Podrán cortar todas las flores, pero no podrán detener la primavera...

Pablo Neruda

Se encuentra usted aquí

Israel joku zikinean aritzen da! Israeli Boikot! - ¡Israel no juega limpio! ¡Boicot a Israel!

Leer en castellano la nota de prensa

Euskal Herria-Palestina Sarea eta BDZ Taldeak Palestinar herriarekiko elkartasuna adierazteko deia zabaldu egin dute datorren ostegunean Bilbon jokatuko den partidan.

ISRAEL JOKU ZIKINEAN ARITZEN DA! ISRAELI BOIKOTA!

Israel Europan al da? Gutxinaka ohitu izan gara ikusten nola Israelek normaltasun osoz parte hartzen duen Europako futbol edo saski-baloi lehiaketetan, zein Eurovision bezalako jaialdietan, eta askotan ez dugu kolokan jartzen benetan hemen izan beharko ote lukeen.

70eko hamarkada arte Israel Asiako Futbol Batasuneko kidea izan zen, horrelaxe baitzegokion, baina inguruko herrialdeekiko zenbait liskarren ostean, elkarte horretatik bota egin zuten. Hala ere, 1994an, UEFAk Israel onartu egin zuen eskubide osoz, berez ez dagokion arren.

Arrazoi ugari daude aldarrikatzeko Israelek lehen bait lehen utzi behar diola UEFAko kidea izateari. Lehenik, Israel Asian kokatutako herrialdea da, eta ez Europan. Bestetik, Giza Eskubideen defentsarako nazioarteko erakundeek behin eta berriz gaitsetsi izan dituzte Israelek palestinarren aurka burutzen dituen okupazio eta apartheid politikak, eta  salatu izan dute Israelek behin eta berriz urratzen dituela Nazioarteko Zuzenbidearen zenbait arau eta Giza Eskubideen Nazioarteko Legedia. 

 

Horixe da, gure aburuz, arrazoirik garrantzitsuena eta larriena: Ezin dugu inolaz ere onartu duela 60 urtetik gora herri oso baten aurkako okupazio inmoral eta ankerra burutzen ari direnek normaltasun osoz jokatzea Europako leihaketetan, hori baita, hain zuzen, Israelek lortu nahi duena, alegia, normaltasunez agertzea.

Nola onar dezakegu Hapoel Kiryat Shmona(1) taldeko jokalariak, kolonia ilegaletan bizi edo sortuak direnak, Europa osoko estadioetan lasai asko agertzea? Eta nola liteke duela gutxira arte Israelgo zerbitzu militarrean ibilitako horiek, Palestinako biztanleei oinaze bortitzenak eragin dizkietenak, askatasun osoz ibiltzea batetik bestera Europa osoan? Ez al da akaso Europa hori askatasunen eta eskubideen defendatzaile sutsuena? Zer gertatuko da egunen batean kolonia ilegaletan egoitza duen talde bat, F.C. Ariel kasu, Europako leihaketetarako sailkatzen bada? Jokatuko al lukete gure taldeek kolonia ilegal batean?

Gainera, gogoratu behar dugu Israelek behin eta berriz diharduela trabak jartzen FIFAko kidea den beste herrialde bati, Palestinako Futbol Federazioari, alegia; eta bere jarduerarekin oztopatzen duela Palestinan futbolean normaltasunez joka dadin. Esaterako, 2006ko Alemaniako Mundu Txapelketarako sailkapenean Palestinak 8-0 irabazi zion Taiwani eta bana egin zuen Irakekin, hortaz, taldeko burua izanik, aukera guztiak zeuzkan sailkatzeko. Egoera horren aurrean Israelek traba guztiak jarri zizkien palestinarrei, eragotzi zien mugak zeharkatzea eta sailkapenerako hirugarren partidako entrenamenduak normaltasunez burutzea, ondorioz, Uzbekistanen kontrako norgehiagorako ozta-ozta bildu zituzten 11 jokalari eta ezin izan zuten behar bezalako prestaketa burutu. Azkenik, traba guztiak tarteko, Palestina ezin izan zen sailkatu. 2007ko Hego Afrikako Mundu Txapelketarako sailkapen partidetan ere gauza bera gertatu zen.

