dio]. Uste dut lehenengo aldia dela Hawkingek boikot akademikoarekin bat egiten duela, eta, dudarik gabe, albiste garrantzitsua da, seguru asko jende gehiago bultzatuko duena boikotarekin bat egitera.

-Uste duzu arriskua dagoela Israelek Siriako gatazkan zuzenean esku hartzeko?

-Dagoeneko esku hartzen ari da, baina bai, are gehiago parte hartzeko arriskua badago. Israel saiatuko da Siriako gatazka erabiltzen bere xedeak erdiesteko, hots, Hezbollahi kontra egitea eta Irango indarra ahultzea Israelekin dituen mugetan. Helburuak horiek dira, ez naiz esaten ari helburu horiek lortuko dituenik. Edozein modutan, nik uste dut datozen hilabeteetan Israelen parte hartze gero eta handiagoa ikusiko dugula Siriako krisian.

-Kanpotik begiratuta, badirudi Israelen ez dagoela barruko oposiziorik, inork ez dituela zalantzan jartzen Israelen jokabideak. Hala da?

-Bai, inpresio hori zuzena da. Oposizioa badago, oso txikia; hazten ari da, baina oraindik ez da esanguratsua. Herritar juduen gehiengo handiak erabat sostengatzen ditu Israelgo Gobernuaren politikak palestinarrei dagokienez. Beste gai batzuetan badago oposizioa, esaterako, arlo
ekonomikoan, baina, palestinarrekiko auziari dagokionez, inork ez du gobernuaren jokabidea ezbaian jartzen.

-Zu unibertsitate irakaslea izan zinen Israelen denbora luzean, eta, beraz, etengabe harremanetan egon zinen israeldar gazteekin. Ba al duzu itxaropentsu izateko arrazoirik? Belaunaldi berriek aldaketaren bat ekar dezaketela uste al duzu?

-Urteak dira ez dudala eskolarik ematen Israelen, baina itxaropen hori badut. Ziur ez dakit, baina esperantza hori daukat. Uste dut gazteak ulerberagoak direla, hobeto ulertzen dituztela auzi hauek, eta, izan ere, gaur egun, okupazioa eta apartheid-a ezbaian jartzen dituen mugimendua
batez ere jende gazteak osatua da. Garai batean ez zen hala gertatzen: okupazioaren kontrako oposizioa arrazoi politikoek bultzatutako adineko jendeak osatzen zuen eskuarki. Edozein modutan, kopuruak oso txikiak dira, baina beti dago esperantza belaunaldi gazteek ideia berriak
onartzeko prestutasun handiagoa izango dutela. Prozesu luzea izango da, eta uste dut kanpoko presioak lagunduko duela barruan aldaketak sorrarazten.

Gotzon Hermosilla (Berria)

 

Imágenes y eco mediático del Euskal Herria-Palestina eguna celebrado en Elizondo

Seis años sin Eva

Hoy se cumplen seis años desde que Eva Forest nos dejó con un 'hasta siempre'. A continuación, ofrecemos un artículo de Bea Morales, militante de Askapena y traductora de varios libros para la editorial Hiru, que nos recuerda su trayectoria incansable de a la vez que brinda un pequeño homenaje a Eva Forest.

“Robar. los sueños que alimentan la riqueza imaginaria de los pueblos que desean ser libres es uno de los objetivos del gran enemigo de la humanidad: el imperialismo en sus múltiples y siempre feroces formas. Y preservar estos valiosísimos y bellos sueños para que nadie los robe y los destruya es tarea de los que quedan y siguen en el empeño de cambiar el mundo y hacerlo más habitable. Soñar es imprescindible para un revolucionario: convertir la poderosa fuerza de los sueños en instrumento liberador es, en cierto modo, adaptar a este momento histórico el ejemplo del Che, cuando escribió que no le importaba su muerte siempre que alguien recogiera su arma para proseguir el combate. Recoger los sueños de nuestros muertos y convertirlos en arma creadora que perfora imposibles y horada utopías en busca de nuevos caminos que aceleren el proceso de humanización, ¿no es ya el mejor homenaje?”.

