Ez al da izango pobreak pobre direla, beren goseak geuri ematen digulako jaten eta beren biluztasunak geu jantzi?

Eduardo Galeano

Hemen zaude

Argentinako memoria historikoa eta lantegi berreskuratuak mintzagai Iruñean eta Agurainen

Argentinako herri mugimenduaren borroka ezberdinak aztertzeko aukera izan zen Iruñean eta Agurainen.

Joan den ostiralean, Askapenaren lokalean, 15 lagunek parte hartu dute Argentinako memoria historikori buruzko hitzaldian. Iruñeako Aste Internazionalistaren barruan, Argentinan azken hamarkadetan memoria historikoaren garrantzia azpimarratu eta gaur egongo egoeraz jardun genuen baita aurtengo brigadisten kanpainaren berri eman ere.

Agurainen, Askapenako kide batek 2012ko brigaden aurkezpena egin zuen atzo, eta ondoren Argentinan langileek berreskuratutako fabriken inguruko solasaldia eta "FA SIN PAT" dokumentalaren emanaldia egon zen.

Publikoaren aldetik interes handia agertu zuten fabriken berreskurapenaren mugimenduaren inguruan, eta Euskal Herriko egoeraz, lan erreformaz eta 29ko greba orokorraz eztabaidatu genuen.

 

 

Gehitu iruzkin berria

randomness