Podrán cortar todas las flores, pero no podrán detener la primavera...

Pablo Neruda

Se encuentra usted aquí

Eskozia

Elkartasun aste arrakastatsua Eskozian

eskozia solidarity week basque scotlandargazki galeria

Hitzaldiak Glasgoweko Unibertsitatean eta Coatbridgen burutu ziren otsailaren 16an, Etxerat eta Askapenaren eskutik. Landutako gaiak, batetik, euskal preso politikoen eta senideen aurkako espetxe-politika , eta bestetik, Euskal Herriak egun bizi duen momentu historikoa izan ziren.

Unibertsitateko hitzaldiak 30 bat lagun ekarri zituen ikasleek hilaren hasieran okupatu duten Hetherington Research Club eraikinean. Ikasleek arreta handiz jarraitu zuten kontaketa, amaieran eztabaida interesgarria piztu zelarik.

Bigarren hitzaldia Coatbridgen burutu zen, Cairde na hÉireann, Eskozian Sinn Fein-ekin lotura duen taldeak lagunduta. Bertan 80 pertsona inguru elkartu ziren. Parte-hartzea oso positiboa izan zen, hau ere galdera eta eztabaida interesgarriekin amaituz. Hitzaldia Irlandan eman den bake prozesuarekin dauden berdintasun eta ezberdintasunez hitz egin zen. Aurten H-Bloketan 10 IRAko gose grebalari hil zirenaren 30.urteurrena izanda, galdera asko IRAko presoen eta Euskal presoen egoreen inguru izan ziren.

Munduko herrialde anitzetatik datorkigun elkartasun beroa nabaritu ahal izan dugu beste behin. Mila esker Eskozia!

Basque Solidarity Campaign
(Scotland)

Eskozian gaur ez da erreferendumik egingo, baina egin zitekeen

eskozia brigada SNP scotlandEskoziarren aberri eguna den Saint Andrews egunean, gaur, azaroak 30, egitekoa zen erreferenduma bertan behera gelditu zen orain aste batzuk. Eskoziarrentzat berezi den gun horretarako aurreikusi zuen Eskozia gutxiengoan gobernatzen dagoen SNP alderdi abertzaleak erreferenduma, baina eskoziar parlamentuan berdeen babesa eduki arren gehiengoa lortzea matematikoki ezinezkoa izanik, ez dira erreferendumerako legea bozkatzeko aurkezten saiatu ere egin, hurrengo legegintzaldirako utzi dute. Izan ere, gogoan eduki behar dugu Alec Salmond buru zuen SNPk 2007ko hauteskundeak irabazi zituela independentziaren aldeko programa zuela, are gehiago, independentzia erreferenduma legegintzaldia amaitu aurretik egingo zutela adierazi izan du SNPk eta lehendakariak berak 2007tik orain gutxi arte.

Eskoziako brigada: SNPrekin bilera

SNP basque countryScottish Nacional Party (SNP)- ko taldekideegaz bildu gara euren Glasgowko egoitzan. Bill Wilson parlamentariaz gain, alderdiko beste bost pertsona etorri ziren bilkura horretara, gehienak Glasgow-ko hautetsi, arduradun eta kideak izaki. SNP- k gobernatzen du Eskozian eta datorren azaroaren 30erako (St Andrew eguna) independentziari buruzko referenduma bultzatzeko asmoa dute. Egun horretan, Gales-en, iniziatiba berdina antolatzekotan daude.

Emaitzaz galdetu diegunean, aho batez erantzun digute hauxe kolore bat ala bestekoa izango dela segun eta ze itauntzen den. Referendumaren zirriborroak hiru aukera proposatzen ditu: 1. gauzak bere horretan mantentzea, 2. Eskoziak Londonetik botere gehiago lortzea (Westmisterregaz dagoen ituna aldatu beharko zen) ala 3. independentzia.

Optimistak agertu zaizkigu, laboristak eta liberalak proiektuaren kontra azaldu diren arren. Dirudienez, berdeak alde daude eta "tory"ekaz aurrekontua negoziaketetan konpondu leike kontua. Eskoziar herriari dagokionez barriz, SNP bozka- emole batzuek ezetza emongo zuten eta esate baterako, laboristen aldekoek beharbada baietza. Burujabetasunak %50a lortzea espero dute.

Eskoziako brigada, 1.go kronika

eskozia brigada'The coward slave, we pass him by
We dare be poor for all that'

(Koldarraren gainetik pasatzen gara
Dana dala, txiro izatera ausartzen gara)
Robert Burnsen olerkia, 2004an Eskoziar Parlamentuaren inaugurazioan abestu zena

Abuztuaren 6tik 8ra 4 euskal brigadakideak Scottish Socialist Youth-ek (SSY) -Eskoziar Gazte Sozialistek- antolaturiko gazte topagunera gonbidatutak izan gara. Kanpin dendak jarri eta 27 urte azpitik duten 40 bat neska-mutilek hainbat gai eztabaidatzera ekin diote tailerretan. Besteak beste, klima aldaketa, internet eta pirateria, patriarkatua...

Suscribirse a RSS - Eskozia