1963tik aurrera FIFAk debekatu egin zion Hego Afrikari kirol leihaketetan parte hartzea Apartheida irauten zuen bitartean. Neurri berean, Israelekin ere berdin jokatu beharko lukete, ezin dugu onartu Europako kirol leihaketetan bere polika bortitz eta odoltsuek dirauten bitartean.

Boikota da hiritarrok daukagun biderik zilegiena eta eraginkorrena erakundeen jokaera injustu eta bortitzak aldatzeko, eta bakea eta justizia bultzateko. Eta nazioarteko komunitateak Israelek burututako krimenen aurrean erakutsi duen axolagabekeria ikusita; eta “bake negoziazio” guztiek behin eta berriz porrot egin dutenez; 2005eko uztailaren 9an 160 erakunde palestinarretik gorak; Israelgo zenbait talde antisionistek lagunduta; Israelgo Estatuaren aurkako Boikot, Desinbertsio eta Zigorretarako (BDZ) deia zabaldu zuten Palestinako gizartearen izenean; eta galdegin zuten boikot horri eutsi behar zaiola harik eta Israelek Nazioarteko Zuzenbidea eta Giza Eskubideen Nazioarteko Legedia betetzen duen arte.

Gaurkoan, kanpainia arrakastatsu horrekin bat eginez, dei egin nahi diegu kirolarekin zuzenean edo zeharka zerikisua duten guztiei –jokalarietatik hasita, ikusle, epaile eta entrenatzaileetara– erakus dezaten ez dutela begi onez ikusten Israelek munduko zein Europako leihaketetan parte hartzea, nazioarteko legedia betetzen ez duen bitartean.

ISRAELEK EZ DU GARBI JOKATZEN ETA GUK EZ DIOGU ONARTUKO!!

(1)- Herri horren jatorrizko izen palestinarra AL-KHALISAH da. 2134 biztanle zituen 1948, orduan Maiatzaren 11n, talde sionista armatuek (Hagana) erasotu zuten, eta NAKBAren urtean Palestinako beste zenbait herritan gertatu zen bezala, garbiketa etnikoa ezarri zuten. Gaur egun, orduko herritik eraikin bakarra geratzen da, sarraski haien lekuko. 1950ean Europatik joandako sionistek Kyriat Shmoma kolonia sortu zuen herriaren hondarren gainean.

Euskal Herria-Palestina Sarea
BDZ Taldea

La Red Euskal Herria Palestina y el grupo promotor del BDS en Euskal Herria llaman a expresar la solidaridad con el pueblo Palestino en el partido que tendrá lugar el próximo jueves 20 de septiembre en Bilbao.

ISRAEL NO JUEGA LIMPIO! BOICOT A ISRAEL!

¿Está Israel en Europa? Poco a poco,  nos hemos ido acostumbrado a que Israel participe en campeonatos europeos de fútbol, baloncesto   o en Eurovisión, sin muchas veces plantearnos qué hace aquí.

Hasta los años 70s, Israel perteneció a la Unión Asiática de Fútbol, tal como le corresponde. Tras severas disputas con los países vecinos, Israel fue expulsado de esta asociación. Sin embargo, en 1994 y de forma incomprensible, la UEFA aceptó a Israel como miembro de pleno derecho.

Hay varias razones para que Israel deje inmediatamente de ser miembro de la UEFA. En primer lugar, la ya citada de que se trata de un país asiático, no europeo. Otra de las razones para nosotras la más importante y sangrante es que  no podemos tolerar que jueguen en nuestras competiciones estados que mantienen desde hace más de 60 años una ocupación inmoral e inhumana contra todo un pueblo, como lo hace Israel contra el pueblo palestino.

