Si al humanismo se le separa de la revolución, deja de ser verdadero humanismo, y si a la revolución se la separa del humanismo, deja de ser verdadera revolución

Boris Bialik

ADI! Pertsonak aske. Bretainiako brigadaren kronika ZADetik

Logika kapitalistatik at, pertsonak eta bizitza erdigunean jartzen dituen proiektu bat garatzen ari dira Notre-Dame-Des-Landes herrian kokatuta dagoen ZAD gunean. Zone Á Défendre (ZAD), edo Babestu Beharreko Gunea izendatu zuten eremua  2009an, Frantziako Gobernuak aireportu bat eraikitzeko, hamarnaka baserritar desjabetu zituenean. Ordutik, erresistentzia gune bilakatu dute 1500 hektarea hartzen dituen eremua, erreferentziazkoa Europako okupazio eta autogestio mugimenduan. Askapenaren 2017ko Bretainiako brigadaren lehen geldialdia da honakoa.

Nanteseko periferia eta fabrika handiak albo batera utziz, D81 errepide estuan sartu gara. Hemen hasi eta bukatzen da dena. Kilometro gutxi batzuen buruan ezkerretara hartu, eta ZADeko errepublika independentera ongi etorria ematen diguten kartelak ikusiko ditugu.

Bertara iristearekin batera, denbora gelditzen dela sentitzen dugu, guztia dago lasai, musika atsegin batez lagunduriko jantoki handi baten bueltan, txakurrak (lau hankakoak) eta gu, erritmo berdinean.

Hurrengo egunak argitu du, eta ZAD errepublikako zonalde eta gune desberdinak ezagutzeari ekin diogu. Laster batean, 2012ko protestetara joaten da gure burua, gertakari haiek izan zuten dimentsioak eta intentsitateak bizirik dirau bide bazterretan dauden kotxe erreak eta barrikadetako materialak ikusirik. Gaur gaurkoz, inguruetan bizitzeaz gain, bigilantzia postuak bere horretan mantentzen dituzte, poliziaren jazarpen berri baten aurrean prest izateko.

Zero gunera iritsi gara, harrera gunea (ZAD tourist information). Bertan, liburutegi internazional bat ezagutu dugu, ZADeko liburuez gain, babestu beharreko gunera opari eramandako beste hainbeste liburuk hornitzen dutena.

ZADeko bigilantzia gune nagusia bisitatuko dugu ondoren, eta lekuaren edertasuna eta handitasuna ikusiko ditugu bertatik. Desjabetza eraso berri baten aurrean, ZAD guztira abisua pasatzeko alarma sistema dute, 2012ko egoera errepepikatuko balitz martxan jartzeko.

Baina bukatu dira erresistentziara bideratutako guneez sortutako lekuak, aurrerantz jarraitu ahala, kapitalismotik at eta kolektiboan oinarritutako etxalde eta gune lasaiak aurkituko ditugu.

Lur sail zabalak, animalia eta nekazaritzara bideratuak, gaztategiak, okindegiak, bertatik desjabetuak izan ziren eta bertara bizitzera etorri direnen artean landuak. Kanpotik bisitan datozenentzako guneak, sukaldeak, lo-lekuak eta parte hartzeko eskaintza sozio-kultural zabala. Guztia trukean edo borondatezko ordainaren truke. Lantzen den guztia, ZADeko filosofiarekin bat. Proiektu hainbat martxan: senda-belarren gunea, aroztegia, talde feminista, etxerik gabekoen gunea, haurren hezkuntzara bideratutako proiektuak, munduko kolektibo desberdinen gunea…

ZADen egun bat igarotzearekin batera, beste bizitzeko modu bat posible dela ikus-entzun-sentitu dugu, bizitza duinean oinarritua, gutxi batzuen ongi izatearen gainetik, guztiok bizi duin bat izateko gune bat. Dirua eta presazko bizitzatik at, kolektiboan eta kolektiboarentzak lan egiten duen herri bat.

