Si al humanismo se le separa de la revolución, deja de ser verdadero humanismo, y si a la revolución se la separa del humanismo, deja de ser verdadera revolución

Boris Bialik

Se encuentra usted aquí

2016ko Brigaden aurkezpena!

Duela ia hiru hamarkadatik hona milaka izan dira antolatu ditugun brigada internazionalistetan parte hartu duten lagunak. Milaka elkartasun internazionalistaren esperientzia praktiko honetatik aberastu direnak, elkar truke militante honen partaide izan eta herrien arteko xamurtasuna gertu gertutik sentitu dutenak. Milaka izan dira brigada batean parte hartzeko jauzia eginez bere egunerokotasun militantean internazionalismoaren lema nagusia bere egin dutenak: Hamaika herri borroka bakarra!

Honegatik, argi dugu Askapenako kideok brigadak lanabes garrantzizkoak direla oso askatasun sozial zein nazionalaren alde borrokan dirauten herrien arteko zubiak eraikitzeko, lanabes ezinbestekoak halaber, Euskal Herri Internazionalista eta Antiinperialista sortzera bidean. Halaxe ziren orain arte eta halatsu izango dira aurrerantzean ere.

Aurten baina, estrategikoa den ildo hau indartzen jarraitzeaz gain, 2016ko brigadek balio politiko erantsia dute.

Izan ere, Entzutegi Nazionalean pasa den urrian epaiketa izan ostean edozein unetan etor daitekeen Sententziaren zain gaude orain. Hain zuzen espainiar estatuak Askapenaren ilegalizazioa zein Unai, Gabi, Dabid, Aritz eta Walterrentzat seina urteko kartzela zigorra eskatzen ditu. Epaiketa politiko bat gehiago hau ere, Euskal Herriaren zein gainerako herrien askatsunaren aldekoko konpromisoa zapaltzeko eginahaletan.

Inork ez dezala pentsa baina geldirik zain geratzen garenik, ezta gure proiektu eta lan internazionalistari muzin egingo diogunik ere. Honegatik, 2016ko brigadek balio politiko erantsia dute ezbairik gabe.

Brigada hauek beraz, Espainiako Erreinuari hainbeste min egiten dioten ikuspegi politiko internazionalista, abertzale eta herritarrean kokatzen ditugu. Honela, hain bidezko eta beharrezko den gure lan politiko internazionalistan berresten gara. Espero dezagun bada munduko edozein injustizia bere baitan sentitzeko gai diren orok bertan parte hartzea, gisa honetan iraultzaile eta euskal internazionalista bezala erantzunez.

Atzo, gaur eta beti!

Gora Euskal Herria internazionalista!

Gora Brigadak!


Son miles las personas que han participado en las brigadas internacionalistas que venimos organizando desde hace ya mas de 28 años. Son miles las personas que han podido enriquecerse con una experiencia practica de solidaridad internacionalista, de intercambio militante, de ternura entre pueblos en lucha. Son miles las personas que desde su paso por una brigada han incorporado y materializado en su día a día, en su quehacer militante, uno de los principales lemas del internacionalismo revolucionario: hamaika herri borroka bakarra!

En este sentido, desde Askapena tenemos bien claro que las brigadas han sido, son y serán una herramienta clave en la construcción de puentes solidarios entre pueblos en lucha por su liberación nacional y social, una herramienta imprescindible para la construcción de una Euskal Herria internacionalista y antiimperialista.

Ahora bien, además de ser una herramienta para seguir alimentando esta linea estratégica, planteamos las brigadas 2016 con un sentido político añadido.

En efecto, como todas sabréis, ha quedado visto para sentencia el juicio que hemos tenido el pasado octubre en la Audiencia Nacional, en el que el Estado español ha pedido nuestra ilegalizaron y 6 años de cárcel para los cinco compañeros Unai, Gabi, Dabid, Aritz y Walter. Un juicio político, uno más, mediante el cual nos quieren castigar por nuestro compromiso con el proceso de liberación de Euskal Herria y demás pueblos en lucha.

Ante ello, como ya hemos dicho, no nos vamos a quedar los brazos cruzados ni mucho menos renunciar a nuestro proyecto y labor internacionalista. De ahí que estas brigadas 2016 tengan un sentido político añadido.

Unas brigadas que encarnan el ideario político, internacionalista, abertzale y popular que tanto molesta al Reino de España, son unas brigadas mediante las cuales nos queremos reafirmar en nuestro trabajo político internacionalista, tan legitimo como necesario. Unas brigadas mediante las cuales, esperemos, no solamente Askapena se reafirme en su compromiso político sino todas aquellas personas "capaces siempre de sentir, en lo más hondo, cualquier injusticia realizada contra cualquiera, en cualquier parte del mundo". Unas brigadas para reafirmarse como tal, como revolucionarias internacionalistas vascas.

Gehitu iruzkin berria