Si al humanismo se le separa de la revolución, deja de ser verdadero humanismo, y si a la revolución se la separa del humanismo, deja de ser verdadera revolución

Boris Bialik

Se encuentra usted aquí

Sahara

Sahararen inguruko hitzaldia eta brigaden aurkezpena Altsasun ostiralean

Gogoratu! Bihar, martxoak 15 ostiralarekin, hitzaldia izango da Saharako egoeraren inguruan Altsasuko Iortia kultur Gunean, arratsaldeko 19:00etan. Argazki erakusketa ere egongo da Askapenak antolaturik.

Anima zaitezte!

Elkartasuna da herrien arteko xamurtasuna!

Solidaridad con el Sahara: una reflexión necesaria

No es nada nuevo escribir sobre el Sahara Occidental. De ninguna manera. Todos conocemos, en mayor o menor grado, la existencia de una situación de ocupación de dicho territorio por el régimen marroquí.

En ese contexto de colonización, las escalofriantes condenas impuesta a los saharauis acusados de participar en los incidentes tras el asalto al campamento de Gdeim Izik tampoco son nada nuevo. Ponen de manifiesto, una vez más, la verdadera cara del régimen alauita. Su verdadero rostro, el de la sangre, la usurpación, la tortura.

Gdeim Izik fue la respuesta popular a la burla histórica en la que se ha sumido al Pueblo saharaui, un pueblo al que la ONU reconoció un derecho de autodeterminación que nunca termina de llegar por el continuo juego sucio del Estado marroquí y la permisividad internacional.

Saharako lurralde okupatuetako erresistentzia eta borrokaz mintzatu ginen Ibaetako kanpuseanunibertsitatean

Iragan ostegunean Ibaetako Ikasle Abertzaleekin batera antolatutako hitzaldi eta bideo emanaldian 30 lagun elkartu ginen eta bide batez aurtengo brigaden kanpainaren aurkezpena egiteko aprobetxatu genuen.

Argeliako Tinduf eskualdean bizi diren saharar errefuxiatuen inguruko informazioa tarteka euskal herritarroi iristen zaigu, zailagoa da entzutea sahararrak beraien lurraldearen zati bat askaturik daukatela eta gutxitan entzuten dugu lurralde okupatuetan bizi diren sahararren eguneroko bizitza.

Sahararekiko elkartasuna: beharrezko hausnarketa

Mendebaldeko Saharari buruz idaztea ez da ezer berria. Inolaz ere. Guztiok ezagutzen dugu, neurri batean, Marokoko erregimenak mantendutako okupazio egoera. Testuinguru honetan, ez dira berriak ere Gdeim Izik-eko kanpamenduaren aurkako erasoak eragindako istiluetan parte hartu omen zuten sahararrei ezarritako zigor izugarriak. Agerian uzten dute, beste behin ere, alauitar erregimenaren benetako aurpegia. Bere benetako izaerarena, odolarena, usurpazioarena, torturarena.

Gdeim Izik, Saharako herriari egindako iseka historikoaren aurrean emandako herritar erantzuna izan zen. Izan ere, NBEk berak aitortutako autodeterminazio eskubidea ez da inoiz heltzen herri honentzat, Marokoko erregimenaren joko zikina eta nazioarteko permisibitatea direla medio. 1991an adostutako su-etenaren ostean altxamendu batzuk gauzatu badira ere (1999, 2005ko intifadak…),

Gdeim Izik protesta adierazpen handiena izan zen, amorru eta duintasunaren adierazpena hain zuzen ere. 2010ko urriaren 10ean El Aaiún-etik gertu eraikitzen hasi zen kanpamendu horretan 20.000 saharar baino gehiago bildu ziren. Modu horretan, herri bezala ukatzen dituen okupazioa errefusatzen zuten, Sahara demografikoki kolonizatzera joandako kolono marokoarren aurrean 2. mailako biztanleak izatera kondenatzen dituen okupazioa.

Kanpamendu hori mugarri bat suposatu zuen okupazioaren aurkako erresistentzian. Hori islatzeko badaude bi baieztapen oso esanguratsuak. Alde batetik, han bertan parte hartu zuten askorena, Gdeim Iziken askatasuna arnasten zela esaten zutenean, El Aaiún-ek eta beste hiri okupatuek suposatzen duten Estatu polizialarekin alderatuz. Bigarren baieztapena Noam Chomskyrena, Gdeim Izik “Udaberri arabiar” deritzonaren lehenengo adierazpena zela esanda, nahiz eta protesta hau okupazio marokoarra babesten duten talde mediatikoek desitxuratzen eta isilarazten saiatu.

