Después de escalar una montaña muy alta, descubrimos que hay muchas otras montañas por escalar

Nelson Mandela

Se encuentra usted aquí

"Filipinas: herri bat borrokan" hitzaldiaren kronika

Apirilaren 3an, asteartea, Filipinaseko bi lagunek, Denilo eta Odri, hitzaldia eman zuten Arrasaten.

Denilo Filipinaseko Fronte Demokratiko Nazionaleko partaide da. Koalizio hau hainbat alderdi politiko, sindikatu eta erakunde armatuk osatzen dute, besteak beste, Filipinaseko Alderdi Komunistak eta bere adar armatua den NPA-k (Herriaren armada berria)

Odri berriz, Cordillera Peoples Aliance izeneko koalizioaren partaidea da. Erakunde honek jatorrizko herrien eskubideak aldarrikatzeaz gain, Filipinaserako askatasun nazionala eta demokrazia exigitzen du.

43 urtetako gatazka armatuaren ondoren, negoziazio prozesu bat zabaldu zuten duela urte batzuk, eta momentu honetan zein egoera bizi duten azaldu zuten hitzaldian. Herri indigenen aurkako politika diskriminatzailea,  segurtasun indarren eta beraien aliatu diren paramilitarren jazarpena, lurraren banaketa justua edota nekazal erreformaren inguruan aritu ziren solasean. Azkenik, ikusleen galderei erantzuteko aukera ere eskaini zuten.
 

Gehitu iruzkin berria

randomness