Iraultzak kale itsuetan gertatzen dira.

 

Hemen zaude

Biladi Hadi liburuaren aurkezpen musikalizatua gaur Donostiako Kortxoenea gaztetxean

Gaur, martxoak bat, Palestinaren inguruko hitzaldi musikatua izango da 20:00etan Kortxoenea gaztetxean BILADI HADI disko-liburua aurkeztuz

Bideoa ikusteko

Biladi hadi hamaika begirada Palestinari, Euskal Herritik izeneko liburua eta diskoa Biladi Hadi elkartasun brigadak Euskal Herriko hainbat sektoretako hamarnaka pertsonarekin batera hilabeteetan garatutako proiektua da. Biladi Hadi 2010ko uztailean eta irailean Palestinan izandako elkartasun brigada da, kulturgintzan eta bestelako eremuetan lanean ari diren euskal herritarrek osatua: musikariek, kazetariek, pailazoek, bertsolariek, zinemagileek, eta ikasleek, besteak beste.

Euskal Herritik elkartasuna adieraztera abiatu ginen Palestinara, eta herri bat ekarri genuen bueltan, bihotzean gordeta. Ekarritakoak gutxi du oroigarritik, eta asko, behar beste, konpromisotik. Gure bidaia joan-etorriko lan gisa ulertu genuen hasieratik. Hala, han ikusitakotik eta ikasitakotik abiatuta, ekin diogu gurean herri palestinarraren aldeko elkartasun olatua sortzeari.

Bide horretan aurrera egindako pauso bat baino ez da liburu hau. Euskal Herrian hainbat esparrutan lanean ari diren lagunekin elkarlanean, musika eta hitzak jarri dizkiegu gure bidaian ateratako irudiei: palestinarren sufrikarioaren isla diren argazkiei. Horien bitartez, bat egin nahi dugu nazioartean garatzen ari den Israeli Boikot ekimenarekin, Israelek zapalketa alde batera utzi, eta herri palestinarra aske utz dezan.

Urrats txiki honek beste batzuk ekarri beharko ditu atzetik, azkenean herri gisa elkartasuna eta babesa eman diezaiogun Palestinari, eta herri gisa egin diezaiogun aurre Israeli. Bitartean, ordea, badugu zerbait eskuartean hartu eta begiratzen dugun bakoitzean bere etorkizunaren eta ametsen jabe izan nahi duen herri bat badela gogoratzeko. Izan dadila liburu hau askatasunaren aldeko beste urrats bat. Elkartasuna ematera sekula gehiago itzuli behar izan ez dezagun.

Palestinaren egoeraren nondik norakoak erakusteaz gain, Biladi Hadi brigadako lagunek ateratako argazkiei jarritako hitzak ere biltzen ditu lan honek. Honakoak dira, zehazki, argazkiei begira idatzi egin dutenak:

