Zatozte borrokara eta bat egin bataila luze honetan litekeen kausarik zintzoenaren alde: gizon-emakumeen askapena

Bob Dyle

Hemen zaude

Sardinia

Sardiniako II kronika

sardignia bridada

Hemen dituzue Sardiniatik jasotako azken bi kronikak, hainbat topaketa eta hitzaldi jasotzen ditu, bai eta karabinieriekin izandako 'topaketak'.

Azken aurreko eguna zirkuluan hasi da, Sardigna Natzione eta CSSko kideekin bildu gara. Independentismo sardoaren euren ikuspegia azaldu digute. Printzipioz, ezkerreko jendez osatuta dauden erakundeak dira, baina interklasistak dira. EH-ri buruzko hainbat galdera egin dizkigute, horren ostean gure anfitrioiekin bazkaldu dugu.

Nuogororako bueltako bidean beste nuraghe bat bisitatu genuen. Alboan eliza eta konbentu bana daude, azaldu zigutenez, hainbatetan horrela egin omen zuten katolikoek, nuraghe askoren alboan euren eraikuntzak jarriz, aintzinako sinismenak bereganatu nahian.

argazki galeria

Sardignako brigada. Kronika

Hona hemen Sardignako brigadaren lehen kronika, eguneroko moduan azalduta. Irakurritakoaren arabera, geure brigadistek, alde batetik, Euskal Herriko egoera soziopolitikoaren eta izaera kultural eta historikoaren berri emateko aukera izan dute. Baina, era berean, seguruenik oso ezezaguna den Sardignako herriaren historia, kultura eta hizkuntza ezagutzen ari dira, baita gaur egungo independentismoa eta Italiarekiko menpekotasunaren ondorioak. Finean, brigadaren helburua Europako estaturik gabeko nazioekin harremanak ezartzen eta indartzen hastea izanda, elkar ezagutu eta ulertzea guztiz beharrezkoa da. Hau da, Europan ere borroka berdinean diarduten hamaika herri daudela aldarrikatu behar dugu.

 

• 2009-07-13

Cagliariko aireportura iritsi ginenean a Manca pro s’Indipendentzia, Sardignako ezkerreko erakunde independentistako (aMpI-ko) lau lagun genituen zain. Handik Baruminiko Nuraghe-a bisitatzera joan ginen. Sardiniako Nuragherik garrantzitsuenetako bat, hain zuzen ere. Nuragheak Sardiniako k.a. 1.500 urteko harrizko eraikinak dira. Erdi Aroko gaztelu eta herrixken antzekotasun handia dute baina 2.000 urte lehenagokoak. Beraz oso kultura aurreratua izan zuten erromatarrek kolonizatu aurretik.
Izugarrizko beroarekin Orgosolora abiatu ginen hango muralak ikustera.
Orgosolo ikono bat da Sadiniako historian, horko herritarrak altxatu zirelako hango base militarra eta inposatu nahi zuten eredu ekonomikoaren kontra.
Gero Nugorora etorri ginen. Hemen eginen ditugu egun gehienak. A Mancako sedea, giro independentistako bi taberna eta hainbat kide ezagutzeko parada izan genuen. Nabaria da hauetan Euskal Herriarekiko elkartasuna presente dagoela.
Eguna bukatzeko, a Mancako kideek oso afari goxoa egin ziguten: culurgiones-ak (ravioli antza duen bertako pasta). Denok batera gehiago ezagutzeko aukera izan genuen. Honekin bukatu zen gure lehenengo eguna.

• 2009-07-14

Goizean goiz a Mancako lagunak bila etorri zitzaizkigun eta denak museo etnografikoa ikustera joan ginen. Bertan, Sardiniako folklorea ezagutzeko parada izan genuen, besteak beste, musika tresnak, herri ezberdinetako jantzi tipikoak, ihauteriak...
Arratsaldean Lanusei-n eman genuen gure lehenengo hitzaldia, 30 pertsona inguru izango ziren bertan, batez ere gazteak. Hitzordua 20,00etan bazen ere, 21:00etan hasi ginen... ez dira ez oso puntualak gure lagun sardoak.
Nortzuk ginen, zertarako etorri garen Sardiniara eta EHko argazki bat egiten saiatu ginen. Oso interesaturik agertu ziren, hainbat galdera eginez. Hizkuntzarekin daukagu arazorik handiena, gutariko inork ez dakielako sardieraz. Hala ere gutariko batek italieraz daki eta etengabe itzulpenak egiten edo gaztelaniaz hala moduz moldatzen gara.

