Tomen la lucha y únanse en la larga batalla por la más noble de las causas: la liberación de la humanidad

Bob Dyle

Se encuentra usted aquí

Palestina

Isralei Boikot eguna ospatu zuten larunbatean Gasteizen

Gasteizko Gaztetxean antolaturiko hitzaldi batekin eman genion hasiera larunbatean Israeli Boikot egunari. Bertan Askapenako brigadistak izan ziren hizlari, palestinan bertan ikusi eta ikasitakoa azalduz. Esperientzia polita bezain gogorra dela ikusi eta entzun ahal izan genuen. BDS herramintaren garrantzia azaldu eta Israeli Boikot egitea denon ardura dela azaldu ziguten.

Ostean, indarrak hartzeko bazkari herrikoi eder baten bildu ginen 40 bat lagun. Sabelari kasu eginda belarriak jadanik erne geneuzkan bertso poteo antisionistari ekiteko. Umorez eta irriz beteriko bertso poteoa izan zen nahiz eta txantxarik gabeko aupegi serioak ikusteko aukera ere izan genuen. Poliki poliki ahiztogile kaletik gora Gaztetxera abiatu ginen bertso artean.

Isunen gainetik Israeli Boikot eguna larunbatean Gasteizen

Badira zenbait urte palestinako gizarte zibilak nazioarteari deialdia egin ziola, ehunka eragilek adosturik, Israelek oinarrizko gisa eskubideak errespetatu zitzan. Beraz, Boikot Desinbertzio eta Zigorren kanpaina abiarazi zuten, hain zuzen, errefuxiatu palestinarren eskubideak bermatu, apartheid harresiarekin bukatu eta Israelen bizi diren palestinarren bizi duintasuna berma zedin.

Israel? Ez, eskerrik asko!

Azken aldian asko entzun eta irakurtzen ari gara Israelgo Estatuaren aurkako boikot edo BDS kanpainaz (Boycott, Divestmente and Sanctions). Baina ba al dakigu zertan datzan?

Atzoko egunez Info7 irratian elkarrizketa egin zioten Iñaki Etaio, militante internazionalistari eta argi azaldu zizkigun boikotaren benetako helburu eta nondik norakoak. Hain zuzen, Iñaki, Aitor Bikandi eta Igor Goikolearekin batera aurreko urteko Askapenako Brigadetan Palestinan izan ziren eta zuzenean boikot horren zergatiak ezagutzeko aukera izan zutenez labur azaldu ziguten “Boikota herri borrokaren tresna gisa” iritzi artikuluan.

Boikota herri borrokaren tresna gisa

Iñaki Etaio, Aitor Bikandi eta Igor Goikolea pasa den urtean 2013an Askapenaren eskutik Palestinan izan ziren Brigadetan. Bertan ikusi eta ikasitakoa erreportaia txukunetan azaldu ziguten orain gutxi. Azken asteetan boikotaren gainean idatzitako iritzi artikulua zabaldu dute. Euskaraz eta gaztelaniaz jaso dugu hemen:

 

 

Prentsan jasoa:

Gara

Berria

Borroka garaia

Palestinan egondako Brigadistek Bergarako Gaztetxean izan ziren

Urte asteko hitzaldi internazionalista bat, zergatik ez? Hala egin zuten Bergaran urtarrilaren 3an. Gaztetxera hurbildu zirenak pasa den urtean Palestinan egondako hiru brigadistekin batera ia 2 orduz jardun zuten tertulian. Sionismoa eta bere proiektu espantsionistaz hizketan aritu diren, Palestinar lurraldearen okupazioaz (baita alboko eremuetara, Golango altuak esate baterako), borroka antisionista desitxuratzeko saiakerez eta nola ez palestinarren aurkako errepresio eta militarizazioaz. Baina baita Brigada egon zen hirietako egoera eta izandako hartu emanetaz ere.

Gehiago jakin nahi? Bada orain gutxi Brigada honetako kideek Hebronen (Palestina) inguruko erreportai txukun bat egin zuten. Irakurgai duzu hemen.

