"Garapenerako bidean dauden herriak", auzokoen garapenak zapaldutako herriei adituek ematen dieten izena da

Eduardo Galeano

Hemen zaude

2012ko Boliviako brigadaren 6. kronika: Rafael Bautistarekin hartu emana

Boliviako brigadako kideok aukera ederra izan dugu Rafael Bautistarekin hartu emana izateko, filosofo gisa definitzen du bere burua. Rebelión orrialdean hainbat artikulu idazten ditu, azkena “Utopia y descolonización” deiturikoa.

Izatez Boliviarra den arren, hainbat ikasketa Mexikon burutu ditu eta Estatu Batuetan bizitzen egon da urte ugari. Boliviako gatazka mundu mailako egoeran kokatzen lagundu digu izandako elkarrizketak.

2000.urtean hasi zen herrialde hau bizitzen ari den aldaketa prozesua, Cochabamban zentratu zen uraren gudan hain zuzen ere, transnazional batek ura pribatizatu zuen eta honen prezioa seikoiztu zenez, herria matxinatu eta honekin amaitzea lortu zuen. Honen ondoren, 2003.urtean eman zen gasaren gudak indartu zuen prozesu honen hasiera. Orduan izan zen azken presidente neoliberalaren erorketa ere eta 2005. urtean Boliviako lehen lehendakari indigenak babes sozial handiarekin irabazi zuen.

ldaketa prozesuaren gakoa zera da, orain arte ezkerrak ezker gisa aldarrikatu dituen oinarriez haratago, ezker eredu berri bat proposatzen dela 4 ildo nagusirekin. Lehenengoa “vivir bien” deitzen dioten pentsamenduaren planteamendua izan da. Bigarrena estatu plurinazionalaren osaketa. Hirugarrena, hainbat esparrutan eman beharreko deskolonizazioaren eztabaida sakona, besteak beste, deskolonizazio politikoa, ekonomikoa, kulturala eta pentsamenduarena. Laugarrenik, aldaketa prozesua bera.

Hau honela izanik, 4 esparru hauek aldaketa prozesuaren barruan nola uztartzen diren da gakoa. Ekonomikoa bakarrik ez den eredu liberal eta neoliberal hau gainbeheran dago, historikoki krisi bat izan duen bakoitzean indarberrituta atera den eredua hain zuzen ere. Orain ordea, badirudi gizartea, eta hain zuzenki Bolivia, honetaz jabetzen hari dela. Hala eta guztiz ere, indigenen pentsamendua kolonizatua dagoen heinean, beti izan dira gutxietsitako izakiak eta honenbestez, bere begietatik begiratu beharrean kolonizatzeen begietatik begiratzen dute euren burua.

Inposatzaile hauek irakaskuntzaz egin duten erabileraz zalantzarik ez dago, hau izan baita pentsamenduak aldarazteko bide eraginkorrenetariko bat, hau da, irakaskuntzaren bitartez, zapaldutako herriak pentsamendu kolonizatzailea izatea lortu dute. Ereduz aldatu beharra dago eta modernitatearen mitoak sortutako gailentasun faltsu horrekin puskatu beharra dago.

Testualki zitatuta: “Una realidad solo puede ser desarrollada si crea una conciencia para que lo haga real”.

 

Gehitu iruzkin berria

randomness