 

• 2009-07-15

Goizean Nuogoro inguruko mendialdea ezagutzeko parada izan genuen. Bertan, Domus de Janas (sorgin etxe) bat bisitatu genuen. Domusak garai nuragikoaren aurretiko hilobiak dira, haitzetan eskuz egindako leizezulo modukoak. Bertan hildakoak sartzen zituzten.
Arratsaldean Sassari aldera etorri ginen eta Porto Torres-en hitzaldia eman genuen. Inguru honetan, italiar interesek abeltzantza autoktonoa baztertu eta industria kimikoa ezarri zuten. Industria hau gaur egun izugarrizko gainbehera pairatzen ari da, milaka langile kalean utziz, eta jatorrizko bizimodura ezin direlarik itzuli.
Hitzaldian 30 lagun inguru bertaratu ziren eta amaieran oso elkarrizketa interesgarria sortu zen, besteak beste Sardinia eta Euskal Herriko antzekotasunak azpimarratu zituzten, eta Euskal Herriarekiko elkartasuna adierazi ere.
Baina gure hitzaldia ez zen izan a Mancak egun horretan antolatu zuen ekimen bakarra. Herri Afari moduko bat ere izan genuen, bertako “zirkulo artistiko” berrian. Parrillada ederra, barazkiak eta haragia!!
Sassarira bueltatu ginen lotara eta gure anfitrioiek tour berezia eskeini ziguten: Sassariko gune militar anitzak ezagutzeko parada: estatuko polizia baserik handiena (erraldoia benetan), base militarra (basatia), udaltzaingoaren kuartela ere izugarria.

2009/07/16

Gaur bestelako bisita egin dugu Sassarin. Entxufe batzuk tarteko hiri erdian dagoen indausketa batean izan gara. Bertan 1400. urte inguruan eraikitako Aragoiko Koroaren gaztelua dago eta arkeologoak ari dira lanean. Euretariko batek azaldu digunez, inkisizioak bertan izaten zituen bere akusatuak akatu aurretik. Sassarin Aragoitarren okupazioaren aurkako altxamendu ugari izan zen mende haietan, eta berreskuratzen ari diren gaztelu hori eta inguruko beste eraikuntza batzuk sardoen aurkako orduko errepresio basatiaren eta protagonista izan ziren.

Alde zaharra bisitatu dugu eta hainbat “zirkulo” edo taberna/txoko tipikoetan poteak hartu ditugu. Hemen ere “espuela” hartzen dutela jakin dugu (“istafa”). Sassari inguruko hainbat datu historiko ezagutu ostean, hemengo a Mancako tabernan bertoko janari ederra dastatzeko parada izan dugu.

Jarraian elkarrizketa bat egitera joan gara: www.sardies.net agerkari digitalerako.
Nahiko surrealista izan da, ez digute sakoneko ezer galdetu, guri buruzko datu pertsonalak eskatu, ia Askapenak egitura piramidala zuen... Eskerrak laburra izan den! Argazkiak atera dizkigute eta korrika atera gara handik, daturik eta argazkirik argitaratu ez dezaten aginduz.

Gau partean, Sindacadu de sa Natzione Sarda, klase sindikatu abertzale sortu berriarekin bildu gara haien egoitzan. Sardiniako egoera sozioekonomikoari buruz zertxobait ezagutzeko aukera izan dugu. Iparraldeko zonalde honetan Italiak industria kimikoa ezarri zuen, 14.000 lanpostu inguru sortuz eta bertako jatorrizko abeltzaintza baztertuz. Gaur egun ordea, industria honen gainbehera dela eta, 1.500 langile baino ez dago industria hauetan okupaturik, gainontzekoak emigraziora bultzatuz.

Sindikatuaren iritziz, konponbidea ez dago Italiak Sardiniara ekarritako enpresa berrietan, bertako baliabideak ustiatu eta ekonomia eredu propioa berreskuratzean eta berreraikitzean baizik. Italiak berriz, Sardinia erdian zentral nuklear bat eraiki nahi du, bertatik Italiara argindarra bidaltzeko. Gaur egun dagoeneko Sardiniak Italiara esportatzen du energia, eta honek Frantziari saltzen dio. Bitartean, bertako nekazariek gabezi handiak dituzte argindarra eskuratzeko orduan.

Bilera ostean zirkulura etorri ginen afaltzera, orduan kontatu ziguten gu sindikatuarekin bilduta egon ginen bitartean polizia bertara sartu zela kontrola egitera. Etxean bezala sentitzen gara!
 

Subscribe to RSS - Sardinia
randomness