Brigadisten eskutik Hebron (Palestina) gehiago ezagutzen

Udaran Askapenak antolatutako Brigadetan Palestinan izan ziren kideek bertan ikasi, ikusi eta bizi izandako errealitatea modu argi batean aurkeztu digute Naiz.info irakurgai dauden lanetan. Lan ederra eta txukuna Palestinar herriaz gehiago ezagutzeko.

"Estatu sionistaren presentzia etengabekoa da, zaintza militarreko dorre, kamara edota checkpointen bitartez, soldadu israeldarrek palestinarren mugimendu ororen jagole dira eta beraien misioa betetzeko praktikan jartzen duten injerentzia-mailaren inguruko ideia zehatza izateko, gauean edozein palestinarren etxeetara sar daitezkeela jakin behar da." Horrela azaltzen dizkigute  erreportaje honetan Hebron, Zisjordaniaren hegoaldeko hiririk handienean "Palestina osoan okupazioaren inguruan bizi diren bidegabekeriak".

Errealitate honetan 2008an ‘Youth Against Settlements’ taldea sortu zen, "urtetan zehar Hebronen gertatutakoek motibatuta eta horrelakoekin amaitzeko xedearekin". Helburu, ekintza nahiz kanpinak ere azaldu dizkigute Brigatistek "YAS: Kolonien aurka antolatutako gazteria palestinarra" izeneko bigarren erreportaian.

Ostiralean Palestinaren aldeko kontzentrazioa Bilbon

Kontzentrazioa: "Palestinarekiko Nazioarteko Elkartasun Eguna" Azaroaren 29an, Ostiralarekin 11:00etan, Bilboko Moiua Plazan.

Kakitzat, Komite Internazionalistak eta Askapena gizarte mugimenduek Palestinar Herriarekin elkartasuna adierazi nahi dugu eta aldi berean Israel estatu sionistak Palestinaren kontra eramaten dituen politika zapaltzaileak salatu nahi ditugu. Bestalde estatu espainarrak, jakinda Israeldar estatuak egunero Palestinar biztanleen giza eskubideak zapaltzen dituela, estatu honi armamentua saltzen jarraitzen diola salatu nahi dugu.

Larunbatean Palestinaren inguruko hitzaldia emango dute brigadistek Elorrixoko Gaztetxean

Datorren larubatean, hilak 9, Palestinari buruzko hitzaldia izango da Elorrixoko Gaztetxean 18:00etan.

Palestina Aske zikloren barruan, hitzaldia eskainiko dute Askapenako brigadistek

Igor Goikolea brigadistaren testigantza Uhintifada irratsaioan

Nazioarteko brigadisten aurkako jazarpena. Igor Goikolearen testigantza.
Aste honetako atalean Igor Goikolea izan dugu gonbidatuta Uhintifadaren microfonootan. Gasteizko gazte mugimenduko kideak Askapenak antolatutako brigadetan parte hartu zuen iragan udan Palestinan.

Zisjordanian manifestazio batean parte hartzen ari zela Israelgo armadak atxilotu eta handik bi egunetara deportatu egin zuten. Harekin gertaera horretaz solasteaz gain, brigaden garrantziaz zein han eta hemen Palestinarekiko elkartasunean burutu beharreko lanaz aritu gara.

Leer en castellano

Baskoniaren zalegoaren jarrera txalotu du Sareak

Sareak txalotu egiten die Tel Aviveko Maccabiren aurkako boikot deialdiarekin bat egin zuten Baskoniako zaletuei.

EH-Palestina Sareak, Euskal Herriko Palestinarekiko elkartasun eragileen sareak, txalotu egin du iragan Urriaren 17an Baskoniako zaletuek Israelgo kirol enbaxadoreari eman zioten erantzun jendetsua. Sareak berak eta Indar Baskoniak egindako deiarekin bat eginez, zaletu andana batek erakutsi egin zuen Zurbanoko pabilioian Gasteizko herritarrok gaitzetsi egiten ditugula Israelgo estatuaren apartheid politikak.

Leer la valoración de EH-Palestina Sarea ante la presencia del Maccabi Tel Aviv en Gasteiz y la actitud de la afición del Baskonia

Aficionados del Baskonia y militantes internacionalistas denunciaron en Gasteiz la política criminal del sionismo

Mediante una charla realizada el miércoles, una concentración de denuncia en el centro de Gasteiz y dentro del estadio durante el partido, aficionados y solidarios internacionalistas denunciaron la política criminal de apartheid contra el pueblo palestino del estado de Israel y la complicidad de un equipo de baloncesto que es embajador deportivo de dichas políticas racistas.

