Beste behin ere, Estatu Sionistak Palestinar herriaren aurka hasitako eraso militar baten aurrean gaude zoritxarrez. 1948ko okupaziotik bizirik dirauen zapalketa honetan, harresiak eta kolonia ilegalak eraiki, edo eta hilketak eta atxiloketak burutzen dituzten horiek, konponbiderako pausuak eman ordez, zapalkuntza inperialistan sakontzen jarraitzen dute. Oraingoan, 3 kolonoen auzia izan da erasoaren aitzakia, azken asteetako tentsio eta palestinarrak zatitu eta ahultzeko interesen azken trikimailua.
Honen aurrean AEB eta EBk beste aldera begiratzen jarraitzen dute, israeldarren basakeriei bizkar emanez . Komunikabide nagusiek berriz, herritarrak desinformatzen dihardute. Bi parte berdinen arteko gatazka bat bezala plazaratzen dute eta benetako errealitatea estali, Israelgo Estatu Sionistak palestinar herriarekin egiten duen etengabeko zapalkuntza kontuan hartu gabe, eta bide batez, erasoari sostengua emateko baldintzak sortuz.