A mí solo me matarán… pero mañana volveré y seré millones

Bartolina Sisa

Se encuentra usted aquí

Argentina

Lantegi berreskuratuei buruzko hitzaldia Zumaiako Torreberri Gaztetxean

Ostiral honetan, hilak 24, 20:00etan Argentinako fabrika berreskuratuen inguruko hitzaldia Zumaiako Torreberri Gaztetxean.

Gaur egun autogestionaturiko 280 enpresa daude Argentinan eta horien artean aitzindaria Buenos Aires-eko IMPA lantegia da. Bere garaian hiriburuan zegoen enpresa garrantzitsuenetakoa izan zen baina 90. hamarkadan, neoliberalismo basatiaren etorrerarekin jabeek produkzioa etetea erabaki zuten. Langileek ez zuten patronalaren erabakia onartu eta bi hamarkada geroago ezinezko zirudiena erreal bilakatu du autogestioak.

Atzera begiratu eta 90. hamarkadako Argentinara bidaiatu behar da Buenos Aires-eko IMPA enpresaren “beste” historia ulertzeko. Urte horietan, Carlos Menem presidentearen eskutik neoliberalismoak Argentinan lur hartu zuen.

Fabrika errekuperatuen inguruko hitzaldia eta dokumentala igandean Lemoako gaztetxean

Hamabostaldiaren kartela ikusteko

Urteroko ohiturari jarraituz, hamabostaldi kulturala antolatu du Lemoako Harriketarrak gazte asanbladak. Hainbat ekintzaz eta ospakizuzen gozatzeko aukera izango da igandera arte Karabie gaztetxean, tartean hitzaldiak, kontzertuak, bideo emanaldiak, tailerrak etab.

Datorren igandean, hilaren 8an, Fabrika errekuperatuen inguruko hitzaldia eta “FaSinPat” dokumentalaren proiekzioarekin amaiera emango diote hamabostaldiari. Argentinako Askapenako brigadisek parte hartuko dute 18:00etan hasiko den ekitaldian.

Ostegunetik Igandeko egitarau kulturala ikusi

Suscribirse a RSS - Argentina
randomness