Indar Baskoniak eta Euskal Herria-Palestina Sareak Maccabiri bizkarra emateko deia egin dute

Gaur, hilak 17, Tel Aviveko Maccabik Gasteizen jokatuko duen partidaren harira Indar Baskonia zaletu taldeak eta Sareak (Euskal Herriko Palestinarekiko Elkartasun Sarea) Israelgo delegaritzaren aurkako gaitzezpena adierazteko deia egin diete Zurbanoko pabilioira joango diren zaletuei.

Leer en castellano la notica sobre la rueda de prensa ofrecida por Indar Baskonia y Sarea

Euskal Herrian sionismoa ez da ongi etorria izango - El sionismo no será bienvenido en Euskal Herria

Okupazioa, genozidioa, sarraskiak, torturak, erailketak, kolonizazioa... Euskal Herrian ez zarete ongi etorriak!

Leer en castellano las convocatorias frente a la visita a Gasteiz del equipo representante del sionismo.

Urriaren 17an Maccabi Tel Aviv taldeak Gasteiz bisitatuko du.

Saskibalioi talde hau Israeldar estatuaren "kirol enbaxadorea" da eta Palestinar herriaren eta herri arabiarren kontrako eraso, okupazioa eta errepresioa babesten du:

Maccabiren bisita dela eta deialdiak (lagundu zabaltzen mesedez):

-Asteartean, Urriaren 15ean, 11:30tan prentsaurrekoa Baskonia dendaren parean (General Alava kaleko 1. zkn).

-Asteazkenean, Urriaren 16an, 19:00etan hitzaldia Palestinan egon diren brigadisten eskutik Kutxi kaleko Garraxi Tabernan.

-Ostegunean, Urriaren 17an, kontzentrazioa iraunkorra 12:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 19:00ak arte Andra Mari Zuriaren Plazan (Gazte eta ikasleok 17:00etatik 18:00etara).

Eman bizkarra Sionismoari!
Israeli Boikot!

Estatu sionistaren eta Lurralde okupatuetako komunikabide munduari begirada

AIC (the Alternative Information Center on the Palestinian/Israeli Conflict & Middle East Politics) zentruak Jerusalem-en duen egoitza ezagutu eta bere zuzendariarekin, Sergio Yahni, elkartzeko aukera izan du Palestinara joanda zen brigadak.

AIC palestinar eta israeldarrekin batera lan egiten duen komunikabide alternatibo bakarra da. Jerusalemen daukate egoitza eta Beit Sahour-en bulego bat, eta Bethlehem-etik hegoaldera lan eremua dute nagusiki. 30 urtez elkarrekin lan egitearen arrazoia ez da herri bien arteko normalizazioa adieraztea, baizik eta zonalde ezberdinetako ikuspegiak jasotzea, irakurketa orokorragoa egiteko.

Khalida Jarrar-ri elkarrizketa

Gaur 8-n  eta Berrian argitaratutako elkarrizketa

Khalida Jarrar, Palestinako Askapenarako Herri Frontearen (PAHF) kidea, Palestinako Kontseilu Legegilean diputatua, eta Palestinako Kontseilu Legegilearen Presoekiko Komitearen presidentea.
 
Palestinan dagoen Askapenaren brigadak Khalida Jarrar, Palestinako Askapenarako Herri Frontearen kidea eta Palestinako Kontseilu Legegilearen diputatua, elkarrizketatzeko aukera izan du.

Elkarrizketan zehar herri palestinarraren egungo egoeraren eta okupazio sionistaren aurkako borrokaren alderdi batzuk azaldu ditu. Horretaz gain, Khalidak aprobetxatu du elkarrizketa Israelgo espetxe batean dagoen Ahmad Sa'adat-en, PAHFeko Idazkari Nagusiaren, partez elkartasun agurra Euskal Herriari helarazteko.

Páginas

Suscribirse a RSS - Palestina
randomness