Lore guztiak moztuko dituzue, baina iritsiko da udaberria...

Pablo Neruda

Hemen zaude

Asteburu internazionalista antolatu dute Urretxu eta Zumarragan

Askapenak antolatutako asteburu internazionalista izango da asteburu honetan Zumarraga eta Urretxun.

Hurrengo larunbat eta igandea ekintzaz beteta izango ditugu, artea, musika eta, batez ere,  munduan zehar aurki daitezkeen mugimendu iraultzaileekiko elkartasunean oinarrituta osatu dugun egitarau konpleto batekin. Egitaraua ondorengoa da:

Urriak 21 larunbata: LEON CHAVEZ TEIXEIRO bakarlari mexikarra eta BANDOLERO DURAN taldeko kideak izango dira eguneko ardatz nagusi. Arratsaldean euren margolanak ikusgai izango ditugu eta beraien sorterriei buruzko hitzaldi bat ere emango digute.

Gauean, beraien zuzenekoaz gozatu ahal izango dugu era berean. Artista internazional hauen bideo pare bat ikusi ditzakezue esteka hauetan sakatuz:

Leon Chavez Teixeiro - Canto Campesino

Bandolero Duran-Mi sombrerito Cubano

Gauari amaiera emateko, KU-an, itxi arte, musika latinoa izango dugu, Euskal Gerria Aldaka Crash izena jarri diogun dantzaldiarekin. Ez lotsatu SALSA BADAGO!

Urriak 22 igandea: Arratsaldeko zazpietan THE WAR ON DEMOCRACY dokumental bikaina ikusi ahal izango da, imperialismo yankiaren erakusgai.

 

Gehitu iruzkin berria

randomness