Las revoluciones se producen en los callejones sin salida

Se encuentra usted aquí

Mexiko I .kronika: Alicia de los Ríos 33 urte desagertua

Mexikon desagerpenak ez dira iraganeko kontuak

Alicia de los Rios, “Susana” izengoitiz ezagutua, “ Liga Comunista 23 de septiembre” erakundeko komite militarreko arduraduna, 1978ko urtarrilaren 5ean atxilotu zuten Mexiko DF beste kide batzuekin batera.

Atxiloketa unean, poliziarekin istiluak izan zituzten eta tiroketa baten ondorioz Sergio Lopez Lopez, Antonio Solis Rodriguez eta Pedro Contreras Gutierrez erail zituzten. Hainbat pertsonen testigantzen arabera, bere atxiloketaren ondoren bizirik ikusi zuten leku desberdinetan, azkena 1978ko ekainaren 2an, Mexikoko gune militar batean.

1993an Aliciaren aita etxera zihoala, militarrez jantzitako gizonak bere kotxea gelditu zuten eta bere alaba Alicia beraiekin zegoela eta ondo zegoela esan zioten. Urte berdineko irailean, Aliciaren urtebetetze egunean gurasoek dei bat jaso zuten. Telefonoaren beste aldean bere alabaren ahotsa identifikatu zuten. Bere mezua hau izan zen “ Soy Alicia su hija, me dejaron hablarles y por eso le marque, cuidense mucho y cuiden a mi hija”. Berehala bere ahizpari deitu zion eta mezu bera eman zion.Ordutik ez da beste ezer jakin Aliciaren inguruan.

Kasu hau adibide bat besterik ez da. 70ko hamarkadaren bukaeran eta 80ko hamarkadaren hasieran, estatu Mexikarrak torturak, desagerpenak, eta legez kanpoko erabili zituen sistematikoki bere segurtasuna bermatzeko. Neurri hauek hainbat erakunderen kontra erabili zituen, adibidez, oposizio politikoaren kontra, mugimendu sozialen kontra eta batzuetan politikarekin zerikusirik ez zuen jendearen aurka ere.

Aipatutakoa argitu nahian, hainbat erakunderen helburua gertakari hauen inguruko egia jakitea, justizia eskatzea eta eragindako kaltea “konpontzea” izan da. Lan honetan erreferentzia moduan PRODH agertzen zaigu, giza eskubideen aldeko erakundea. Erakunde honen xedea desagertzeak argitzea da, baita hauen eragileen kontrako ekintza legalak martxan jartzea ere, izan ere, inork ez du desargerketa hauengatik zigorrik jaso.

Gaur egun ere, estatu Mexikarra bere horretan jarraitzen du. Praktika hauek ez dira iraganeko kontua. Gobernu Mexikarrak eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen jarraitzen du beraien aurkako edozein mugimendu geldiarazteko. Gobernu zein instituzio guztiak interes ekonomiko handien menpe daude, bai multinazionalen nahien menpe, baita geroz eta handiagoa den narkotrafikoaren menpe ere. Bitartean, mexikarrak miserian bizi dira, nahiz eta Mexiko baliabide naturaletan oso aberatsa izan: Petroleoa, gasa, etab. dituelako.

Mexikoko estatua itxurakeria hutsez, narkotrafikoaren kontrako fikziozko gerra betean sartuta dago. Gerra honetan zigortuak izaten direnak, herritar txiroenak dira. Guda hau gainera bere bizi baldintzak aldatzeko asmoz, antolatzen den edonoren kontrako erreakzio basatia estaltzeko erabiltzen dute. Beraz, boteredunek inpunitate osoz, eskura dituzten tresna guztiak erabiltzen dituzte beraien eskubideen alde borrokan ari diren herritarren kontra, estatu delituak egiten dituzte narkotrafikoaren kontrako borrokaren garaipen modura saltzeko. Tresna errepresibo moduan garrantzizkotzat jo behar ditugu, Mexikon, geroz eta handiagoa den militarizazioa, guztiz “korruptoa” den polizia eta militarretan diru publikoaren eta estatu bortizkeriaren apologia egiten duten komunikabideen manipulazioa.

Estatuaren eskuetan desagertu diren gizon-emakume kopurua zenbatu ezina da. Honen helburu garbia da, jendartean beldurra sortzea, estatuak edozein preziotan bere hegemonia mantentzeko.

Zoritxarrez, euskaldunontzat egoera hau ez da arrotza. Gurean ere hainbat desagerpen pairatu ditugu estatu espainiar zein frantsesaren bortizkeriaren ondorio moduan. Izan ere, munduko hainbat estatuk erabiltzen dituzte ekintza errepresiboak bere interesak mantentzeko. Honen ondorioz, beharrezkoa da borrokan jarraitzea, desagerpen guzti hauek argitu daitezen eta erantzuleak merezi duten zigorra jaso dezaten.

Euskal Herritik gure elkartasun osoa Mexikoko herriari.

Mexikoko brigada, 2011ko uztailaren 8an.

Gehitu iruzkin berria

randomness