Tomen la lucha y únanse en la larga batalla por la más noble de las causas: la liberación de la humanidad

Bob Dyle

Se encuentra usted aquí

BDZ egunean Gasteizen ere Palestinaren alde

Pasa den ostiralean, martxoak 30, Gasteizko dato kalean, elkarretaratzea buru zuen Euskal Herria Palestina Sareak.

"Ez jolastu Palestinarren zapalkuntzarekin" lemapean Palestinar herriarekiko elkartasuna aldarrikatu dute militante internazionalistek Imaginarium jostailu dendaren aurrean. Israeli boikot egitea beharrezkoa dela aldarrikatu dute, israelgo jostailuak aipatutako dendan salgai daudelako.

Ez jolastu Palestinarren zapalkuntzarekin!

Aski ezaguna da palestinarrek egunerokoan jasan behar duten sufrimendua, herri zapaldu izaki,  badakite ongi jakin ere, euren herriaren alde egiteak zenbateko eta noiz arteko kostu pertsonal eta kolektiboak dakartzan. Beraz, azaroaren 29an,  palestinarren aldeko nazioarteko elkartasun egunean, mezua, zuzen dezagun elkartasunak nolakoa behar duen, bi herron arteko elkartasun sentimendu oro presio bide eraginkor bilakatuz.

Azken urte luzetan,  agintariek eta naioarteko erakundeek ezer gutxi egiten zutela ikusita, palestinako jendarte zibilak,  Israelen aurkako BDS (Boycott, Divestment and Sanctions) nazioarteko kanpaina jarri zuen abian 2005ean.  Hegoafrikako Apartheid erregimenaren aurka egindako boikot eta zigor kanpaina ez-bortxazkoa eredutzat hartuz. Zenbaitek, bestelako irakurketa oker eta interesatua egin badu ere, kanpaina antisemita gisara planteatuz, boikotak,  Israel presionatzea du helburu; lurren okupazioa, kolonien eta harresiarekin amaiera, Israelen bizi diren palestinarren eskubideak bermatzea eta errefuxiatuek itzultzeko duten eskubidea errespeta dezaten.

Horrela beraz, abenduaren ateetan gauden honetan, nahiz eta poltsikotan behar baino  zulo gehigo ageri, izango da aurten ere zer erosia, seguraski.  Boikotarekin bat eginez ordea,  jostailu israeldarren aurkako egitasmoan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Gure jostailu dendetan, 'made in israel' (729 barra kodea) jostailuak non nahi topa baidaitezke, batez ere, adin txikiko haurren apaletan. Itxuraz hain kaltegarriak ez  diren produktuen bidez, Israelek,  dituen harreman komertzialak bere erregimena legitimatzeko eta Nazioarteko Zuzenbidearen zein giza eskubideen aurkako   urraketak estaltzeko baliatzen ditu. Jolasteko eskubidea guztiona den heinean, gure jolasek ez dezatela besteen jolasik oztopa.

Joka dezagun arduraz!

Gehitu iruzkin berria