Ez al da izango pobreak pobre direla, beren goseak geuri ematen digulako jaten eta beren biluztasunak geu jantzi?

Eduardo Galeano

Hemen zaude

Azaroaren 1ean, "La lluita en al motxila" dokumentalaren estrenaldia Arrasaten

Azaroaren 1ean, Arrasateko gaztetxean, "La lluita en la motxila" dokumentalaren estreinaldia egingo da.

Dokumentalaren trailerra ikusi

Arrasateko Gaztetxearen webgunean albistea ikusi

Gurekin izango dugu dokumentalaren zuzendaria, Dan Ortinez eta berak emango dizkigu dokumentalaren gaineko azalpenak, eta ondoren dokumentala ikusteko aukera egongo da.

Arrasateko Gaztetxeak, Arrasateko Askapenak eta Aixina produktore katalana dira emanaldiaren antolatzaileak.

El documental "La lluita en la motxila" tambien se proyectará los próximos días:

-2 de Noviembre a las 19 hs en la casa de cultura de Basaburua en Aizarotz

-3 Noviembre a las 19 hs en el lokal Amets Gorria en Olabeaga - Bilbo

-7 de noviembre a las 19 hs en la Txantrea - Iruñea

-9 De Noviembre a las 19 hs en la Casa del Vínculo - Gares.

El Salvadorren FMLN-ko frontean hil zituzten Elissenda Portabelli mediku katalana eta Begoña Arandigoien mediku euskaldunaren bizitza izango da dokumentalaren ardatza.

"La lluita a la motxila" dokumentalean Elisenda (Blanca), Begoña (Alba) eta Martaren (Begoña) bizitzari buzkoa da. El Salvador-era iraultzan laguntzera joan ziren hiru pertsonen, hiru medikuren istorioa da, internazionalismoaren erakusgarri.

Protagonistek motxilla bizkarrean hartu eta borrokarako griñarekin gaiñean joan ziren, hirukotearen ekintza eta keinuekin elkartasuna herrien arteko goxotasuna dela erakutsiz.

"Bere herrian dena eduki arren, nahiago izan zuten ezer ez zeukatenei elkartu. Elisenda("Blanca"), Begoña ("alba") eta Marta ("Begoña") ez zuten inoiz El Salvador- en elkar topatu. Ez zioten inoiz miseriari eta armadaren errepresioari elkarrekin ebakuntzarik egin. Ez ziren inoiz euripean aurkitu "Dale salvadoreño, que no hay pajaro pequeño" abestuz. Inoiz ez zioten belarrira xuxulatu elkarri gerra hori noizbait amaituko zela, egunen batean, El Salvador emakume eta gizon askeen herria izango zela."

Jatorriz ‘La lluita a la motxilla’, euskaraz ‘Borroka motxilan’ eta gazteleraz ‘La lucha en la mochila’ izenburuarekin landu du AIXINA ekoizpen etxeak honako dokumentala. El Salvador-era iraultzan laguntzera joan ziren hiru pertsonen istorioa da, internazionalismoaren erakusgarri. Katalunian abiatutako aurkezpenen ostean Euskal Herrira ere iritsiko da; besteak beste, azaroaren 1ean Arrasateko gaztetxean izango da eta Aiemanaldia Gaztetxeak berak, Askapenak eta AIXINA ekoizpen etxeak elkarlanean antolatuta eta Azaroaren 2an Basaburuako kultur etxean.  

La lluita a la motxilla (tràiler) from Aixina Produccions Audiovisuals

La lluita a la motxilla (tràiler) from Aixina Produccions Audiovisuals on Vimeo.

 

 

Gehitu iruzkin berria

randomness