Nuestra venganza será la sonrrisa de nuestros niños

Bobby Sands

Se encuentra usted aquí

Ezker Abertzaleak parte hartuko du Kolonbiako “Marcha Patriótica por la segunda y definitiva independencia” ekimenean

La Izquierda Abertzale participará en la “Marcha Patriótica por la segunda y definitiva independencia” de Colombia (Leer en castellano el comunicado difundido por la izquierda abertzale)

Asier Altuna, Ezker Abertzaleko kideak datozen egunotan Kolonbiako hiriburu Bogotan burutuko den “Marcha Patriotica por la segunda y definitiva independencia” delakoan parte hartuko du.

Kolonbiaren independentziaren aldeko borrokaren 2. Mendeurrenaren testuinguruan, Kolonbiako eragile politiko, sindikal eta sozial ugarik deituriko ekimena da “Marcha Patriotica” delakoa. Burujabetza politiko eta ekonomiko erreala eta justizia soziala ditu aldarrikapen nagusi.

Nazioarteko hainbat delegaziok hartuko dute parte ekimenean, hala nola, FMLN (El Salvador), FSLN (Nikaragua), Frente Amplio (Uruguay), MST (Brasil), Alianza Pais (Ecuador), PC Chile…

Ekimen nagusi honen testuinguruan, ekimen ezberdin ugari burutuko dira apirilaren 21a eta 23a bitartean. Egun, zutabe ezberdinak Kolonbiako lurraldea zeharkatzen ari dira, Bogotara bidean, bertan, hilaren 23an, mobilizazio nagusia burutzeko.

Ekimen honetan parte hartuz, Kolonbian bakea, demokrazia eta justizia soziala eraikitzen laguntzeko bere konpromisoa adierazi nahi du Ezker Abertzaleak. Zentzu horretan ulertu behar dira helburu horiekin burutu diren ekimen ezberdinetan parte hartu izana, hala nola, martxoan Suitzako Lausanan buruturiko Kolonbiar gatazkaren konponbide eta bakearen aldeko nazioarteko konferentzian, martxoan ere Bogotan buruturiko preso politikoen inguruko Foro Colombia entre rejas mintegian parte hartu izana edota FARC-EPren esku zeuden azken militar kolonbiarren askatze prozesuan Maite Aristegi laguntzaile lanetan aritu izana.

Ekimen honen inguruko informazio gehiago eskura dezakezue www.marchapatriotica.org webgunean.

La Izquierda Abertzale participará en la “Marcha Patriótica por la segunda y definitiva independencia” de Colombia.

Asier Altuna participará como representante de la Izquierda Abertzale en la “Marcha Patriótica por la segunda y definitiva independencia” que se celebrará en los próximos días en Bogota.

En el contexto del 2. Centenario de la lucha por la independencia de Colombia, la Marcha Patriótica es una iniciativa impulsada por numerosas organizaciones políticas, sindicales y sociales. Sus principales reivindicaciones son una verdadera soberanía política y económica y la justicia social.

Diferentes organizaciones del ámbito internacional participarán en la iniciativa, como el FMLN (El Salvador), FSLN (Nicaragua), Frente Amplio (Uruguay), MST (Brasil), Alianza País (Ecuador), PC Chile…

En el marco de esta iniciativa, se desarrollarán diversas iniciativas entre el 21 y 23 de abril. En estos momentos, diversas columnas recorren el territorio colombiano camino a Bogota, donde el día 23 se realizará la movilización principal.

Mediante su participación en esta iniciativa, la Izquierda Abertzale quiere mostrar su compromiso con la construcción de la paz, la democracia y la justicia en Colombia. Así hay que entender que la Izquierda Abertzale haya participado en diferentes iniciativas orientadas a ese objetivo, como el Encuentro Internacional por la Paz y la Solución Política al Conflicto Colombiano celebrado en Lausana, Suiza, la participación en Foro Colombia entre rejas celebrado en marzo en Bogota en relación con la situación de los presos políticos o el papel de acompañamiento jugado por Maite Aristegi en la liberación de los últimos militares colombianos en manos de las FARC-EP.

Pueden obtener más información acerca de la iniciativa en la web www.marchapatriotica.org.

Gehitu iruzkin berria