Tengo dos pueblos para amar y un mundo por el que luchar

Pakito Arriaran

Se encuentra usted aquí

Iosu Uribetxeberriaren berehalako askatasuna aldarrikatu dute Caracasen

Venezuelan aurkitzen den Askapenako brigadak elkartasuna adierazi nahi dio Iosu Uribetxeberriari. Bere lehen baileheneko askatasuna aldarrikatu nahi dugu espainiar legediak dioen bezela, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoei dagokien askatasuna.

Brigada Caracasen ospatzen ari den XXIII. gaztedi antifaxista eta anti inperialista kanpaldi internazionalean parte hartzen ari da eta foro honetan bertako partaide zein delegazio desberdinen atxikimendua jaso genuen eta elkartasun argazkia gauzatu genuen bertako adiskideekin Josu Uribetxeberriaren askatasuna aldarrikatuz.

Joan den ostiralean, abuztuak 10, kanpaldiko gaztediak martxa bat burutu zuen Caracas erdigunetik eta bertan brigadako kideek hainbatetan hitza hartu zuten Josuren egoera eta beste 14 preso gaixoena adierazteko.

Gure brigadak besarkada bero eta iraultzaile bat bidali nahi dio Josuri eta bere senitartekoei egoera larri honetan, espainiar estatuak egoera hau are eta zailagoa bilakatzen ari den honetan.

Euskal Herrian ireki den fase berri honetan horrelako jarrera inposatzaileak ezin dira onartu eta modu berean Donostian ospatuko den manifestazioarekin bat egin dugu.

Josu Uribetxeberria askatu!

Gaixotasun larriak dituzten presoak kalera!

Euskal Preso eta Iheslariak etxera!

Gehitu iruzkin berria

randomness