Bi herri ditut maitatzeko eta mundu bat bere alde borrokatzeko

Pakito Arriaran

Hemen zaude

Bardeak herriarenak, inperialistak kanpora!

Lehenik eta behin, gogoan izan behar genuke, Bardeetako tiro eremua 1951ean, Franko diktadoereaak ezarri zuela, Ekainaren 9a hain zuzen.

Askapenatik tiro eremu honen izaera eta garrantzia inperialista salatu nahi genuke, herri borondateren gaineko, nahiz natur edo giza kalteen inguruko irakurketak gainerako eragileen eskutan utziz.

Urte guzti hauetan milaka tiro froga egin dira bertan, AEBen defentsak esate baterako, 1987an Europan eginiko frogen %70 bardeetan burutu zuten. NATOko itunaren arabera, bere partaide den edonork erabil ditzazke eremuok, gerra edo inbasioak prestatu ahal izateko. Oso adierazgarria da  bestalde, eraso inperialistak gertatu baino lehen eta bitartean, froga militar hauek areagotzea, hala erakusten dute Bosnia, Afganistan, Irak edo Libiako eraso inperialistek. Gainera, ezin ahaztu, 2008an Espainiar gobernuak, kontratuari jarraipena eman ziola 30 urtez.

Honegatik, Euskal Herrian ezin ditugu onartu sarraski hauen konplize edo zuzeneko eragileak, ez ditugu gure artean eduki nahi.

Eraso Inperialistarik ez!

Bardeak herriarenak!

 

Gehitu iruzkin berria