Nahiago zutik hil, belauniko bizi baino

Dolores Ibarruri

Hemen zaude

Askapenaren 2012ko brigaden kanpainaren aurkezpena

Texto y video en castellano

25 urte eta gero… martxan da aurtengo brigaden kanpaina!

Urte berezia da noski Askapenarentzat, aurten 25 urte betetzen baititu bere sorreratik. Internazionalismoa ulertzeko modu propio sortu zen orduan. Joan etorriko elkartasunean oinarritua, euskal herriko askapen sozial eta nazionaletik abiatu eta gainerako herri langile eta herri borrokalariekin  elkartasun eta xamurtasunezko zubi lanak eraiki eta bideratuz.

Herriok elkar ikasi, babestu eta indartzeko beharra baitugu, besteak beste, batzen gaituena gauza bera baita, zapaltzen gaituen sistema alegia: Sistema Kapitalista-Inperialista. Honegatik jarri ginen Nikaraguako su  iraultzaile hari begira, askatzen ari zen herri bakoitza aurrerapauso ikaragarria zelako, mundu mailako indar korrelazioan, honegatik hasi ziren Askapenako kideak, bertara joaten, lehen brigadak sortzen. Geroztik milaka lagun izan dira, munduko hainbat txokotara heldu  direnak, Euskal Herria eraman eta munduko txoko bat euskal herriratu dutenak.

Izan ere, formazio bikaina dira brigadak. Gaienerako prozesuetatik zer ikasia beti dagoelako, herri edo prozesu bakoitzaren alde on  edo kontraesanen jakitun egiteak geurea bera aberastu egiten baitu, ezbairik gabe. 25 urteotan eginiko ibilbideari gutxieneko errepaso bat egitearekin batera, gaurko agerraldian, brigadek duten balioa azpimarratu eta bide honetan  aurtengo brigaden kanpainari hasiera eman nahi genioke.

Aurtengo udan  beraz, hainbat izango dira besarkatu nahi genituzkeen herri eta prozesuak. Hala nola, Ekialde Hurbilean  dugun Palestina, mundu mailako garrantzia duen gatazka esanguratsuenetarikoan egongo gara. Bestetik, aspaldion zer esan ugari eman duen Saharako lurralde okupatuetako erresistentzia ere bertatik bertara ezagutu nahi genuke, 2005etik hona intifada baketsuan diharduen herri honen gorabeherak ezagutu eta udaberri arabiarrari hasiera eman zion herri honen duintasunaz jabetu gaitezen.

Hala ere, bere osotasunean jarraipena egin beharreko  herriez gain, zenbait lanketa espezifikoa burutu nahi genituzke Abyayala edo latinoamerikako hainbat herritan. Hala nola,  memoria zentzu historiko baina etorkizuneko zubi bezala ikusiz beti ere, oso baliagarria zaigu. Borrokatu zutenen memoria bilduz, haien amets eta borrokaren lekukoa har dezagun,  Argentina eta Uruguayn izango dute brigadistek bertako eragileen lanketak jasotzeko aukera paregabea.

Bizi dugun ofentsiba kapitalista honen baitan ordea, aurrerapausoak emateko garaia dela iritzita, Argentina eta Venezuelako  ekoizpen eredu alternatiboak, lantegi autogestionatuak eta lantegi sozialisten esperientziak ere ezagutu nahi genituzke, honela, esplotazioan eta produkzio eredu merkantilistatik kanpo, langileok gure eskuz   eta elkartasunez sortu beharreko eredu berri horri ateak zabalduz. Azkenik, Bolivia eta Venezuelako prozesuetatik ere badugu zer ikasia, demokrazia herrion lanabesa den heinean, herri mugimendu eta behetik gora sorturiko eredu pare hartzaileek gurean zenbaterainoko lekua izan dezaketen aztertuz.

Hona beraz, euskal jendarteari egiten diogun gonbita, apirilaren  1 arteko epea duzue brigadetan izen emateko, idatzi beraz, brigadak@askapena.org helbide elektronikora eta informazio gehiago nahi izatera www.askapena.org web gunera jo besterik ez duzue. Mila esker.

 

25 años después… la campaña de brigadas está en marcha

Este es un año especial para Askapena ya que se cumplen 25 años desde su nacimiento. Son ya 25 años desde la creación de una forma propia de entender el Internacionalismo, basada en la solidaridad recíproca. 25 años creando puentes de ternura y solidaridad desde la liberación social y nacional de Euskal Herria hacia el resto de pueblos trabajadores, de pueblos en lucha.

Los pueblos tenemos la necesidad de aprender unos de otros, de protegernos y de darnos fuerzas, porque lo que nos une es lo mismo, el sistema que nos oprime: el sistema capitalista-imperialista. Por eso hace 25 años nos fijamos en aquel fuego revolucionario nicaragüense, porque cada pueblo que luchaba por liberarse era un paso de gigante en la correlación de fuerzas mundial. Por eso, los miembros de Askapena comenzamos a viajar allí, a formar las primeras brigadas, y desde entonces han sido miles de personas las que han llegado a muchos puntos del mundo, las que han llevado Euskal Herria a algún lugar y han traído una parte de ese lugar a Euskal Herria.

Las brigadas suponen una formación excelente. Siempre hay algo que aprender de otros procesos. Sin duda, conocer las virtudes o las contradicciones del resto de procesos enriquece el nuestro propio. Además de hacer un repaso mínimo al recorrido de Askapena en estos 25 años, hoy queremos subrayar el valor de las brigadas y, de esta forma, dar inicio a la campaña de brigadas de este año.

Son muchos los pueblos y procesos que quisiéramos abrazar este verano. Por ejemplo, estaremos en Palestina, en uno de los conflictos más representativos de importancia mundial. Por otro parte, quisiéramos conocer in situ la resistencia en los territorios ocupados del Sahara que tanto ha dado qué hablar en los últimos tiempos. Queremos conocer este pueblo que desde 2005 lucha a través de su intifada pacífica y entender la dignidad de la nación que hizo surgir la primavera árabe.

Además de los pueblos a los que hacer un seguimiento completo, queremos realizar trabajos específicos en algunos países de Abyayala o Latinoamérica. Porque nos es imprescindible considerar la memoria en un sentido histórico, pero siempre tomándola como un puente al futuro: en Argentina y Uruguay los brigadistas tendrán oportunidad de recuperar la memoria de los que lucharon y tomar el testigo de sus sueños y luchas.

En esta ofensiva capitalista que vivimos es momento de dar pasos. Por eso queremos conocer los procesos de producción alternativos de Argentina y Venezuela, sus fábricas autogestionadas y las experiencias de fábricas socialistas. Para, de esta forma, abrir las puertas a ese nuevo modelo que los trabajadores debemos crear fuera del modelo mercantilista y de la explotación, con nuestras propias manos y mediante la solidaridad.
Por último, también tenemos mucho que aprender de los procesos de Bolivia y Venezuela, para analizar qué cabida pueden tener en Euskal Herria los movimientos populares y los modelos participativos surgidos desde abajo, en la medida en la que la democracia es la herramienta de los pueblos.

Esta es por tanto la invitación que hacemos a todas y todos los ciudadanos de Euskal Herria. Tenéis hasta el 1 de abril para apuntaros a las brigadas. Escribid a brigadak@askapena.org y si queréis más información podéis visitar www.askapena.org. Mila esker.

 

Gehitu iruzkin berria

randomness