Mendi altu-altu baten gailurra egin eta gero, igotzeko beste mendi altu asko geratzen zaizkigula ohartzen gara

Nelson Mandela

Hemen zaude

25 muxu Altsasurako!

"Azaroak 10, Denok Altsasura" deialdiarekin bat eginez, Ruben Sánchez Bakaikoak, Gaur 8 gehigarrian argiratatu den iritzi zutabea duzue irakurgai.

Baita Milan eta Bretainako Euskal Herriaren Lagunak-ek bidalitako gutun bana ere.

"25 muxu Altsasurako"

Muxu xamur bat Che Guevarari, herrioi neba-arrebak garela eta bat loturik deino besteok ezin garela askatu erakusteagatik.

Pottolo bat Pakito Arriarani, El Salvador eta Euskal Herria maite eta mundu berri baten alde bere bizia eman zuen arrasatearrari.

Euskal Herriaren Lagunei itxaropen muxu bat: ordaindu dezala herri honek zuen elkartasuna askapen txanponaren bi aldeez: sozialaz eta nazionalaz.

Kubari, tabako eta ronez bustirikoa, zu gabe ezer ez litzateke berdin, zuk eutsi diozulako posible dugu gainerakook.

Maitasunezko bana Begoña García Arandigoien eta Marta Gonzalez-i, Gares eta Bilboko lore iraultzaileei.

Nicaragüita, zuri muxu txiki bat, zu bezain polita.

Gartsu bana, N’Guyen Van Dong eta Jacques Andreu-ri errefuxiatuen eskubideen alde beren burua erre zutenak.

Palestinari, zuri muxu bat, zaren olibondoaren legezkoa: zaharra bezain bizia.
Iñigo Egiluz-i kolonbiar oihana bezalako eder bat.

Zapatistei muxu argi bat, 500 urtetako gauari agur esaten asmatzeagatik.

Bera bezain handia Ambrosio Mogorron-i, Cuenca-Gallarta-Nicaragua lotu zituen maitasun hari internazionalistari.

Muxu klandestino bat Europako herriei inperiotik bertatik borroka egin dezagun.

Bigarren tea bezalako goxoa Saharari.

Muxu huaorani bat Alejandro Labakari, gutxitan busti da hainbeste gotzain baten sotana.

Herriminez beterikoa Fernando Morroni eta Roberto Facal-i Uruguay gure bigarren amerria dela hezurmamitu zutenei.

Lurtsu bat, jatorrizko herriei, herri guztiok gure lurrean eta bakean bizi gaitezen.

Muxu partisano bat Burgosko prozesuaren kontra manifestazioan hil zuten Milanoko ikasle gazteari.

Utopiko bat munduko boteretsuenen aurkako borrokan hil zen Carlo Giuliani-ri.

Muxu hezitzaile bat Salvadorreko José Ramón Moreno eta Igancio Ellacuria-ri euskal jesuitei: alde ederra zuen unibertsitatetik Deustukora.

Uholde gorria bezalako indartsua Venezuelari.

Munduko eta euskaldun internazionalista guztiei, atzokoei, eta batez ere gaurkoei eta biharkoei.

Altsasun izango gara.

Gehitu iruzkin berria

randomness