Soilik emakumeon bihotzak bat egiten ez duenean dira ahulak herrien ekimenak

Jose Martí

Hemen zaude

Andaluziako nekazariekin elkartasun ekintza Donostian

Andaluziako Langileen Sindikatuarekin (SAT) elkartasunean eta latifundistak salatzeko ekintza burutu du Askapenak Albako Etxeak Donostian duen Arbaizenea jauregiaren aurrean.

Leer en castellano la crónica de la acción en solidaridad con l@s jornaler@s andaluces en Donostia

Urriaren 12a egun sinbolikoa da herrien subiranotasunaren alde eta inperialismoaren kontra borrokatzen dugun guztiontzat. Arrazaren Eguna lehen eta Hispanitatearena orain, data esanguratsu honek herrien zapalkuntza islatzen du Euskal Herrian eta munduko beste hainbat herrietan.

Espainia “Una y Grande” deiturikoaren proiektuak historian zehar eta gure egunerokoan irudikatzen duena aski ongi ezagutzen dugu euskaldunok, baina ez gara zapalkuntza hori pairatzen dugun bakarrak. Asko dira Espainiar oligarkiaren erasoa sufritzen dutenak eta herri andaluziarra horietako bat da.

Andaluzian langabezia tasa %35 ingurukoa da, pobrezian bizi den herritarren kopurua ikaragarri handitu da, hipoteka ezin  ordainduta etxetik kanporatzen dituztenak milaka dira eta egoerak ez du hobera egiteko itxurarik. Bestalde, Andaluzian bidegabeko lur banaketa dago, izan ere,  latifundistak diren %2a lurraren %50a kontrolatzen dute. Alba-ko etxea horren adibide garbia da. Txanponaren beste aldea dira.

Andaluzian aspaldi altxa ziren inposizio hauen aurka eta azken bolada honetan protestak ugarituz joan dira. Horren erakusgarri ditugu SAT sindikatuak bultzatuta ikusi ditugun lurren okupazioak, bankuen aurkako ekimen sinbolikoak edota hainbesteko sona izan zuen supermerkatu kate handi batean egindako desjabetza herritarra. Ekintza hauekin herriarena herriarentzat izatea eta andaluziarrek erabakitzeko eskubidea izatea aldarrikatu dute.

Bestelako jendarte eredua eraikitzeak subiranotasuna herrian oinarri izatea eskatzen du lehenengo urrats bezala. Aldarrikapen horretan gaude euskaldunak ere. Borroka latz eta gordina baina beharrezkoa era berean, jakin badakigulako bestelako jendartea eraikitzeak herrien burujabetasuna daramala eskutik lotuta.

Horregatik gaur jo dugu Alba-ko etxeak Donostian duen Arbaizenea Jauregiraino. Familia honek  Espainiar Estatu osoan zehar dituen jabetzak ongi baino hobeto irudikatzen duelako herriei egiten zaien lapurreta. Madriletik neoliberalismorik basatiena inposatzen zaigun bitartean, batzuek langileen eta herrien kontura aberasten segitu nahi dute. Herriak ordea, esnatuz goaz pìxkana-pixkana eta urriaren 12a Erresistentziaren Eguna bihurtzen ari da.

Finean, gaurko ekimenarekin elkartasun mezu bat helarazi nahi izan diogu borrokan ari den Andaluziako herriari eta argi utzi, haien borroka gurea balitz bezala sentitzen dugula. Norberak bere herria askatzea da ekintzarik internazionalistena.

Gora herrien subiranotasuna!
Gora Andaluziako langileen borroka!
Gora Euskal Herria internazionalista!

Acción en solidaridad con los y las jornaleras andaluzas

Askapena realiza una acción simbólica frente al Palacio de Arbaizenea en Donostia, propiedad de la casa de Alba, con el objetivo de denunciar el saqueo al pueblo andaluz y solidarizarse con el Sindicato Andaluz de Trabajadores (SAT).

El 12 de octubre es un día simbólico para todos aquellos que luchamos por la soberanía de los pueblos y en contra del imperialismo. Antes llamado “Día de la raza” y hoy “Día de la Hispanidad”, es una fecha que refleja la opresión de Euskal Herria y de muchos otros pueblos del mundo.

Las y los vascos hemos padecido durante toda nuestra historia las consecuencias de la “España una y grande”, pero no somos los únicos que han sufrido esa  dominación.  Muchos son las que han sufrido el menosprecio de la oligarquía española y el pueblo andaluz es uno de ellos. Las tasas de desempleo en Andalucía rozan el 35%, las personas en situación de pobreza han aumentado alarmantemente, son miles l@s desahuciad@s y la situación no vislumbra ninguna mejoría. Por otro lado, en Andalucía existe un reparto de tierra desigual e injusto,  donde un 2% de latifundistas acapara el 50% de la tierra y la casa de Alba es un claro exponente de ello. Es la otra cara de la moneda.

Por suerte las protestas se están acrecentando en tierras andaluzas. Ejemplo de ello son las ocupaciones de tierra promovidas por el SAT, las acciones simbólicas contra los bancos y la famosa expropiación popular realizada en un conocido supermercado. Acciones que entre otras cosas han visualizado un mensaje claro; lo que es del pueblo debe ser para el pueblo y el derecho de decidir el futuro de Andalucía les corresponde sólo a los andaluces y andaluzas.

Construir otro modelo social implica como primer paso que la soberanía  resida en el pueblo.  En esa reivindicación está también el pueblo vasco. Una lucha ardua y dura pero necesaria, porque sabemos que la construcción de otra sociedad implica la soberanía de los pueblos.

La acción realizada hoy en el palacio Arbaizenea, propiedad de la casa de Alba, quiere denunciar el expolio que se hace a los pueblos. Esta familia posee ingentes propiedades en el Estado español y es un exponente claro de lo que significa ese robo. Por si eso fuera poco, desde Madrid a la mayoría se nos impone el neoliberalismo más salvaje, mientras una minoría se enriquece a costa de l@s trabajador@s. Sin embargo, los pueblos se van despertando y este 12 de octubre se empieza a convertir en “Día de la Resistencia”.

Con el acto de hoy hemos querido  mandar un mensaje de solidaridad al pueblo andaluz y transmitirle que sentimos su lucha como propia.

¡Viva la soberanía de los pueblos!
¡Viva la lucha de los y las trabajadoras andaluzas!
¡Viva Euskal Herria internacionalista!

 

Gehitu iruzkin berria