Elizondo se convirtió en la capital vasca de la solidaridad con el pueblo palestino

En un marco festivo y reivindicativo, Elizondo se convirtió en la capital vasca de la solidaridad con el pueblo Palestino por encima de la adversa climatología que marcó la jornada del sábado 18 de mayo.

Cientos de personas se sieron cita en la localidad del Baztán convocados por Euskal Herria-Palestina Sarea en una jornada que tuvo su inicio con actividades lúdicas dedicadas a los niños y niñas que se congregaron en los arcos junto al Ayuntamiento de la localidad Baztandarra.

Los más pequeños han sido los protagonistas de una mañana lluviosa que no empañó la cita anual del internacionalismo, participando a las 11 de la mañana en la realización de un mural reivindicativo y en los juegos dispuestos junto al ayuntamiento, mientras un guo de solidarios representaba la represión y acoso diario que sufre el pueblo palestino con un "check point sionista" que identificaba e interrogaba a los presente en la plaza del pueblo.
Al mismo tiempo daba inicio la charla de James Petras y Adel Abou Salem titulada “Inperialismo, Sionismo y Apartheid en Palestina” ante 130 personas en la Kutur Etxea Arizkunenea.

Comunicado de Askapena ante la criminalización del movimiento libertario y la detención política de Jesús Valera

Askapena quiere denunciar mediante este comunicado, la represión y criminalización que están sufriendo los compañeros del Ateneu Libertario de Sabadell y que pretende ser extendido a todo el movimiento libertario, como así también la detención política del compañero internacionalista y dirigente del Partido Socialista Unido de Venezuela (PSUV) Jesús Valera, que ha sido detenido el lúnes 13 de mayo mientras se encontraba participando en una jornadas internacionalistas organizadas por el Colectivo Acontracorrent en la Facultad de Filosofia y Ciencias de la Educación de la Universidad de Valencia.

Como militantes internacionalistas queremos expresar nuestra solidaridad con las y los compañeros libertarios criminalizados, como así también con el compañero Jesús Valera y hacerlo extensible a sus familiares y amigos.

De la misma forma nos reafirmarnos, una vez más, en el compromiso y la solidaridad internacionalista ante una nueva ofensiva del brazo armado del capitalismo contra los movimientos y militantes populares.

Atxilotuak askatu!
Internazionalismoa ez da delitua!

Comunicado de Acontracorrent ante la detención política del compañero Jesús Valera

Elizondora joateko deia egin dute herriko eragileek

Palestinarekin elkartasunez hamaika ekimen izan dira gurean: hitzaldiak, erakusketak, bideo emanladia, muralen margoketa eta asteari amaiera emateko bihar Elizondon Euskal Herria-Palestina eguna ospatuko dugu.
Herriko eragileek Baztanera hurbiltzeko deia luzatu diete Euskal Herriko herritarrei.

Komunikabideetan ere Palestinaren herriaren errealitateak islada izan du:

"Israel continúa, 65 años después, con una limpieza étnica que realiza con el consentimiento de Occidente" (Entrevista en Noticias de Navarra)

«Si el boicot se generaliza, lograremos mover a Israel»

Al-Nakbaren harira ekimen bisuala egin du Lizarraldeko Askapenak

Gaztetxean aste eta erdiz egon den erakusketa herriko foruen enparantzara jeitsi da. Bertan, larunbatean Elizondora juateko deia egiteaz aparte Israeli Boikot dinamikaren inguruko eskuorri informatiboak banatu dira.
 
Ona izan da jendearen harrera, eta bertara, lizarrako herritar ezberdinak, jatorri anitzekoak bildu gara, internazionalismoa praktikara eramanaz eta elkartasun harremanak indartuz.
Lizarraldeko Askapena

Errefuxiatu palestinarren lekukotasuna Urretxu-Zumarragako gaztetxean

Euskal Herria-Palestina Sareak antolaturiko hitzaldi eta aste osoko ekimenen baitan burutu da Urretxu- Zumarragako gaztetxean Adel Abou Salem palestinar errefuxiatuaren hitzaldia.

