Koka duela 5000 urtetatik mastikatzen den hostoa da, historian zehar inoiz osasun arazorik eman ez duena. Andeetako medikuntzak hainbat eta hainbat sendabelar eman dizkio mendebaldeko jendarteari historiaren luze eta zabalean.
Sakratutzat duten landare hau, kultura eta erlijioaren elementu zentrala da, bere erabilera eskubide alienaezina delarik.
Landare honen gaitasunak ikusita, AEBetako farmazia industriek banketxe-gizon batek zuzendutako komisio bat bidali zuten Bolivia eta Perura Koka hostoa aztertzera. Honek, Nazio Batuei koka deuseztatzeko gomendioa egin zien atzerapen mentala eragiten zuela argudiatuz, kasu bakarra salbu: Coca Cola. Antza denez, arrazoi arraroren batengatik kokaz egindako edari hura onuragarria zen.