2012ko azaroaren 8an Marokoko indar errepresoreek eraso zuten kanpamendua (erasoa interneteko bideo batzuetan ikus daiteke). Oldar horren ondorioz saharar batzuk eta indar errepresiboen kide batzuk hilik izan ziren. Ondorengo etxe-sartzeak eta atxiloketak aste batzuetan zehar luzatu ziren, non ehunka lagun atxilotuak izan ziren, horietako asko torturatuak ere. Bilatzen ari ziren saharar batzuek ezkutatzea edo kanpora ihes egitea lortu zuten, baina beste asko kartzelaratuak izan ziren. Horietako 28 lagun epaituak izan ziren otsailaren hasieran, Rabatetik gertu dagoen Salé kartzelan bi urte baino gehiago giltzaperatuak igaro ostean, El Aaiún-etik 1.100 km-tara eta oso egoera gogorrean. Otsailaren 16an epaiaren erabakia ezagutzera eman zen: 9 preso biziarteko zigorrera kondenatuak, 4 preso 30 urtetara, 7 preso 25 urtetara, beste 3 20 urtetara eta gainontzeko 2ak espetxean igarotako denboragatik konputagarria den zigorrera.

Zigor zorrotz hauek erregimen alauitarraren izaera baino ez dute islatzen, baina, hau ezagututa ere, benetan amorragarriak dira. Baina amorru bera pizten dute Marokoko erregimenaren Estatu laguntzaileek, Sahararen okupazioa eta monarkia alauiar ustela bizirauteko ezinbesteko parte-hartzaileak. Hitzarmen komertzialak (haietako asko Saharako baliabideen lapurretan oinarrituta, arrantza edo fosfatoak kasu) eta armen salmentak (beren lege propioak hausten gobernu espainiar ezberdinek gauzatutakoak) zama handiegia dira giza eskubideen eta herrien eskubideen aurrean. Demokrazia eta legeen defendatzailetzat bere burua hartzen dutenak, EEBBak, Europar Batasuna eta erantzule zuzenenak, Estatu espainiarra eta frantsesa, borreroaren benetako sostengua dira. Manera oneko “demokrata” hauen itzulipurdiak agerian uzteko 1976an Tinduff-en Felipe González-ek esandakoak (interneten topatzeko oso errazak) eta gobernu espainiarren jarrera alderatzea besterik ez da egin behar.

Egin beharreko galdera honako hau da: “Honen guztiaren aurrean, zer? Zer da guk egin dezakeguna?”. Sahararekiko elkartasuna oso sustraituta dago herri askotan, Euskal Herrian ere. Hamarkadetan zehar elkartasun ekimen ezberdinak garatu dira. Umeak jaso, materialak eta elikagaiak bidali errefuxiatu kanpamenduetara, karabanak antolatu (dela egun batzuk EHtik Tinduf-era atera zena kasu) … Ekimen hauek elkartasunetik eta borondate onez egindakoak direla argi dago, baina hausnarketa batera heldu behar izango genuke, beste egoera eta herri batzuetara ere estrapolatu ahal dena. Saharako herriaren zapalketak erantzuleak ditu, eta herri sahararrarekin elkarkidea izateak erantzule hauek salatzea eskatzen du lehenik eta behin. Sahararrek jan behar dute, jantzi behar dute, biziraun behar dute basamortuaren erdian, lur emankorrez eta beren baliabideez gabetua. Egia da. Baina bakarrik behar horietan arreta jartzeak hilzoria baino ez du luzatzen. Izan ere, paradoxa bat da pasa den urtean El Aaiún-en egondako brigadistoi lagun sahararrek kontatzen zigutena, kanpamenduetan jasotako ontziratutako arraina kasu batzuetan Saharako itsasaldetik aterakoa zela, marokoar eta espainiar estatuen arteko akordioen bidez egindako arrantzan, hain zuzen ere. Hori bai, eskrupulurik gabeko enpresa eta elite politikoak tartean aberasten. Produktuak eta materialak bidaltzea pertsona askoren kontzientzia lasaitzeko lagungarria izan daiteke, baina ez du inolaz ere egoera aldatzen. Ez da kasuala sistemak berak halako ekimen batzuk sustatzea eta finantzatzea, hango eta hemengo herrien zapalketaren benetako erantzulea, sistema kapitalista eta bere egiturak, zalantzan jartzen duen edozein ekimen internazionalista isilarazten duen bitartean. Guztiz bidegabekoa den sistema batean elkartasuna era erosoan gara daitekeenean galdetu behar dugu gure buruari ea zertarako balio duen. Zeren eta hori izan ohi da tolerantziaren muga. Adierazpen, elkartze, ekintza askatasuna onartzen dira ondoriorik ez duten bitartean. Momentu horretan demokraziaren eta tolerantziaren diskurtsoa bukatzen da. Adibide historikoak anitzak dira, Europako “demokrazia zaharretan” ere.