D81 errepideak ez du harresirik eta ez du behar gainera, baina Berlingo harresi zaharra irudika daiteke norberaren buruan, kapitalismo bortitzean bizi den gizarte eroa eta pertsonak oinarri hartuta bizi den ZADeko errepublika askearen artean.

Brigadistak Filtroko sarraskiaren 23. urteurren ekitaldian

Nolako kosmobisioa, halako Herria

Mundua ulertzeko moduak eta moduak daudenez, kosmobisioak ugariak dira, begiradak anitzak direlako. Beraz, garrantzitsua da kosmobisioaren ezagutza, horren araberakoa baita sortzen dugun mundua.

Mendebaldeko kosmobisio hegemonikoa binarioa dugu: generoan, moralean, boterean, kolorean, kapitalean... Izan zaitezke neska ala mutila, ona ala gaiztoa, zapaldua ala zapaltzailea, txuritxoa ala beltza, polita ala itsusia, aberatsa ala pobrea. Ez da onartzen bai eta ezaren arteko izaterik. Gainera, binarismo guztiak hierarkizatzen dira; bata beti gailentzen zaio besteari.

Linealak gara lerro zuzen abstraktu bat jarraitzen dugun momentutik, garapenaren mitorantz edonon eta edonoiz aplikatu behar den lerro zuzen infinitua. Zuzen ekin behar diogu bideari, gureak egin du bestela; modernitatearen izenean zapalduak izango gara. Egia bakar eta absolutu horren izenean besteak kolonizatzea du helburu. Horretarako erabiltzen duen erretorika indibidualismoan oinarritzen da: zuk zeuk erabakitzen duzu zer egin; zeure esku dago etorkizuna.

Herri indigenek bestelako begiekin ikusi ohi dute jendartea. Binarioaren aurrean aniztasuna, linealaren parean ziklikoa eta indibidualismoaren gainean komunitatea. Izate ezberdinen funtzioa da elkar osagarritzea, bata besteari gailendu beharrean oreka bilatzea da helburu; beti ere, bizitza eta ama lurra oinarri izanik.

Herri indigenentzat, bai eta ezaren artean agian dago. Beraz, ez da ezaren guda baietza sortzen duen  bide bakarra. Gaizki eta ondoren artean, hirugarren biderik badute, aymara hizkuntza ez baita bibalentea, tribalentea baizik. Denbora ziklikoa da bizitzaren eta honen erreprodukzioaren erritmoak erdigunean daudelako. Bestelako jendarterik ez dute irudikatzen.

Horrek guztiak zer pentsa eman digu. Nola ikusten ote dugu euskaldunok mundua? Gure historian nagusi da auzolana. Auzolanez lortu dugu gure kultura berreskuratzea, ohiturak eta hizkuntzak geure berregitea, kolonizazio sentimendurik gabe deskolonizazio prozesuak eraikitzea. Izan ere, badira hamarkada dexente gure herri jakintzak akabatzeko saiakera basatia egin zenetik, inkisizioak sorgin ehizari ekin zionetik. Historia irabazleak idazten duenaren ziurtasun osoz, kolonialismoaren zantzuak geuregan ikusten hasi gara: San Juan, Santa Ageda, urtaroak, eguberria...

Euskaldunok ez al genuen egutegirik kristautasuna iritsi baino lehen? Baliteke santuen araberakoa beharrean ama lurraren araberakoa izatea gure egutegia: solstizioak, uzta garaiak (uztaila, garila, garagarrila, agorrila...), lurra esnatzeko deiak (Santa Ageda, inauteriak), etab. Bestelako ospakizunak ere eraldatuta iritsi zaizkigu. Esaterako, akelarrearen protagonista aker zakil handi bat izan beharrean, alka landarea izan zitekeen sorginen artean.
 
