Ez al da izango pobreak pobre direla, beren goseak geuri ematen digulako jaten eta beren biluztasunak geu jantzi?

Eduardo Galeano

Hemen zaude

Aste internazionalista burutu zen Baztanen hitzaldi eta bideo emanaldien bidez

Ekainaren 3tik 9ra Aste Internazionalista burutu zen Baztanen hitzaldiak eta erakusketen bitartez.

Lehenengo hitzaldia Erratzun izan zen, ekainaren 3an eta bertan joan zen urtean Sahara okupatuan egondako lau gazte Erratzuarrek eman zuen hitzaldi eta diapositiben emanaldia, beraien bidaia eta bertan ikusi zutena kontatuz.

Ondoren gonbidatu berezi bat izan zuten: Hassana Aalia. Bera 23 urteko aktibista saharauia da eta lehenengo eskutik kontatu zizkigun bizitako esperientziak, baita errepresioa ere: torturak eta atxiloketak. Amaitzeko Igdeim Izik-i buruzku dokumental bat ere ikusteko aukera izan zuten hitzaldira gerturatu ziren 30 lagunek.

Ekainak 5ean, Erratzun, Palestinari buruzko hitzaldia izan zen: "Normaltasuna hesi artean". Hitzaldi hau Xabier Torres eta Amaia Saldiasek eman zuten, aurten aste santuan Palestinara egindako bidaia kontatuz eta argazkiak erakutsiz. Bertara ere 30 bat lagun inguratu ziren.
 
Azkenik ekainaren 7an, Elizondoko Arizkunenean, "Interenazionalismoa Euskal Herrian" izeneko hitzaldia eman zuen Itsasok Askapenaren eskutik. Bertan Pakito Arriaranen istorioa, Uruguayen euskaldunen alde hildako bi gazteen errelatoa eta azkenik Internazionalismoari buruzko bideo bat ere ikusteko aukera izan zen. Bertara ere 25t lagun inguru inguratu ziren.

Erratzuko Aste Internazionalistan galderak egiteko eta eztabaidetan parte hartzeko aukera izan zuten bertaratuko lagunek eta antolatzaileen hitzetan jendea oso gustora geratu zen
 

Gehitu iruzkin berria