Planteamendu “maximalista” eta “errealitatetik urrun” hauen aurrean baten batek erantzungo luke hobe dela zerbait egitea ezer ez egitea baino. Hala ere kontraesan oso nabarmena da herri sahararra babesten saiatzea eta aldi berean egoera zehatz batzuk normaltasun osoz onartzea. Haien artean honako hauek aipa daitezke: Marokoko Estatuarekin harreman komertzialak izatea, produktu marokoarrak Euskal Herrian salduak eta kontsumituak izatea (horietako batzuk Saharatik lapurtuak, nahiz eta datu hau ezkutatzeko beste lekuetan ontziratua eta etiketatua izatea) edota euskaldun askoren helmuga turistikoa Maroko izatea ere. Marokoko erregimenaren eta Saharako okupazioa ahalbidetzen duten hemengo instituzio, enpresa eta entitateen aurkako benetako presioa egin gabe ez dugu ezer aurreratuko. Salaketa aktiboaren jarrera bat izan gabe, urte asko igaro dezakegu politikoki zuzena, finantzatua eta arriskurik gabeko elkartasuna egiten saiatzen, baina herri sahararrak biziarteko zigorrera kondenatua jarraituko du.

Iñaki Etaio, Askapenako militantea

(Argazkiak Joseba Barrenetxea Altuna)

Saharako lurralde okupatuen inguruko hitzaldia antolatu dugu Donostian Martxoaren 7rako

Martxoaren 7a, osteguna,  Ibaetako Ikasle Abertzaleek eta Donostialdeko Askapenak hitzaldia antolatu dugu Saharako lurralde okupatuen inguruan. Hitzordua 11:30etan izango da FIHEZIko Gradu aretoan.

Argeliako Tinduf eskualdean bizi diren saharar errefuxiatuen inguruko informazioa tarteka euskal herritarroi iristen zaigu, zailagoa da entzutea sahararrak beraien lurraldearen zati bat askaturik daukatela eta gutxitan entzuten dugu lurralde okupatuetan bizi diren sahararren eguneroko bizitza.

Aurreko udaran Askapenako brigadistek lurralde okupatuetako errealitatea ezagutzeko aukera eduki zuten. Jazarpen polizial itogarrian, kontrol polizial etengabean, marokiar militar zein zibilengatik kolonizaturik, beraien herrian gutxiengoa dira egun sahararrak. Ekialdean 2720 km dituen murru batek zonalde askatuan bizi diren sahararrengatik banaturik.

Solidaridad en las calles de Bilbo con los presos saharauis y en denuncia del juicio farsa

Cientos de personas se han manifestado en Bilbo para denunciar las duras condenas impuestas a los 24 saharauis juzgados por participar en el campamento de Gdeim Izik.

Convocada por la diáspora saharaui en Bizkaia y en colaboración con la delegación saharaui en Euskadi se cientos de personas tomaron parte en la manifestación en solidaridad con los presos políticos  saharauis de Gdeim Izik y en repudio a las condenas llevadas acabo por las autoridades Marroquíes, que son contrarias a las leyes internacionales.

Ver galería de fotos de la manifestación

Ver video de la manifestación publicado en Naiz.info

Ver comunicado de Askapena ante el jucio farsa contra 24 presos políticos saharauis

Marcha en Bilbao el jueves 21 de febrero en defensa de los presos políticos saharauis

Convocada por la diáspora saharaui en Bizkaia y en colaboración con la delegación saharaui en Euskadi se hace un llamamiento a tod@s l@s solidarid@s a participar en una manifestación en solidaridad con los presos políticos  saharauis de Gdeim Izik y en repudio a las condenas llevadas acabo por las autoridades Marroquíes, que son contrarias a las leyes internacionales.

La protesta tendrá lugar el jueves 21 de febrero a las 18:30 horas. Dará comienzo frente al Teatro Arriaga de Bilbao y finaliza frente al Consulado de Marruecos.en la Calle Alameda Recalde nº 27.