Gaur egun euskal kosmobisioa mendebaldeko hegemonikoarekin kutsatuta somatzen dugu. Dena den, bizirik diraute garai bateko jatorrizko jakintza zantzu batzuek. Horiek beharko lukete izan gure herri proiektuaren zurtoin. Hori dela eta, mundu ikuskera horiek erdigunean jarri eta Euskal Herri iraultzailea eraikitzeko proiektuari ekin beharko genioke.

Hausnarketa hauetara heldu gara Bolivian izan dugun esperientziari esker. Borroka internazionalista lagungarria da gure herria askatzeko eta, aldi berean, gure herria askatuz beste herrien askapen prozesuei ekarpena egiten diegu. Euskaldunok urte luzez daramagu noranzko bikoitza duen borroka honetan, hain zuzen ere, 30 urte borrokaz bete dituen erakunde internazionalista dugu gurean. Horrexegatik, gure azken kronika Askapenari zorion iraultzailerik beroena emanez baino ezin dugu amaitu. 30 urtez gure herria eta beste herriak maitatuz bere lana aurrera eraman du, norberaren herria maite ez duenak ezin dituelako besteak maite, borrokan hamaika herrik diraugun arren, borroka bakarra delako.

Hori guztia ospatu eta aldarrikatzeko, urriaren 7an hitzordu garrantzitsua izango dugu Berriozarren; Askapenaren 30. urteurren ekitaldian ikusiko dugu elkar.

Borrokak uztartzen, herriok burujabe!

G20 akatu! David eta besteak askatu!

Hilabete eta erdi pasa da jadanik David Hanburgoko kaleetan atxilotu zutela, G20aren aurkako protestetan parte hartzen ari zela. Hilabete eta erdi, bere hurbilenekoengandik urrun, Alemaniako kartzela batean bahiturik dutela.

1999an, munduko 20 estatu boteretsuenetako buruek G20 gailurra sortu zuten, munduaren eta gure geroari dagozkion erabaki garrantzitsuenak hartzeko. Hala, sistema kapitalista heteropatriarkarrak irauteko behar dituen estrategiak zehazteko eta kontrola eta esplotazioa areagotzeko mekanismoak eztabaidatzeko baliatzen dute gailurra.

David, oraindik atxiloturik dauden gainontzeko aktibistekin batera, hori salatzeagatik izan zen atxilotua. Mundu jasangaitz hau aldatu nahi dugunoi disidentziarako lekurik ez dagoela erakutsi nahi digute. Baina, guk argi dugu, sistemak egunerokoan erakusten digun bezala, gure miseriak haien biolentziaren ondorio direla. Eta horregatik hartzen dugu disidentziarako hautua, borrokatzeko hautua.

Gure babes eta elkartasun osoa David eta gainontzeko aktibista espetxeratuei!

Herriok erabaki nahi dugulako borrokak uztartzen, herriok burujabe!

G20 akatu! David eta besteak askatu!

Amaitzeko, gogora ekarri nahi dugu abuztuaren 23an 19:00tan Udaletxe parean egingo den elkarretaratzea eta Hanburgon abuztuaren 6an atxilotuei elkartasuna erakusteko egindako manifestaldia

Herri boteretik gizarte eredu berri baten eraketara

Argentinako​ ​ herri​ ​ botereen​ ​ borroka​ ​ behar​ ​ bezala​ ​ ulertzeko​ ​ inperialismoaren​ ​ kolonizazio prozesu​ ​ ezberdinak​ ​ ezagutzea​ ​ beharrezkoa​ ​ da.​ ​ Espainiarrak​ ​ Amerikako​ ​ kontinentera​ ​ heldu zirenetik,​ ​ 1816an​ ​ Argentinak​ ​ lorturiko​ ​ independentzia​ ​ arte,​ ​ indarkeria​ ​ eta​ ​ lapurretak​ ​ nagusi izan​ ​ ziren​ ​ kontinente​ ​ osoan.​ ​ Behin​ ​ independentzia​ ​ formala​ ​ lortuta,​ ​ guda​ ​ zibilak​ ​ pasata​ ​ ta originarioen​ ​ ta​ ​ beltz​ ​ esklabu-ohien​ ​ genozidioa​ ​ ta​ ​ gero,​ ​ frantses​ ​ eta​ ​ ingeles​ ​ inperioen​ ​ eta gerora​ ​ yankee-en​ ​ interesen​ ​ menpe​ ​ garatu​ ​ zen​ ​ herrialdea,​ ​ lehenengo​ ​ sektorera​ ​ mugatutako ekonomia​ ​ inposatuz.​ ​ Hau,​ ​ hainbat​ ​ diktadura​ ​ eta​ ​ demokrazia​ ​ faltsuren​ ​ menpean​ ​ eman​ ​ zen.