Adel, errefuxiatu palestinarren bizimoduaz aritu da 30 lagun baino gehiago aurrean zituela. Egun, milioi erdi palestinar errefuxiatutik gora bizi dira Libanon, izan ere, Siriako gatazka eta inperialismoaren parte hartzea hasi zenetik asko gaiztotu da bertako palestinarren egoera, ondorioz 70 mila palestinar errefuxiatu baino gehiago heldu dira Libanora azken bi urtetan bertatik.

Porrotx pailazoak Euskal Herria eta Palestinaren arteko elkartasun zubiak eraiki ditu Iruritan

Porrotx pailazoak ume palestinarrak gogoan izan ditu behin baino gehiagotan, eta bere ikuskizunetan umore eta sentimenduak baliatzen ditu Euskal Herria eta Palestinaren arteko elkartasun zubiak eraikitzeko.

Joan den asteartean Iruritan eskeini zuen ikuskizunean 100 lagun inguru bildu ziren, Porrotx Palestinan, EHn bezalaxe, ortzadarraren kolore guztiak badituztela ikusteko: zeruaren urdina, naturaren berdea, eguzkiaren horia (egunero zeruan agertzen zaigun patata tortillarena), bihotzaren gorria, emakumeen morea, kalabaza eta azenarioen laranja.

Sakanako udalek Israeli boikot aktiboa egitera deitu dute

Atzoko egunez, maiatzaren 14an Arbizuko udaletxean ekitaldi berezia bezain ederra antolatu zen. Bertan bildu ziren Arratsaldeko 19:00etan besteak beste; Altsasu, Lakuntza, Iturmendi, Arbizu, Uharte Arakil, Etxarri, Arruazu, Bakaiku eta  Olaztiko udal ordezkari eta alkateak.

Ekitaldiari hasiera Adel Abou Salem errefuxiatu palestinarrak eman zion. Libanon bizi diren palestinarren egoera azaltzeaz gain, Euskal Herriak eta Sakanak bereziki palestinar herriarekin urteetan izan duen jarrera eta elkartasuna goraipatu zituen. Jarraian, Boikot, Desinbertsio eta Zigor ekimenak duen garrantzia azpimarratzeaz gain, bide honetan udalek eta herritarrek eman beharreko pausuak zintzoki baloratu zituen.

Sinatutako deklarazioa irakurri eta sinatzaileen zerrenda ikusi

Euskal Herria Palestina eguneko egitarua aukeztu dute

Errefuxiatu palestinarren errealitatearen inguruko hitzaldia Urretxun

Maiatzak 16 ostegunean Adel Mohamad Abou Salem izango dugu Urretxu-Zumarragako gaztetxean Euskal Herria Palestina Sarea-ren eskutik.
 
Hitzaldia arratsaldeko seietatik aurrera izango da, aditu baten testigantza zuzena jaostzeko aukera galduezina

Adel Mohamad Abou Salem, Líbanon jaio zen 1970 urtean, Saida izeneko hiri ondoan dagoen Ein El-Hilweh errefuxatu eremuan (es.wikipedia.org/wiki/Ain_al-Hilweh). Bere gurasoak berriz, Mohamed eta Amine, Palestina iparraldean jaio ziren, Nazaret ondoan dagoen Safourieh izeneko herrixka batean (1948tik okupatua).
Kuban ikasi zuen Injeniaritza Mekanikoa, herrialde honek aberri lagunei eskeitzen dizkien beka unibertsitarioei esker.
Nuwat Elkartasun Zentroko zuzendaria da, Jendarte Garapenerako Agentziako Administrazio Kontseiluko kidea eta Palestinar Injeniarien Elkarteko lehendakariordea.

Baztango eragile kultural, sozial eta politikoek bat egin dute larubateko egunarekin

Baztango eragile kultural, sozial eta politikoek bat egin dute larunbatean eginen den Euskal Herria-Palestina egunarekin.

