Soilik emakumeon bihotzak bat egiten ez duenean dira ahulak herrien ekimenak

Jose Martí

Hemen zaude

Bermeon dago Gazarako bidea hartuko duen Estelle belaontzia

Legezkanpoko Gazako blokeo gizagabea hausteko helburuarekin suediatik doan Estelle belaontzia Bermeora iritsi zen atzo. Udaleko plazan egindako omenaldian une hunkigarriak bizi izan genituen.

Ikusi bidaiaren edota harreraren argazkien galeria

Estelle itsasontzia Gazara bidean da. Itxaropenez kargaturik, Europako itsasoak egingo ditu, portuz portu, Palestinaraino. Munduko aire zabaleko presondegi handiena den horrexetara. Milioi bat eta erdi baino pertsona gehiago bizi diren Gazara, bai. Non blokoea hasi zenez geroztik 350.000 ume jaio diren. Israelgo armadak blokeaturik eta, horretara, gosetera, gaisotasunetara eta erabateko suntsipenera kondenaturik duen Palestinaren zati horrexetara. Bidean Donostia eta Bermeoko portuak joko ditu, abuztuaren 26an eta 28an hurrenez hurren.

Estelle ontzia Askatasunaren Hirugarren Ontzidiaren aintzindaria da. Lehengo Ontzidia, 2010ekoa, Israelgo Armadaren eraso zuzenak galarazi zuen, hildakoak eta zaurituak utziz. Bigarren Ontzidia, 2011koa, Grezian bertan gerarazi zuten. Mendeetan Europako itsastarrek sortu eta garatu dituzten itsasoko askatasunen aurka. Bada, orain guztion esku dago 2012koan horrelakoak eragoztea eta Estelle ontziak daraman asmoa betetzen laguntzea: blokeoa gainditzea, Gazan lehorreratzea, bertako populazioari laguntza helaraztea -arrantzontziak eraikitzeko Arka izeneko proiekturako, batik bat-, eta berriro itsaso zabalera abiatu ahal izatea. Ez beza uste Israelek harako Mare Nostrum hura orain eurena dela, egun horrelaxe erabiltzen badute ere.

Palestinarrentzat urte gogoangarrian den 1922an sortua da Estelle. Eta zaharra eman lezakeen arren gaztea da honez gero laurogeita hamar urte dituen ontzia. Palestinarren kausak berak ere zaharra eman lezake. Hain zuzen ere, Estelle eraiki zen urte horrexetan, 1922an, eman zioten orduko Nazio Batuek Erresuma Batuari Palestinaren gaineko agintea, “Britaniar Mandatua” deritzona. Harrez gero igaro den ia mende osoan larritu eta areagotu baino ez da egin Palestina herriaren egoera. Egungo Nazio Batuen aginduak betetzen ez direlako eta Nazioarteko Komunitatea deritzon horrek Israelgo Estatuari erabateko babesa ematen diolako, Komunitate horrek berorrek aldarrikatzen dituen ustezko eskubideak eta legeak urratu ditzan.

Bada, argi diogu: ez dago kausa zaharrik munduan. Gazan ere goizero da berria eguzkia, eta goizero da berria bertakoen arazoa. Eta horrelaxe izango da, harik eta guztien eskubide guztiak errespetatuz bakearen, elkarbizitzaren eta etorkizun duinaren oinarriak ondo finkatu arte.

Historian arrantza eta itsasoko merkataritzako herriak izan diren eta oraindik badiren Donostiak eta Bermeok izango dute Estelle ontzi ederra beren uretan hartzeko ohorea. Bada, dei egiten dizuegu zuoi guztioi, giza eskubide ororen alde zareten euskal herritarrori nahiz kanpotik etor zaitezkeen besteoi ere, harrera beroa egin diezaigun Estelle ontziari eta ontzikoekin batera ozen aldarrika dezagun Gaza den presondegiari presondegi izaeraz eusteko eskubiderik ez duela Israelek. Aldarrika ditzagun hango biztanleen eskubideak oro.

Guk, deialdi hau egiten dugun euskal herritarrok, bat egiten dugu Estelle ontziaren asmoekin, ontzia bera ikurtzat hartzen dugu eta geure arazotzat ere jotzen palestinarrena.

Blokeorik ez! Palestina askea eta burujabea!

-----------------------------------------------------------

Navegando con el Estelle a Gaza pretendemos denunciar el bloqueo marítimo y terrestre que sufre Palestina, un cerco injusto e inhumano que Israel, con la complicidad internacional, insiste en mantener a costa de matar de hambre y de salud a miles de palestinos. Estamos hablando de derechos humanos, estamos hablando de que como ciudadanos/as no queremos ser cómplices de un bloqueo que pretende hacer de Gaza la mayor cárcel al aire libre del mundo.

Todavía taladran nuestros oídos las bombas que caían sobre Gaza en aquellos 25 días de “Plomo Fundido” (metafórica denominación para una de las operaciones militares más sangrientas de la historia). En total, 1419 palestinos/as fueron asesinados/as durante la operación, 1167 (82,2%) eran civiles. 5300 fueron heridos/as. No son sólo cifras, son personas como nosotros/as. Las fuerzas israelíes atacaron directamente casas privadas e instituciones civiles, incluyendo hospitales y escuelas, agravando los efectos del cerco continuado. La ofensiva tuvo un impacto devastador en la economía global de la Franja de Gaza. La reconstrucción se presenta como imposible dado el sitio total al territorio, viviendo sus habitantes una situación límite para la supervivencia por la falta de alimentos, agua, higiene, salud, educación, economía... normalizada.

¿Por qué un pescador palestino no puede navegar libremente en sus mares? ¿Por qué un agricultor no puede cultivar libremente su tierra? ¿Por qué una mujer palestina no puede decidir libremente su trabajo? ¿Por qué un/a niño/a palestino/a no puede ir a la escuela como cualquiera de nuestros/as niños/as?

Rumbo a Gaza es un proyecto que navega con el velero Estelle hacia Gaza para romper el bloqueo de fuera a dentro, mientras construímos otra embarcación -proyecto Arca- en el puerto de Gaza para romper el bloqueo de dentro a fuera.

El domingo 26 de agosto atraca en Donostia, el martes 28 en Bermeo, el velero Estelle que navega por los mares para denunciar el bloqueo a Gaza, para decir al mundo las verdades de un pueblo que como el de Gaza llora, lucha, por un cerco que les impide vivir libremente.

¡No al bloqueo! ¡Palestina libre y soberana!

Gehitu iruzkin berria