Los organizadores aconsejan traer vestimenta de color negro.

Sahara askatu!

Entrevista realizada en Info 7 a Hassanna Aalia

Ezker Abertzaleak plazaratu duen komunikatua

LAB-ek elkartasuna adierazten du Gdeim Izik-eko preso politiko sahararrekin

Comunicado difundido por la Izquerda Abertzale

Comunicado del Sindicato LAB en solidaridad con los presos políticos de Gdeim Izik

No al jucio farsa! Libertad para el Sahara!

Ante las condenas del juicio de Gdeim Izik Askapena quiere hacer público:

Antes que nada queremos expresar nuestra solidaridad con los presos políticos saharauis, con sus familiares y extenderlo, de esta forma, a todo el pueblo saharaui. En estos momentos, en los que no se puede mirar para otro lado ni dar la espalda a la situación, es preciso reafrimar que estamos en el mismo camino hacia la liberación de nuestros pueblos.

También es necesario repudiar, una vez más, la actitud imperialista del gobierno de Marruecos y un nuevo intento represivo contra el pueblo saharaui que pretende silenciar la masacre del campamento de Gdeim Izik convirtiendo a víctimas en verdugos y viceversa. Rabat pretende convertir a los terriotorios ocupados en una gran cárcel y ante el mínimo gesto de resistencia el resultado son detenidos, torturas, violaciones, asesinatos selectivos o juicios farsa contra el pueblo saharui como el que ha tenido lugar recientemente.

Epaiketa faltsurik ez! Saharar herriarekin elkartasuna

24 preso politiko sahararren aurkako epaia militarrak emaniko ebazpena ikusteko klik egin

Askapenak Gdeim Izikeko epaiketaren ebazpena dela eta honakoa jakinarazi nahi luke: Lehenik eta behin, gure elkartasunik beroena, xamurrena preso politiko sahararrei eta euren senitartekoei eta saharar herri osoari. Ezin dizuegu bizkar eman une gogor hauetan eta zuekin gaude bidelagun, zuen eta gure askatasunaren bidean. Bigarrenik, Morokiar gobernuari gure gaitzespenik irmoena bidali nahi genioke beste behin ere, saharar herria ezerezera kondenatzeko saiakera etengabe honetan pausu bat gehiago eman duelako. Gdeim Izikeko sarraskia eta errrepresioa ixilerazteko egin ahaletan, biktimak borrero bilakatu nahi dituzte eta borreroak berriz biktima. Lurralde okupatuetan gartzela handi batean bizitzera kondenatu nahi dituzte eta honen aurka altxatzen diren aldiro, atxiloketak, tortura eta bortxaketak,  erahilketak  edo  gisa honetako epai lotsagarriak baino ez zaizkie ezartzen sahararrei.

Solidaridad con el pueblo saharaui en la concentración del último viernes en Gasteiz

Decenas de militantes internacionalistas denunciaron el juicio que tiene lugar contra 24 presos políticos saharauis en la concentración de último viernes realizada en Gasteiz.

En la habitual cita de Herrira en solidaridad con los presos y presas políticas vascas, se denunció la situación de los 24 militantes saharauis del campamento de Gdeim Izik que están siendo juzgados por un tribunal militar de Rabat.

En este blog se puede seguir la situación del juicio farsa contra los 24 militantes saharauis

Ver la galería de fotos de la acción en solidaridad con el pueblo saharaui y de la brigada de Askapena de 2012

 

Ante un nuevo juicio farsa a activistas saharauis

El proximo 1 de febrero se celebrará el juicio contra 23 activistas saharauis,  hoy en prisión preventiva en la carcel de Sále(Rabat). Desde Askapena queremos solidarizarnos con los encausados y sus allegados, y al mismo tiempo denunciar este juicio y la opresión constante y diaria que viven los saharauis en los territorios ocupados: torturas, detenciones arbitrarias, asesinatos, violaciones, y un sin fin de atrocidades que viven las gentes al otro lado del muro de la verguenza. En este sentido nos sumamos a las diferentes convocatorias para este viernes que se haran en Euskal Herria.

Comunicado de los presos politicos saharauis del grupo Gdeim Izik.

Ver el documental sobre el campamento de Gdeim Izik.

Gora sahara askatuta!

Preso politico sahararrak kalera!

