Mendi altu-altu baten gailurra egin eta gero, igotzeko beste mendi altu asko geratzen zaizkigula ohartzen gara

Nelson Mandela

Hemen zaude

Elkartasun itsaso bat Bilbon

Datorren larunbatean Bilbon izango gara Euskal Herriko txoko desberdinetatik etorritako eragile eta norbanakoak. Tartean Internazionalistak ere bertan  dugu zita eta  Askapenako kideak ere bertan izango gara. Preso eta iheslariak gurean izan arte ez baitugu izaterik aske haiek gabe. Eta jakitun garelako eguneroko lana, borroka eta presioa baino ez dugula gure kaleetatik hain urrun dauden guztiak ekar ditzagun.  Gurean behar ditugu, haien senide eta gertukoen babesean eta herri honen askatasunerako bidean, eskuz esku.

Baina larunbateko zita erraldoiak, nazioarteko babesa ere beharrezkoa zuen  eta itzela izan da munduko eragile eta herri zenbaitetatik jasotako xamurtasun keinu eta adierazpenak.Gisa honetako agerpenek ez dute internazionalismoaren beharra areagotu baino egiten, beharrezkoa dugulako geuk ere beharrezko zaigu gainerako herri borrokalari eta zapalduekin bat egitea.
Tartean, Euskal Herriaren Lagunek ere hamarnaka agur bidali dituzte, London, Buenos Aires, Eskozia, Dublin,  Herrialde Katanak, Venezuela... Urte osoko elkartasun dinamiken baitan,  Euskal Herria bakarrik ez dela ari erakusten digute, hitzaldi, elkarretaratze edo bestelako ekimenak egiten dituztenean. Kasu honetan, preso eta iheslarien eskubideen aldeko aldarrikapen eta ekimen nagusiarekin bat egiteaz gain, bertan egon nahi  izan dute. Batzuk autobusez iritsiko dira hainbat ordutako bidaia ostean, beste zenbait hegazkin edo autoetan gerturatuko dira. Denak, elkartasun itsaso honen partaide izan nahi dute. Tanta bat gehigo.  Bejondaizuela!

Euskal Preso eta Iheslariak etxera!

Hamaika Herri Borroka Bakarra!

Nazioarteko eragile eta norbanakoen atxikimenduak.

Kurdistandik babesa.

Espainiar estatuko ikasle mugimenduen babesa.

Tuitazo internazionalista.

Kataluniako norbanakoen atxikimendua.

Argentinako EHL aren ekarpena.

Eskoziako EHL aren agurra.

Londoneko EHL aren agurra.

Herrialde Katalanetako EHL aren agurra.

Dublineko EHL aren ekimena.

Venezuelako errefuxiatuen kolektiboaren irakurketa.

Gehitu iruzkin berria

randomness