A mí solo me matarán… pero mañana volveré y seré millones

Bartolina Sisa

Se encuentra usted aquí

Azken ostiraleko ekitaldietan parte hartzeko deia

Maputxe preso politikoekin elkartasun kanpaina

Ver el video difundido por Askapena de Donostialdea para el Día internacional de l@s pres@s politic@s

Leer en castellano

Hilabeteko azken ostiraletan euskal preso politikoen aldeko enkartelada burutzen da. Apirilaren 17an nazioarteko preso politikoen eguna izan da eta hilabete honetako ekimenak nazioarteko preso politikoak gogoan izango ditu.

Mezu honen bitartez, ostiralean, hilak 27, arratsaldeko 8etan burutuko diren enkarteladara gonbidatu nahi zaitugu, euskal preso politikoekin batera munduko preso politikoen alde denok batera aritzeko. Pankarta propioaz gain, bideoa prestatu dugu eta maputxe preso politikoei elkartasun mezuak helarazteko postalak prestatu dira.

Munduko preso politikoak kalera!

Elkartasuna herrien arteko xamurtasuna da!

Los últimos viernes de mes se realiza la encartelada en favor de las/os presas/os políticas/os vascas/os. El 17 de abril ha sido el día internacional de las/os presas/os políticas/os y en la encartelada de este mes se les recordará.

Mediante este mensaje, queremos invitarte a la encarteladas que este viernes 27 de abril se realizarán a las 8 de la tarde, para que juntas/os recordemos además de a las presas/os vascas/os también a las/os presas/os políticas/os del mundo. Se ha preparado una pancarta propia además de un vídeo y postales que recibirán las/os presas/os políticas/os mapuches.

Munduko preso politikoak kalera!

La solidaridad es la ternura de los pueblos!

 

Nazioarteko Preso politikoen eguna

Nazioarteko preso politikoen egunean, Euskal Herritik, baina aldi berean, espainiar nahiz frantziar gartzeletan edo urrunean dauden errefuxiatu eta iheslariak bihotzean, munduan zehar dauden gainerako preso politiko eta haien senideekin oroitu nahi izan dugu. Bere herriagatik dena eman dutenek, erantzun bertsua jaso baitute estatu edo inperioen eskutik, izan kurduak, palestinarrak, kolonbiarrak, maputxeak  nahiz  euskaldunak. Errepresioaren estrategia borroka bezain zaharra baita.  Herri borrokalariek ondorioz antzerako patua izan dute, emandako pausuen araberakoa baita,  zoritxarrez eta gehiegitan  boterearen  eta estatuen erantzuna.

Honela beraz, euskaldunok ezagutu ditugun presoekiko errepresio adierazpide  eta legedi desberdinak, munduko beste hainbat herri edo kolektibok jasan du.  Sakabanaketa politika esaterako,  hainbat preso politikoren aurkako estrategia  da.  Honen adibide da saharar edo  preso palestinarrek sakabanaketaren zigor gehiagarria pairatzea gaur egun.

Palestinarren kasuan gainera, presondegi ia denak Israelen daudenez gero, senitartekoek ezin dute bisitarik gauzatu, debekatua dutelako askok eta askok Israelgo mugak gainditzea. Lege antiterrorista bera, oraindik Txileko esatatuak Pinochet-en garaitik hona mantendu duen legea han zuzen, maputxeen aurka erabilia da. 6 mila preso kurduek berriz,  Turkiako 3713 legearen arabera terrorismoaren aitzakian tortura sistematikoki aplikatzen zaie. Kalabozo eta  gartzeletako tratu txarren ondorioz bestetik,  202 preso palestinar hil dira 1967tik hona.

Presoen eskubideen aurkako urraketa hauek  salatzeagatik, Euskal herrian hainbat  izan dira atxilotu dituzten kideak edo ilegalizatu dituzten eragileak. Korsikarrek  ere duela gutxi ezagutu dituzte kriminalizazioaren ondorioak, hain zuzen  Sulidaritá elkartea izan da honen adibide, 30 preso politiko korsikar  baino gehiago baitaude frantziar gartzeletan sakabanaturik. Kolonbian aldiz presoen giza eskubideak aldarrikatzeagatik 11 lagun erahil dituzte pasa den urtean.

Bake prozesuetan izan diren esperientzia desberdinek  aldiz erakutsi digute, estrategia errepresibo  honi amaiera ematea ezinbestekoa dela prozesuari begira. Hala nola, Ipar irlanda edo Hegoafrikan gertatu bezala, preso politikoak gatazkaren zati garrantsitsu  diren heinean,  irtenbidearena ere behar dute izan. Beraz, bete ditzagun kaleak, gartzelak behingoz hustu daitezen:     

Munduko preso politikoak kalera!

 

Joan den ostiralean, Apirilak 27, azlen ostiraleko preso politikoen ekitaldiak burutu dira eta Apirilaren 17an nazioarteko preso politikoen eguna izan da hilabete honetako ekimenak nazioarteko preso politikoak gogoan izango ditu.

Hona hemen Oreretako Herrirak zabaldutako bideoa.

El pasado viernes, 27 de abril, se realizaron los actos y encarteladas en solidaridad con l@s pres@s políticos del último viernes de mes. Al ser el 17 de abril el día internacional de las/os presas/os políticas/os, en las encarteladas se recordó a los presos políticos de otros pueblos hermanos en lucha.

Este es el video que realizó Herrira de Orereta.

 

 

Gehitu iruzkin berria

Full HTML

  • Las direcciones de las páginas web y las de correo se convierten en enlaces automáticamente.
  • Mark language-dependent sections with == marker == where marker is either a valid language code or a special code such as todo or otro.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.

Filtered HTML

  • Las direcciones de las páginas web y las de correo se convierten en enlaces automáticamente.
  • Mark language-dependent sections with == marker == where marker is either a valid language code or a special code such as todo or otro.
  • Etiquetas HTML permitidas: <a> <em> <strong> <cite> <blockquote> <code> <ul> <ol> <li> <dl> <dt> <dd>
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.

Plain text

  • No se permiten etiquetas HTML.
  • Mark language-dependent sections with == marker == where marker is either a valid language code or a special code such as todo or otro.
  • Las direcciones de las páginas web y las de correo se convierten en enlaces automáticamente.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.