Sahara zain. Lurralde okupatuetatik 5.en eta azken kronika

Bizitza guztia zain. Hori darama herri Sahararrak konponbidea noiz iritsiko.Garai batean, desertuan lainoak noiz etorriko zain egoten ziren beraien ahuntz naiz gameluak bazkatu ahal izateko. Hamaika ziren gosez hiltzen zitzaizkien abereak, hain beharrezkoa zen euria iritsi bitartean. Itxoiten ongi aski dakien herria da, dudarik gabe.Gaur egun ere, egoera berdinean aurkitzen dira. Erreferendumaren zain, autodeterminazioaren zain eta beraien herriak bizirauteko beharrezkoa duen independentziaren zain.Batzuk, lurrazalean dagoen deserturik gogorrenean; bertzeak, aire zabaleko kartzela bihurturiko herrialdean.Hala ere, argi dute zain egondako urte guzti hauek ez direla alferrik izango. Ezta gerran hildako hamaika burkideak ere; jasandako hamaika torturak; ixuritako hamaika malkoak;  hamaika tristurak; hamaika galdutako esperantzak; hamaika dezepzioak ; hamaika nahigabeak; hamaika traizioak; hamaika hotzikarak; hamaika amorruak; hamaika utzikeriak; hamaika kezkak; hamaika samindurak; hamaika izuak; hamaika etsipenak; hamaika urduritasunak; hamaika damuak; hamaika ahuleziak; hamaika goibeldurak; ezta orai arte jasan izan behar dituzten hamaika sufrimenduak ere.
Hamaika herrik, hamaika borroka askatasunerantz. Ordua da. SAHARA HURRA!

Aaiun: Gartzela zeru zabalean. Saharako lurralde okupatuetatik 4.kronika

Aaiun hiria. Munduko aire libreko kartzelarik handieneko hiriburua. Bi pauso eman orduko, mota guztietako polizi eta militarrekin topo egiten duzun kuartel irekia.Ikaragarria da hiri honetan dagoen presentzia poliziala.Furgoneta urdinak kale kantoi guztietan; “surette national” deitzen diren indar parapolizialak gora eta behera; militarren 4x4 eta kamioien ondoan, aktuatzeko prest dauden borreroak kaskoak buruan eta borrak eskuan dituztela; polizia sekretua atzerritik datorren ororen atzetik (hau kalera jaitsi eta etxeratzen den arte)... Azken finean, giro itogarria. Ez da harritzekoa, Sahararrek noizean behin desertura alde egiten dutela lasaitasun eta askatasun bila. Momentu oro arnasten den tentsio hunek edozein nardatu baitezake.

Emakume sahararrak. Lurralde okupatuetatik III.kronika

 Jadiyetu Moulud, Yahdiha Haimouda, El Mastihia Haimouda, Ajiarhem Aalia, Fatma Humainid, Galmula Ismaali, Hdhem Zreguinat...Emakume sahararrak izateaz gain, bertze gauza bat ere badute denek bizi izan dutena: Marokiarren errepresioa. Emakume guzti hauek pairatu dituzte torturak, kartzela eta era guztietako umilazioak. Hauetako andre bakoitzak jasan izan behar duena hitzez hitz idazteko liburu oso bat beharko litzateke. Testigantza bakar baten laburpen bat da hau, kontutan hartuz gehienak berdintsuak direla, detaile batzuk gora behera. Kontutan hartu behar da ere, kultura sahararrean, sufrimenduari buruz mintzatzea zaila dela. Eta emakume hauek indar berezi bat egiten dutela bizitakoa guri kontatzean.

Saharar presoen egoera, lurralde okupatuetatik II. kronika

Zoritxarrez, aski ezagunak dira ekintzaile sahararrek kartzelatan pasa behar izaten dituzten sufrikarioak. Ia ia, egunero izaten dira atxiloketak indar okupatzailez josita dagoen Mendebaldeko Saharan. Beraien delitua: zapaldua den herri baten eskubide zibil eta politikoen alde, modu baketsuan jardutea.
Hauetako bat da Bachri Bentalig. Aaiungo gizaseme honek bortz urte pasa behar izan zituen espetxean. Lehen lau urteak, tamalez hain ezaguna den hiriburuko kartzela beltzean eta bertzea, Maroko hegoaldean aurkitzen den Agadir inguruko Aitmilul kartzelan.
Bachri, 2005ean hasitako intifadaren baitan atxilotu zuten. "Gendarmerie Royale" delakoaren eskutan zazpi egunez era guztietako torturak jasan eta gero Aaiungo kartzela beltzean sartu zuten (espetxe hau Espainiaren kolonialismo garaikoa da).

Páginas

Suscribirse a RSS - Sahara