Bertan, bildutako atxikimenduak eta eguneko egitarauarakin batean elkartasun adfierazpena irakurri zuten:

500 km luze eta 9 metro altuerako harresia, ugaltzen doazen 250 kolonia oldarkor, eguneroko erailketa eta atxiloketek, etxe-botatzeek, lege-sistema baztertzaileek, bonbek eta umiliazioek, Israelen apartheid politika ezaugarritzen dute. Poliki baina etengabe, arabiarrak tantaka odolustu nahi ditu, desiotako lurraldea haietaz garbitu. Hegoafrikan 1992 arte, txuriek beltzekin egiten zuten bezala, gaur. Guzi honi, Gaza eta Zisjordaniatik kanpo errefuxatuak direnen drama gehitu behar zaio. Eskubide zibilik gabe, garaituak, etsituak… “irabazlearen” irrifar krudela dute ordainetan.

Hondamendia eguna herri Palestinarrarentzat

Gaur, maiatzaren 15ean, palestinarren Nakba berriz ere ekarriko dugu gogora haren 65. urtemugan. Nakba arabierazko hitzak "hondamendia" esan nahi du eta palestinarren exodoa izendatzeko erabiltzen da.

Palestinarren Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Erakundearen (UNRWA) arabera, "1946ko ekaina eta 1948ko maiatza bitartean ohiko bizilekua Palestinan zuten eta 1948ko Gerraren ondorioz etxeak eta bizibideak galdu zituzten pertsonak" dira. Haien ondorengoak aintzat hartuz gero, gaur egun sei milioi lagun inguru dira.

Egun honetan, eskubideen urraketa jarraia jasaten duten herrialdeekin eta batez ere Palestinarekin gure elkartasuna adierazi nahi dugu, astean zehar abian jarriko ditugun ekitaldi eta ekimen ezberdinetan isladatuko dena.

Giza eskubideen etengabeko urraketak, blokeoak, harresiak, apartheid sistemak eta errepresioak ez dute palestinarren zapalkuntza lortu. Egun, herri palestinarren 64ko urteko borroka goraipatu nahi dugu.

Nakba egunaren atarian Elizondora joateko eta astean zehar antolatu diren ekimenetan parte hartzeko deia luzatu du Euskal Herria Palestina Sareak

Nakbaren argazki galeria ikusi-Ver fotos de la Nakba

Herri harresia eta herrien arteko zubiak

Gaur goizaldean hasi eta lau orduren ostean jadanik atxilotu dute Urtza Akorta.

Askapenatik gure elkartasunik beroena adierazi nahi diogu berari, eta baita elkartasunaren harresia osatu duzuen guztioi.

Palestinarren honamendiaren urtemuga da gaur, maiatzaren 15, palestinarrentzat egun seinalatua, hondamendiaren hasiera data.   Ondarrua eta Euskal Herrian ere, ezin esan egun alaia dugunik gaurkoa.

Atzokoan baina, Palestina Sarearen baitan, gure artean dugun Adel Abou Salem, errefuxiatu palestinarra LIbanon, Ondarroako erresistentzia gunean izan genuean.

Bertatik bertara ezagutzeko parada izan zuen Adelek, haur, gazte, heldu eta aitona amonek osaturiko herri harresia, bertako giroa, goxotasuna eta nola ez, atxiloketaren itzal etengabea.

Arratsaldeko 16:00etan hitzaldia eman zuen bertan, errefuxiatu palestinarrek bizi duten egoera latza azaldu zien bertaraturiko lagunei.

Izan ere, baldintza gogorrak dira oso palestinarrarenak, eta errefuxiatuen egoera beti geratu ohi da bigarren maila batean.

Gora herri harresia eta herrien arteko zubiak!

Solidaridad vasca con l@s jornaler@s andaluces

"Baserritarras" se acercan al Gobierno Militar de Bilbo‏ en apoyo a jornaler@s andaluces, bajo el lema "La tierra para quien la trabaja".

Bajo este lema, se ha plantado ante el Gobierno Militar de Bilbao decenas de plantas en solidaridad con las familias jornaleras de Andalucía que llevaban 2 semanas acampadas a las puertas de la finca “Las Turquillas”, propiedad del Ministerio de Defensa. Ayer domingo estas familias fueron desalojadas por la Guardia Civil.

Pages

Subscribe to Askapena RSS
randomness