Humanismotik iraultza bereiziz gero, ezin liteke humanismo erabatekoa izan, eta iraultzatik humanismoa bereiziz gero, ezin liteke iraultza izan

Boris Bialik

Hemen zaude

Estelle bahituta eta bere tripulazioa atxilotuta. Astelehenean denok kalera!

Ia hiru hilabetez Europako hainbat portutan babesa jaso ondoren, Gazako setio egoera hautsi eta palestinarrek bertan bizi duten isolamendu eta zapalkuntza etengabea salatzea helburu zuen itsasontziak eta Gazaruntz ekimenak berak.

Unearen larritasuna kontutan hartuz, Askapenak honakoa jakinarazi nahi luke:

Lehenik eta behin Estelle itsasontziko kideei, gure elkartasunik beroena eskaini nahi genieke, tartean Euskal Herriaren ordezkari doan Begoña Zabalari

Bigarrenik, Herri bezala erantzun irmoa emateko unea da, bide honetan, astelehenean arratsaldeko 19:00etan kalera ateratzeko deia luzatu nahi genuke.

Hauexek dira momentuz deiturik dauden elkarretaratzeak:

  • Iruñea: Gobernu delegaritzaren aurrean
  • Donostia: Boulervarden
  • Bilbo: Europar batasunako bulegoaren aurrean (Foru aldundiaren aurrean)

Estellek nazioarteko uretan jasan duen abordaje ilegalaren ondoren, Israeldar ejerzitoak belaontziaren kontrola hartu du eta Israelen dagoen Ashdob-era zuzendu du.

Israeldar enbaxadak esan duenez, bere herrian ilegalki sartzen saiatzeagatik epaituko dituela esan du Israeldar enbaxadak. Bidaiariek bere gain botatzen diren karguak onartzen badituzte, 72 ordutan epaituak eta deportatuak izango direla ere esan du eta ez badituzte onartzen, epaituak eta Israelgo kartzela batean espetxeratuak izango dira.

Oroitu behar dugu, ez dela egon inongo momentutan Israelen sartzeko saiakerarik, Askatasun Ontzidia ekimen baketsu bat dela eta bere helburua Gazarako portura iristea dela.

Iruñean prentsaurreko bidez abordaia salatu dute  

 

Gehitu iruzkin berria