¿Cómo podemos tolerar que los jugadores Hapoel Kiryat Shmona, algunos de ellos que provienen o incluso viven en colonias ilegales, se paseen a sus anchas por los estadios de toda Europa? ¿Y cómo esas mismas personas que hace unos meses hacían el servicio militar obligatorio y tanto sufrimiento causaban a la población palestina, pueden ahora viajar por un territorio que presume de ser "La Europa de los Derechos y las Libertades? ¿Qué pasará el día que un equipo establecido en una colonia ilegal, como el F.C. Ariel, se clasifique para competiciones europeas? ¿Irían nuestros equipos a jugar a una colonia ilegal?

Además,hay que recordar que Israel viene dificultando reiteradamente la práctica del fútbol a otro país miembro de la FIFA, como es La Federación Palestina de Fútbol. Lo hizo en la clasificación para el Mundial de Alemania en 2006 y en Sudáfrica en 2007.

Al igual que la FIFA excluyó a Sudáfrica de la organización desde 1963 se prohibió a este país participar en competiciones de todo tipo de deportes hasta que no cesara el apartheid, y que se sancionó a Nueva Zelanda por romper el boicot a Sudáfrica, es hora de que la opinión pública internacional exija la expulsión de Israel, no sólo de la FIFA, sino sobre todo de la UEFA, hasta que no cese la ocupación de Palestina. No podemos privilegiar a Israel aceptándole en competiciones europeas mientras no cesen sus políticas de sangre y violencia.

Desde el año 2000 las políticas coloniales y racistas de Israel contra los palestinos se han agudizado, manifestándose en el uso sistemático del castigo colectivo, la colonización y la construcción del Muro de Apartheid en tierra ocupada; el saqueo de los recursos naturales palestinos; la fragmentación de la sociedad, la demolición de hogares, la negación de libertades fundamentales mediante el asedio y las continuas incursiones militares; el encarcelamiento de miles de presos políticos, la denegación de acceso a los servicios educativos y sanitarios básicos, el asesinato indiscriminado de civiles, siendo un tercio de ellos, niños, la destrucción sistemática de las infraestructuras sociales y una devastación sustancial de las tierras agrícolas y el medioambiente palestinos.

El boicot es un medio cívico para cambiar situaciones de injusticia y violencia institucional y avanzar hacia la justicia y la paz. Y dada la pasividad política internacional ante los crímenes israelíes y el fracaso continuado de las “negociaciones de paz”, el 9 de julio de 2005 más de 160 organizaciones palestinas lanzaron el Llamamiento de la Sociedad Civil Palestina al Boicot, Desinversiones y Sanciones (BDS) contra el Estado de Israel hasta que éste cumpla con el Derecho Internacional y respete los principios universales de los Derechos Humanos.

El Llamamiento se inspiró en la lucha de los Sudafricanos contra el apartheid, y tomó como referencia la exitosa campaña internacional de BDS que se llevó a cabo contra ese régimen racista.El boicot a Israel es una campaña internacional organizada, impulsada por redes y plataformas europeas de organizaciones de solidaridad con Palestina y apoyada también tanto por grupos israelíes no sionistas como por palestinos. Los ciudadanos y ciudadanas de este país tenemos la capacidad de incidir políticamente como consumidores. Esto es poder y también responsabilidad.

Hoy desde aquí, y como parte de esta exitosa campaña queremos hacer un llamamiento a cualquier persona directa o indirectamente implicada en el mundo del deporte -desde deportistas a espectadores pasando por árbitros y entrenadores- a manifestar su disconformidad con la participación israelí en las competiciones europeas y mundiales hasta que no cumpla con la legalidad internacional.

(1) Kiryat Shmona es un pueblo construido sobre las ruinas del pueblo palestino AL-KHALISAH, que tenia una población de 2.134 habitantes. El 11 de Mayo de 1948 fue atacada por las bandas paramilitares sionistas (Haganá e Irgún) y como la mayoria de ciudades y pueblos palestinos del año de la NAKBA (el desastre para los palestinos) le fue aplicada la limpieza etnica y reducido a escombros. Solo un edificio sigue en pie hasta el momento. La colonia Kiryat Shmona fue fundada por sionistas europeos de credo judio sobre las ruinas y tierras de AL-KHALISAH en 1950.

Euskal Herria-Palestina Sarea

BDZ Taldea

Gehitu iruzkin berria