Nahiago zutik hil, belauniko bizi baino

Dolores Ibarruri

Hemen zaude

11x12: Gaur grebara eta bihar eskolara

Jarraitu zuzenean twitter-en bidez

Deialdi internazionalistarekin bat eginez, Euskal Herriko ikasle mugimenduak ere ekimen ezberdinak antolatu ditu Urriaren 11 eta 12ari begira. Espainiar gobernuak inposatu nahi dizkigun erreformei ezezko tinkoa eman nahi diegu guk ere. Denbora da hezkuntzan pixkanaka pixkanaka neurri pribatizatzaile eta elitistak sartzen ari direla. Hemen, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza sailburu den Isabel Celaák, dena ederra saldu nahi digu; haren ahotik entzun dezakegu berak ezezkoa ematen diela Wert eta Rajoy-ren murrizketei, gu salbuespena garela eta berdin jarraituko dugula aurrera. Uste al du sinistuko dugula?

Uste al du ez garela jabetu denbora dela euskal autonomia erkidegoan ere pribatizazio prozesua sartu dela? Zer esango digu ba Celaák bestela unibertsitateetan aplikatu den Bologna prozesuaz? Guk argi utzi nahi duguna da, ikasleok bagarela gai erabaki hauetan parte hartzeko. Hezkuntzaren alde pasibotzat jotzen gaituzte, ezer egiteko gai izango ez bagina bezala, baina ez gaude baieztapen hori bermatzeko prest!

Gu ere hezkuntza sistemaren parte gara eta parte aktibo gainera! Hortaz, galdetu gabe inposatu nahi dizkiguten murrizketa hauen aurrean altxa eta gurea beharko lukeen hezkuntza sistema berri baten eraikuntzan barneratuko gara. Urriaren 11a hasiera bat bezala markatzen dugu Euskal Herriko Ikasle eta Abertzaleok eta hasiera indartsua izatea espero dugu gainera!

Beraz, altxa ikasle! Urriaren 11ean IKASLE GREBA OROKORRA!

Gehitu iruzkin berria

randomness