Ni hil hilko nauzue... baina bihar itzuliko naiz eta miloika itzuliko naiz

Bartolina Sisa

Hemen zaude

25 urte... eta aurrera goaz!

 Leer el texto de la rueda de prensa en castellano

Altsasuko Iortia Kultur gunean prentsaurrekoa eskeini dugu gaur. Hona hemen irakurritako testua eta agerraldiaren argazkia.

25 urte bete ditugu lagunok!

Agerraldi honen zeregina, aurrera begirakoak arrazoitu eta sorreratik honakoaz hausnartzea dira. Hasiera urte haietan,  Hego Euskal Herrian NATOri ezezkoa eman zitzaion. Ertamerikan iraultzaren suak ez zuen etenik,  han hemenka inperialismoaren aurka  gogor ziharduten. Guzti hari elkartasuna eman asmotan,  hamaika herri garen  arren borroka bakarra dela ohartzen hasi ginen euskaldunok ere. Gora behera haietan sortu zen Askapena bera. 

Sorreratik jakitun ginen, elkartasunak joan etorrikoa behar zuela, herri borrokalari batek beste bati eskainia eta jasoa. Eta zentzu honetan, Askapenak gaur arte, irmoki heldu  dio bere konpromezuari, euskal herriaren askapen sozial eta nazionalean aktiboki parte hartuz.  Jakitun izan baikara, gainerako herriekiko  elkartasunak,  bere gorena, gure herria askatzean, euskal herria estatu sozialista bilakatzean  gauzatuko dela.

Baina bidea joaten egiten da, eta urte luze hauetan beti bilatu izan du askapenak  gainerako herriekin elkartasuna. Honela, milaka izan dira munduan zehar izaniko  euskal brigadistak, ehunka  kanpaina burutuak, eta testu batean sartzea ezinezkoak  zaizkigun   sentipen  itsaso bat. Lehen hamarkadan Ertamerika edo Kuba baziren ere jo muga nagusiak, 90eko hamarkada latzetan, kapitalismoaren nagusitasun osoan  La Candona oihanetik, zapatistak, munduari aurpegia erakusten hasi ziren.  Haiekin batera altzako ziren milaka kilometrotara zeuden  jatorrizko herri zenbait ere. Mundu uniforme eta globalizatuan, euskaldunak ere europako jatorrizko herritar ginela erakutsi ziguten.

Milurtekoarekin batera, prozesu bolivariarra  bigarren eta egiazko independentza baten aldeko egin ahaletan zebilen bitartean, inbasio eta gerra inperialistak areagotzen ari ziren munduan. Eta azken hamarkadan besteak beste, Palestinar herriarekin   zubi lanak eraikitzen aritu gara, batez ere, boikot kanpainak burutuz. Bidean ordea, hainbat izan dira erori direnak, internazionalismoa azken muturrera eramandako euskaldunak; Pakito, Marta, Begoña eta erori diren  guztiak oroitu nahi genituzke gaurkoan,  aurrera egiteko zuon indarra eta kemena jasotzearekin batera.

Bide berean Euskal Herriarekiko elkartasuna landu eta ereiten ibili da Askapena, eta 25 urteotan hainbat izan dira jasotako elkartasun eta babesak. Aipatzekoak hainbat genituzkeen arren, ezin ahaztu 1994ko Filtroko gertakari haiek esaterako.  Bertan, Uruguayko herriak euskal errefuxiatuak babestearren, greba eta mobilizazio ikusgarriak burutu zituzten. Bertan hil zituen poliziak,  Fernando Morroni eta Roberto Facal internazionalistak ere. Aurreko hamarkadetan aldiz, elkartasun komiteetan antolaturik  eta Euskal Herriaren Lagunak bezala ondoren, konta ezinak izan dira jasotako elkartasun adierazpideak.  Euskal herria ez baita bakarrik ari.

Irailaren 29ra etortzearekin batera, salaketa irmoa burutu nahi genuke.Hain zuzen,  euskal internazionalismoaren aurka eta Askapenaren aurka duela bi urte hain justu,  sarekada burutu baitzuen espainiar poliziak. Gure herrian hainbestetan gertatzen den bezala, gure etxeetan sartu, atxilo eraman eta kartzeletan edo Askapenako auziperatuak bezala, epaiketaren zain aurkitzen dira,  herrion arteko xamurtasuna ixilarazteko eraso gupidagabean.

Askapenak baina, aurrera egiteko beharra zuen eta du orain ere. Baina jakitun gara  ez dela nolanahikoa aurrean duguna.Inoiz ezagutu gabeko eraso etengabean  dihardu kapitalismoak: inbasio militarrak burutuz, murrizketak, estatu kolpeak... Munduko banku eta transnazionalen dikaturan bizi gara. Eta zentzu honetan, Euskal Internazionalismoa inoiz baino beharrezkoagoa da egun. Euskal askapen sozial eta nazionala lagunduko duten bide lagunak behar ditugu, konponbide politikoa babestu eta askatasunerantz gurekin batera joango diren bidaideak . Baina aldi berean, Euskal Herriak, inperialismoa ahultzen duten prozesuak babestu behar ditu, inperioen hatzaparrak ahultzeraino. Eta azkenik gure herriko eragile eta antolakundeak gainerako borrokez aberastea dagokigu, beharrezko diren zubi lanak eskainiz. Segi dezagun beraz lanean!

