Países en desarrollo es el nombre con que los expertos designan a los países arrollados por el desarrollo ajeno

Eduardo Galeano

Se encuentra usted aquí

Gora maiatzaren lehena! Gora munduko herri langileak eta herri zapalduak!

Joan den igandean, munduko langileon borroka eta erresistenzia egunean, gehiengo sindikalak Bilbon ospatutako manifestazioan parte hartu genuen, herrien ikurrekin zutabe internazionalista osatuz. Manifestazioaren amaitu eta gero Askapenako 30 lagunek herri bazkarian parte hartu genuen Berebar jatetxean.

Hona hemen plazaratu dugun komunikatua:

Maiatzaren lehena munduko langileon borroka eta erresistentzia eguna da, langile internazionaliston urteko zitarik garrantzitsuena dudarik gabe. Herri langileok munduko txoko guztietan kalera atera eta gure amorrua eta aldarrikapenek bat egiten duten ispuilua. Elkartasunaren banderak astintzen ditugun bitartean, Habana, El Cairo edo Bilbon, kaleak mila kolorez jantzi  eta batasunaren kolore gorriz marrazten ariko gara.

Azken urteotakoa eta aurtengo maiatzaren lehendabizikoa kapitalaren krisiaren ingurumarian kokatzen da. Ezin ukatuko da, kapitalaren ofentsiba honetan, euren etekin eta pribilegio izugarriak mantendu edo areagotu ahal izateko erasoaldi bortitzari ekin diotela. Hain gogor, kapitalismoaren sorburu den Europa edo AEB-etara iristeraino. Modu honetan, eskubide murrizketa kriminal amaigabeak ari gara ezagutzen, ezerezean utziz urte luzeetako lorpen historikoak. Latinoamerika edo Abyayalaren kasuan nahiz Afrikan, Munduko Banku edo FMI-ak neurri ekonomiko-politikoez gain, estrategia militarrari ekin dio, erasoaldia areagotuz, hala nola, Libia edo Hondurasko inbasioak ezagutu ditugu azken urteotan.

Kapitalaren erasoaldi honek ordea, izan du eta izango du erantzunik. Azken garaiotan, greba eta protestaldi indartsuak ezagutu ditugu, Grezia, Portugal edo estatu frantsesekoak kasu. Ikasle eta gazteek berriz, Italian nahiz Britainian mobilizazio jendetsuak burutu dituzte. Eta ezin ahaztu, kapilaren maisuen bihotzean, AEBetako Wiskonsin hirian esate baterako, inoizko protestarik arrakastatsuenak izan direla, langileen eta eskubide sozialen arira. Aspaldian ezer gutxi genekien mundu arabiarra berriz, iraultza gosez, gobernu titereak hondoratzeari ekin dio. Informazio iturri nagusiek ezer gutxi aipatu arren, Islandiaren kasua ere bertan dugu. Irla honetan, FMIren doktrinari ihesi eta herri subirautsan oinarriturik, zorra ordaintzeari utzi eta bankuak  ari dira egindakoak ordaintzen, zenbait bankari gartzelan sartzeraino.

Maiatzaren lehenak Kuban izango du aurten ere esperantzaren argi izpia.. Egin berri duten kongresuaren ostean, sozialismoaren bidean herri batek, herri langile batek bere etorkizuna marraztu du, beti ere, tirania eta kapitalari bizkar emanez. Euskal Herrian ere, bada garaia gure erabaki politiko, sozial eta ekonomikoak har ditzagun. Gure erabakiak ez ditzaten ez Munduko Banku, ez Europar Batasunak ez eta espainiar nahiz frantziar estauek har. Euskaldunok izan dezagun gure hitza eta erabakia, herri langile bezala gure historiaren lehen orriak idazten has gaitezen.

Gora maiatzaren lehena!
Gora munduko herri langileak eta herri zapalduak!
Herriok Independentzia!
 

Gehitu iruzkin berria

randomness