Zatozte borrokara eta bat egin bataila luze honetan litekeen kausarik zintzoenaren alde: gizon-emakumeen askapena

Bob Dyle

Hemen zaude

Erakusketa, bideo emanaldia eta Kubatar jaia Arrasateko Gaztetxean

Uztailak 25, asteazkena, 18:30tan Arrasateko gaztetxean "Bloqueo: La guerra contra Cuba" dokumentalaren emanaldia.

Uztailak 26 osteguna, Kubatar jaia Arrasateko gaztetxean. Mojitoa egongo da.

Aste osoan zehar kubako iraultzaren erakusketa.

Aurten beteko dira 50 urte Kubak Inperio Estatubatuarraren blokeo itogarriari aurre egiten diola...

... herriak amerikarren txotxongilo zen Fulgencio Batista presidentea (herri ia analfabeto, behartsu eta eskubide bako baten diktadorea) bota zuelako, iraultzaren bitartez. Izan ere, 1959an, Habanan gerrillari iraultzaileak garaile sartzeaz batera, aro berri bat zabaldu zen Latinoamerikan, inperialismo eta kapitalismo basatiari gaina hartzea posible dela erakusten duena. 

Karibea, ordura arte, etxe-atzeko ortutzat hartzen zuten Estatu Batuek, edo Che Guevarak zioen bezala, erretagoardiako kokagune estrategikotzat. Beraz, iraultza EEBBen hegemoniarako eredu arriskutsua bihurtu zen, lehengai eta baliabide larregi bako uharte txiki batek hain ongizate maila altua lortu eta jardun internazionalista eraginkorra abiatu zuelako. Iraultza zabaldu zitekeela ohartu zirenez, EEBBek eraso sistematiko ugari abiatu zituzten, eta blokeoa izan zen larriena eta iraunkorrena.

Nahiz eta blokeoa 1960tik aurrera (neurri txikiago batean) ezarri zen, Kennedyk osatu zuen 1962an. 1992an eta 1996an, Bush-en eta Clinton-en agintaritzan, lurraldez kanpoko neurriak erantsi zitzaizkion. Berez, debeku ekonomikoa, finantzazkoa eta merkataritzari dagokiona ez da mugatzen Kuba eta EEBBen harremana moztera, eta beste herrialdeetako herritar, erakunde eta enpresei jazartzen zaie, Kubarekin inolako merkatari, zientzia edo finantza harremanen bat abiatzen dutenean. Hortaz, blokeoak Kubaren esparru ekonomikoa murrizten du eta eragozten dio uhartearen garapenerako ezinbestekoak diren lehengaiez hornitzea.

Horrexegatik guztiagatik eta Kuba Inperioaren aurreko duintasun eta errebeldia erakusle handiena delako, Askapenetik elkartasun osoa adierazten diogu eta EEBBek ezarritako blokeo higuingarria berehala eta betiko bukatzea exijitzen dugu!

Gainera, aurten ere, 1953ko uztailaren 26an Fidel Castrok gidaturik Kubako gerrillari iraultzaileek Moncadako kuartela eraso zutela gogoratuko dugu. Horretarako hitzordu batzuk antolatu ditugu, gaztetxean, jakin-mina daukan edozein herritarrendako: uztailaren 25an, asteazkenez, 18:30ean, blokeoaren inguruko bideo emanaldia eta tertulia; uztailaren 26an, mojito gau kubatarra; aste osoan zehar argazki erakusketa.

Animatu eta etorri!

Kirmen Gaztelu

(Arrasateko Askapenaren izenean)

(Goienkarian argitaratutako gutuna)

 

Taxonomy upgrade extras: 

Gehitu iruzkin berria

Full HTML

  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Mark language-dependent sections with == marker == where marker is either a valid language code or a special code such as denak or other.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.

Filtered HTML

  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Mark language-dependent sections with == marker == where marker is either a valid language code or a special code such as denak or other.
  • Baimendutako HTML markak: <a> <em> <strong> <cite> <blockquote> <code> <ul> <ol> <li> <dl> <dt> <dd>
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Mark language-dependent sections with == marker == where marker is either a valid language code or a special code such as denak or other.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
randomness