GORA EUSKAL INTERNAZIONALISMOA!
BEHARREZKOA DELAKO 25 URTE ETA AURRERA GOAZ!

Leer artículo publicado en Gara

Naiz.info-ren albistea ikusi

Azaroaren 10ean Altsasun ospatuko dugu. Ikusi jaialdiaren kartela

 

 Amigos y amigas, Askapena ha cumplido 25 años.

El motivo de esta comparecencia es determinar nuestro futuro y analizar lo realizado desde los comienzos de Askapena hasta hoy.

En aquellos años iniciales, en Hego Euskal Herria le dijimos no a la OTAN. En América Central, el fuego de la revolución no cesaba y en distintos puntos luchaban con fuerza contra el imperialismo. Nuestro afán de solidaridad hizo que en Euskal Herria empezáramos a darnos cuenta de que, a pesar de ser distintos pueblos, nuestra lucha era la misma. Y en aquella coyuntura surgió Askapena. Desde el comienzo supimos que la solidaridad debía ser recíproca, un dar y recibir entre pueblos que luchan. En ese sentido, Askapena sigue firme en su compromiso, tomando parte activa en la liberación nacional y social de Euskal Herria. Porque sabemos que la solidaridad con otros pueblos culminará, una vez liberada Euskal Herria, con la conversión de nuestra tierra en un estado socialista.

Pero el camino se hace andando, y durante muchos años Askapena ha caminado por la solidaridad de otros pueblos. Así, han sido miles los brigadistas vascos a lo largo del mundo, cientos las campañas realizadas, y todo un mar de sensaciones que es imposible resumir en un texto. Si durante los primeros años los destinos principales fueron Centroamérica y Cuba, en los duros años 90, en medio de la hegemonía capitalista, los zapatistas comenzaron a mostrar su rostro al mundo desde la selva Lacandona. Junto a ellos se levantaron también otros pueblos a miles de kilómetros que en un mundo uniforme y globalizado, nos recordaron que los vascos somos los habitantes originarios de Europa. Con el cambio de milenio, mientras el proceso bolivariano peleaba por una segunda y real independencia, las invasiones y guerras imperialistas se multiplicaban en el mundo. Y en esta última década, hemos construido puentes con el pueblo Palestino, principalmente llevando a cabo campañas de boicot a Israel.

Sin embargo, algunas y algunos compañeros han quedado por el camino, vascos que han llevado el internacionalismo hasta sus últimas consecuencias. Queremos recordar aquí a Pakito, Marta, Begoña y a todos los que han caído, para recoger su fuerza y determinación para seguir adelante.

En la misma línea, Askapena ha ido trabajando la solidaridad con Euskal Herria y en estos 25 años han sido muchos los apoyos y las muestras de solidaridad recibidas. Aunque hay muchas por mencionar, no podemos olvidar los sucesos del Hospital Filtro en 1994, donde por apoyar a los refugiados vascos en Uruguay, se llevaron a cabo huelgas y manifestaciones impresionantes. En el transcurso de esas movilizaciones la policía uruguaya mató a los internacionalistas Fernando Morroni y Roberto Facal. En la década anterior, organizados en comités de solidaridad con Euskal Herria fueron incontables las muestras de solidaridad recibidas. Porque Euskal Herria no camina sola.

También, hoy, 29 de septiembre, queremos hacer una denuncia. Hace exactamente dos años que la policía española llevó a cabo una redada contra Askapena y contra el internacionalismo vasco. Como tantas veces ocurren en nuestro pueblo, entraron en nuestras casas, nos llevaron detenidos y aún son varios los compañeros que permanecen a espera de juicio o como encausados de Askapena en un ataque que pretende acallar la solidaridad entre los pueblos.

Pero Askapena debía seguir adelante. Aunque sabemos que no es poca cosa a lo que nos enfrentamos. El capitalismo se encuentra en una espiral de ataques continuos sin precedentes: llevando a cabo invasiones militares, recortes, golpes de estado, vivimos en la dictadura de los bancos y trasnacionales mundiales. Y en este sentido, el internacionalismo vasco hoy es más necesario que nunca.

Necesitamos compañeros de viaje que nos ayuden a lograr la liberación social y nacional, que caminen con nosotros hacía la libertad amparando una solución política. Pero al mismo tiempo, Euskal Herria debe proteger los procesos que debilitan el imperialismo hasta acabar con las garras de los imperios. Y por último, nos corresponde enriquecer al resto de agentes y organizaciones populares de nuestro pais traslandoles las experiencias de lucha de otros pueblos.

Por lo tanto, sigamos trabajando…

GORA EUSKAL INTERNAZIONALISMOA!

BEHARREZKOA DELAKO 25 URTE ETA AURRERA GOAZ!

 

Gehitu iruzkin berria

randomness