● Gabi Basañez · Euskal internazionalista auziperatua
● Ainara Gorostizu eta Arantxa Iturbe · Berria egunkariko eta Hik Hasi aldizkariko kazetariak eta Biladi Hadi brigadako kideak
● Ainere Tolosa · Aktorea
● Alberto Arce · freelance kazetaria eta To shoot an elephant dokumentalaren egilea
● Alberto Pradilla · freelance kazetaria eta El judio errado liburuaren egilea
● Amets Arzallus · Bertsolaria eta kazetaria
● Ander Perez · Gazte mugimenduko eta Biladi Hadi brigadako kidea
● Harkaitz Martinez de San Vicente · Oreka TX musika taldeko kidea
● Aroa Lasa · Arramazka musika taldeko abeslaria eta Biladi Hadi brigadako kidea
● Asisko Urmeneta · Marrazkilaria
● Axier Lopez · Argia-ko kazetaria eta Biladi Hadi brigadako kidea
● Beñat Hach Embarek · Sahararen aldeko ekintzailea eta gazte mugimenduko kidea
● Xabier Euzkitze · Kazetaria eta Saharautz elkarteko kidea
● Filipe Bidart · Iparretarrak erakundearen sortzaileetakoa
● Galder Olivares · Igorreko alkate ohia eta Biladi Hadi brigadako kidea
● Garazi Goienetxea · Ikasle mugimenduko eta Biladi Hadi brigadako kidea
● Gari Berasaluze · Kazetaria eta Biladi Hadi brigadako kidea
● Iñaki Garitaonaindia Gari · musikaria
● Gotzon Barandiaran · Idazlea
● Izazkun Guarrotxena · Mugimendu feministako kidea
● Imanol Murua · Kazetaria eta idazlea
● Iñaki Antiguedad · Mugimendu ekologistako kidea, eta EHUko irakaslea
● Irune Berro · Berria egunkariko kazetaria
● Jesus Valencia · La ternura de los pueblos, Euskal Herria internacionalista liburuaren egilea
● Joanes Etxebarria · Bertsolaria eta kazetaria
● Jon Maia · Bertsolaria, musikaria eta idazlea
● Jon Mantzisidor Mantxi · Gora Japon musika taldeko kidea
● Jon Maya · Dantzaria
● Josu Martinez · Zinema zuzendaria eta Biladi Hadi brigadako kidea
● Joxe Mari Karrere · Ipuin kontalaria
● Karlos Zurutuza · freelance kazetaria
● Koldo Alzola · Komite Internazionalistak taldeko eta Hala Bedi irratiko kidea
● Kristiane Etxaluz · Militante abertzalea
● Leire Ventas · Urola Kostako Hitza egunkariko zuzendaria eta Biladi Hadi brigadako kidea
● Lidon Soriano · Komite Internazionalistak taldeko kidea eta Biladi Hadi brigadako kidea
● Miren Amuriza · Bertsolaria
● Mikel Elorza · Abokatua
● Martxelo Otamendi · Berria egunkariko zuzendaria
● Miren Artetxe · Bertsolaria
● Maite Ubiria · Kazeta.info agerkariko kazetaria
● Martxelo Diaz · Gara egunkariko kazetaria eta Biladi Hadi brigadako kidea
● Mikel Kazalis · Matxura musika taldeko kidea
● Mikel Ayestaran · freelance kazetaria
● Mikel Etxaburu · Idazlea
● Mixel Berhokoirigoin · Laborantza Ganbarako lehendakaria
● Oskar Matute · Alternatiba alderdiko bozeramailea
● Pako Aristi · Idazlea
● Periko Solabarria · Militante abertzalea
● Aiora Zulaika · Pirritx pailazoa
● Sabin Ibazeta · Gernika Batzordeko kidea
● Alfonso Sastre · Antzerkigilea eta idazlea
● Oier Guillan · Antzerkilaria
● Sustrai Colina · Bertsolaria eta kazetaria
● Javier Etayo Tasio · Gara egunkariko marrazkilaria
● Jon Garmendia Txuria eta Xabi Solano · Idazlea eta Esne Beltza taldeko abeslaria
● Unai Vazquez · Auziperatutako militante internazionalista eta Biladi Hadi brigadako kidea
● Arantxa Erasun · Euskal Memoria elkarteko kidea
● Iñaki Viñaspre · Bertsolaria eta Biladi Hadi brigadako kidea
● Xabi Strubell · Zura musika taldeko kidea
● Haritz Gartxotenea Xaporra · Euskal preso politikoa eta Biladi Hadi brigadako kidea
● Zuhar Iruretagoiena · Artista
● Raeda Taha · Idazlea
● Joseba Sarrionandia · Idazlea
● Ahmed Jasalwa · Palestinaren Askapenerako Herri Frontearen gazteen adarreko kidea
● Mahmoud Darwish · Poeta palestinarra
● Liliana Cordova Kaczerginski · Militante internazionalista eta IJAN (International Jewish Antizionist Network) taldeko kidea
● Sergio Yhani · Alternative Information Center taldeko kazetari israeldarra
● Jamal Juma · Stop the Wall kanpainaren koordinatzailea
● Ali Mohamed Jaddeh · Palestinaren Askapenerako Herri Frontearen kide historikoa

Honakoak dira, berriz, diskoan parte hartu duten taldeak eta musikariak:

● ARRAMAZKA: Gure hitzak (feat Rim Banna + DAM)
● ERATU: Nablus ilun
● ESNE BELTZA: Free Palestine
● SKATU: Askatasun egarriz
● NAPAR-K: Eguneroko goizak (feat Arramazka)
● MADELEINE: Hartza
● BERRI TXARRAK: Arren, Darwish
● FERMIN MUGURUZA: Yallah, Yallah, Ramallah!
● MALDAN BEHERA: Mohamed
● JON ARANBURU: 31. eskubidea
● PIRRITX PORROTX ETA MARI MOTOTS: Palestinatik, maite zaitut!

ARGAZKIAK:

Irantzu Pastor eta Axier Lopez kazetari eta argazkilarienak dira argazki gehienak, baina badira Biladi Hadi brigada osatu zuten gainerako lagunen hainbat begirada ere.

 

Gehitu iruzkin berria

Full HTML

  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Mark language-dependent sections with == marker == where marker is either a valid language code or a special code such as denak or other.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.

Filtered HTML

  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Mark language-dependent sections with == marker == where marker is either a valid language code or a special code such as denak or other.
  • Baimendutako HTML markak: <a> <em> <strong> <cite> <blockquote> <code> <ul> <ol> <li> <dl> <dt> <dd>
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Mark language-dependent sections with == marker == where marker is either a valid language code or a special code such as denak or other.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.