Lore guztiak moztuko dituzue, baina iritsiko da udaberria...

Pablo Neruda

Hemen zaude

Errepresioa Kolonbian: hitzaldia eta elkarrizketa.

Gasteizko Askapenako taldeak antolaturik, hilabetero bezala, hitzaldia izango da asteazken honetan Paddy Shorts Judizmendiko tabernan:

Apirilak 6 arratsaldeko 19:30tan.

Oraingo honetan Kolonbiako errealiatea izango dugu aztergai. Euskal Herrian bizi diren Kolonbiarrek emango dute, ezkutuko diktadura honen berri: Ehunka mila desagertu, 6 milioi barne errefuxiatu, 7500 preso politiko. Egoera izugarri gogorra dute herrialde honetan eta  informazio iturri nagusiek lan bikaina egiten dute benetako egoera ixilaraziz. Hitzaldiaren ostean, aurtengo brigaden nondik norakoak ere azalduko dira, labur bada ere.

Hitzaldiarekin lotuta Hala Bediko "A desalambrar" irrati saioko lagunek Edgar Gómez erbesteratu kolonbiarra elkarrizketatu dute. Entzun!

 

 

Gehitu iruzkin berria

randomness