Bi herri ditut maitatzeko eta mundu bat bere alde borrokatzeko

Pakito Arriaran

Hemen zaude

Venezuela

Los medios son del pueblo no de la oligarquía

adierazpen askatasuna

Hedabideak herriarenak dira ez oligarkiarenak

Azken egunetan egondako berrietan oso entzuna izan da munduko alderdi honetako komunikabideen itxieraz eta, Euskal Herrian honen inguruan nolabaiteko anabasa eta ezjakintasuna dagoela ikusirik bertatik bertara azaltzeko elkartasun saiakera egingo dugu.

Demokrazia kapitalistan sinestarazi zaigu komunikabidea bera dela adierazpen askatasuna duena eta ez norbanakoa. Hala ere, ezin dezakegu ahaztu eskubideen erlazio honetan ezkutatu egiten dela alderik eta garrantzizkoena, nork duen komunikabideetako eskubidea.

Gutxi batzuek soilik dute dirua botere mediatikoen guneak edukitzeko eta ez da norbanakoa adierazteko askatasuna duena. Horregatik defendatu beharra dugu norbanakook garela adierazpen askatasuna dugunok eta ez komunikabideek. Gizarte batean non gutxi batzuk soilik komunikatzen duten komunikabideen bitartez eta beste guztiak soilik entzutera mugatzen da, komunikatzeko aukerarik gabe; honenbestez ezin daiteke demokraziarik egon.

Gure gizarteetan, gaitasun ekonomikoa da botere mediatikoa ezartzen duena; diru asko duenak bere komunikabidea erosten du eta hala bere adierazteko askatasuna; besteei “gehiengoei” zuzentzeko askatasuna. Baldintza hauekin, elkarrizketa soziala kapitalisten arteko bakarrizketa bilakatu egiten da, interes eta diskurtso beretsuekin herritarrok entzun eta barneratzeko.

Hau zen hain zuzen Venezuelan gertatzen ari zena, estatu espainiar zein munduko beste edozein estatu kapitalistan bezala. TVE, Telecinco, A3, RNE, EITB, beren bikoitzak dituzte Venezuelan bertan ere.

Baina aldaketa politikoa heltzen ari da eta baldintzak ematen ari dira benetako demokrazia bat bermatzeko. Horretarako ezinbestekoa da demokrazia komunikabideetara heltzea, ezinbestekoa da apurka apurka komunikabideen ehuneko hogeita hamarra kontrolatzen duten lau familiek kontrola galtzen joatea, eta herritarron eskuetan jartzea. Herri boterea delako bere ideiak eta bere diskurtsoa masiboki azaltzeko eskubidea izan behar duena, eta ez indibiduo kapitalista bakar batek. Herritarron eskuetan jartzean datza, demokratizatzean, betidanik gurea izan dena; ideiak komunikatu ahal izateko eskubidea.

Lau familiak herrialdeko emisoren ehuneko hogeita hamarra euren eskuetan izatea lortu zuen, erosketa ilegalen eta herentzia ilizitoen bitartez. Frekuentzien baimenaren ukapenaren bitartez, edozein estatutan aurki dezakegun legea dena lizentzien etetea, honekin lortu nahi da: ez daitela transmisio ilizitorik egon emisio lizentzietan; bestalde, diskurtso publikoa demokratizatzea komunikabide pribatuak esku publikoetan jartzea; herriaren eskuetan, eta azkenik legearen betetzea arlo guztietan komunikabide yanki gezurtero eta golpisten aurrean, ez dutenek onartu nahi herritarrek botere politikoa hartu dutela prozesu iraultzaile honetan.

Harrigarria dena da, espainiar eta bascongadetako komunikabideek nolako arreta eskaintzen dioten, legearen barnean lizentziak kentzen daudenean soilik eta ez irratiak ixten eta hauek sortzen duten ixiltasunean komunikabide euskaldun bat prezintatzen dutenean, legez kanpo ixilarazia eta bere langileak espetxeratuak. Gu euskal herri bezala ezin gaitezke engainatzen utzi iraultza bolibarianoaren kontrako kolpe honetan.

 

Caracasen, 09/08/07, Askapenako brigada

 

Subscribe to RSS - Venezuela