• Italian
  • English
  • French
  • Castellano
  • Euskaraz

Iraultzak kale itsuetan gertatzen dira.

 

Hemen zaude

Brigadista bati eginiko heriotz mehatxuak direla eta salaketa egin dugu

Atzo Bilboko epaitegien aurrean prentsaurrekoa eman genuen salaketa eta horren aurreko gure jarrera publiko egiteko, hauxe duzue testua oso-osorik:

 [flickr-photo:id=2889725656,size=s]  [flickr-photo:id=2889729378,size=s]  [flickr-photo:id=2889720034,size=s]  [flickr-photo:id=2889727496,size=s]

argazki galeria

"Gaur hemen bildu gara publikoki salatu nahi dugulako Askapenak azken aldian jasan duen jazarpen eta intoxikazio mediatiko kanpaina handia, gure jardunaren kriminalizazioa helburu duena. Erantsita daukazue dossierra horren berri hartu nahi duenarentzat. Baina ez da kasualitatea espaniar estatuko hedabide askotan: el país, el mundo, el coreo, antena3, tve, abc, la razón... bai eta Chileko El Mercurio, edota Colombiako UNO telebistan, azken bi urteetan jasan behar izan ditugun gezurrak.

 

Nondik atera dituzte informazioak "kazetari" hauek?

 

Gure jarduna publikoa eta ezaguna da Euskal Herrian eta munduko herri askotan. "Kazetari" hauen iturriak espaniar eta bere gobernu lagunen barne ministerioetan daude.

 

Azken aldian 'dena ETA da' kontsignak denetarako balio duenez gero, horixe ari dira erabiltzen Askapenaren kontra, lehenago beste hainbat erakunde eta herri mugimenduren kontra egin duten bezala.

 

Kasu honetan herrien arteko elkartasun internazionalistaren txanda da, hori da delitu berria.

 

Eta elkartasunaren kriminalizazioak kezkatzen bagaitu ere, gehiago kezkatzen gaitu estatuen gerra zikinak.

 

Hemen daukazue Askapenaren brigadista batek, epaitegietan jarritako salaketa.

Izan ere, uztailaren 20an gaueko 23:30etan etxean zegoela dei bat hartu zuen bere sakeleko telefonoan, deiak Venezuelako aurrezkia zekarren eta bestaldean kolonbiar azentuarekin mintzatzen zen pertsona batek 'Gabon!' esan eta barrezka hasi zen, 'Aguilas Negras gara, eta zuek Europarako FARCen bozeramaileak zarete', 'zuen atzetik gabiltza eta hilko zaituztegu, eroriko zarete!'

 

Askapenak urteak daramatza Kolonbiarekiko elkartasuna lantzen, beti egin izan dugu konponbide justu baten alde, aldeen arteko giza hitzarmenen alde, eta bide horretan, ezinbestez, beti egongo gara injustiziak, oligarkia, transnazionalak eta yankeen presentzia borrokatzen dituztenen alde.

 

Adibidez, iazko Martxoaren 6an Bilboko kaleetan ibili ginen beste talde askorekin batera paramilitarrek eta kolobiar estatuak eragin dituen biktimen aldeko martxan.

 

Arrazoi beragatik, azken urtean Coca Colaren aurkako euskal boikot ekimena bultzatu dugu, Euskal Herriko beste eragile batzuekin batera. Zergatik? Bada "Aguilas Negras" talde horrek, euskal brigadista mehatxatu duen horrexek, SINALTRAINAL sindikatuko Coca Colako 9 sindikalista hil dituelako, hamarnaka ihes eginarazi, aurten bertan, sindikalista baten semea bahitu eta torturatu zuten eta mehatxuak berritu dituzte.

 

Bada, argi eta garbi esaten diegu Kolonbiar eta Espaniar estatuei, transnazionalei, oro har, eta Coca Colari bereziki: segiko dugu boikota Euskal Herrian zabaltzen, eta ez izan dudarik, herri honek erantzungo duela, apurka-apurka Euskal Herria Coca Colarik gabeko gune erraldoi bat bihurtuko dugu eta munduan elkartasun ekimen hau bultzatzen duten beste hainbat eragileekin batera ere, Coca Colaren irribarre zuria belztuko dugu, barnean duen benetako kolorea agerian uzteko. Orain arte bezala, Kolonbiarekiko elkartasuna jorratzen segiko dugu, paramilitarismoa eta parapolitika salatzen, bai eta bere konplize eta bultzatzaileak direnak ere, Kolonbiako herri ezin duinagoak lehenbailehen justizia eta bakea lortu ditzan.

 

Kriminalizazioa, beldurra, errepresioa edota gerra zikinak ez dute etengo herrien arteko elkartasuna.

 

Hamaika herri, borroka bakarra!

 

Elkartasuna herrien arteko samurtasuna!

 

Askapenaren aurkako intoxikazio mediatikoak

El Pais egunkarian (2008/VI/01); Askapena ilegalalizatu duten "Batasunaren nazioarterako propaganda eta agitazio sarea" garela zioten bai eta erakunde terroristek biadaiak eta harremanak egiteko "plataforma" izatea leporatu ere. http://www.elpais.com/articulo/reportajes/embajadas/ETA/elpepusocdmg/200...

El Mundon (2008/06/07) ere "Latinoamerikan proselitismoa egiteko Batasunaren nazioarterako erakundea" izatea leporatzen digute http://www.elmundo.es/elmundo/2008/06/07/espana/1212867060.html

ABC egunkariaren arabera, berriz, (2007/11/15), Askapena latinoamerikan "terroristak errefuxiatu daitezen santutegi berriak bilatzen ari da"
http://www.abc.es/hemeroteca/historico-15-11-2007/abc/Nacional/el-comple...

Eta Colombiako aferera etorrita El Correo egunkariak (2008/03/07) deskubritu omen zuen Askapenako buruzagi bat Raul Reyes, erail zuten FARC-eko idazkaritzako kidearen ondoan eserita. Oso bitxia, izan ere, aragazkia Ecuadorreko Quiton CCB erakundeak ospatu zuen mintegian aterea da, eta 'Raul Reyes' omen dena CCBko Txileko kide bat da.
http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/20080307/politica/numero-farc-ten...

Argazki hori bera, baina Txileko laguna Raul Reyes zela esatera ausartu gabe Colombiako 'El Tiempo' egunkariak atera zuen (2008/03/07) http://www.eltiempo.com/archivo/documento/CMS-3989615

Azken aldian Colobiarengatik eginiko jazarpen mediatikoa areagotu besterik ez da egin, Uno Colombiako albistegian Colombiara joandako azken bost brigadistaen argazkiak agertzen ziren ETAko ustezko kide legez FARCeko presoei kartzelan eginiko bisita zela eta. http://link.brightcove.com/services/player/bcpid1631252366?bctid=1636622491.

Eta espaniar estatuan ere Informe Semanal saioan (2008/VI/21) Askapenak bere XX. urteurrena ospatzeko atera zuen bideoa (hainbat herrialdetako erakunde eta taldeen agurrekin) FARCen agurra erabili zuen FARC eta ETAren artean omen dauden harremanen froga nagusitzat.
http://www.informesemanal.tve.es/FRONT_PROGRA

 

MAS?go=111b735a516af85ccdc4135d9df82c2e123009d61eb00f778b60af793b191c310de7d44488a3f7e41b9b7a1483b878ac176bdd92aa12976186ace19ec44756af3394b665cdef5686

 

 

Gehitu iruzkin berria

randomness