XX.en​ ​ mendearen​ ​ erdialdean,​ ​ nekazarien​ ​ borroka​ ​ pil-pilean​ ​ zegoenean,​ ​ 1946an​ ​ Peronek hartu​ ​ zuen​ ​ boterea,​ ​ herrialdean​ ​ langileen​ ​ iraultza​ ​ ekiditeko.​ ​ Paktu​ ​ sozial​ ​ baten​ ​ bitartez, langileen​ ​ eta​ ​ burgesia​ ​ ezberdinen​ ​ interesak​ ​ asetzen​ ​ saiatu​ ​ zen.​ ​ Kontestu​ ​ honetan​ ​ eman​ ​ zen Argentinako​ ​ industrializazioa.​ ​ Estatu​ ​ Batuek,​ ​ euren​ ​ interesak​ ​ kolokan​ ​ jar​ ​ zitzazkeen industria​ ​ lokala​ ​ eta​ ​ klase​ ​ borrokaren​ ​ garapena​ ​ ikusita,​ ​ herrialdean​ ​ estatu​ ​ kolpe​ ​ baten bitartez,​ ​ bere​ ​ esanetara​ ​ egongo​ ​ zen​ ​ Videlaren​ ​ diktadura​ ​ ahalbidetu​ ​ zuen​ ​ (1976-1983), 30000​ ​ desagertu​ ​ baino​ ​ gehiago​ ​ utzi​ ​ zituena.​ ​ Errezeta​ ​ neoliberalak​ ​ jarraituz,​ ​ industria pribatizatu​ ​ eta​ ​ suntsitu​ ​ egin​ ​ zuen​ ​ honek,​ ​ kontinenteko​ ​ beste​ ​ hamaika​ ​ txokotan​ ​ bezalaxe.

Jarraitu irakurtzen

Libano, herrialde txiki baten borroka handia

Nabatieh, Libanoko hegoaldera iritsi bezain pronto deigarri egiten den lehen gauza bide bazterretan pilatzen diren Amal eta Hezbolaren banderak dira. Dena den, mendebaldeko komunikabideek aurkeztutako errealitatearen arrastorik ez dago. Mugimendu integristak nagusi diren lurraldea honetan, ez dago Sharia edo fundamentalismoaren zantzurik. Biztanleen abegitasuna eta lasaitasuna besterik ez. Israelen okupazioaren aztarnak ordea nonahi ikusi daitezke. Baitere libanotarren behin eta berriro altxatzeko gaitasuna.

Israelen eta Libanoren arteko harremana odolez zipriztindutakoa izan da. Asko eta askotariak izan dira Israelek Libanoko lurretan burututako operazio militarrak. 1978. urtean Libanoko hegoaldera ihes egindako palestinar askapen mugimenduko kideak akatzeko nahian erasoaldia burutu zuen Israelek. Libanoko Gerra Zibilaren testuingurua baliatuz 1982. urtean Beirut arte iritsi zen Israeleko armada eta 1985. urtetik 2000. urtera Litani ibaiko hegoaldea okupatu zuten. 2006. urtean erasoaldi berri bat pairatu zuen Libanoko hegoaldeak, baina oraingo honetan Israelek ez zuen lurraldea okupatzea lortu.

Jarraitu irakurtzen

Páginas

Suscribirse a Askapena RSS
randomness