Ni hil hilko nauzue... baina bihar itzuliko naiz eta miloika itzuliko naiz

Bartolina Sisa

Hemen zaude

Estelle bela ontzia Donostian eta Bermeon izango da Abuztuaren 26 eta 28an

Aurten Askatasun Ontzidia berriz ere itsasoratu da Gazako blokeoa hausteko helburuarekin.

Oraingo honetan, Sueziatik Gazaraino nabigatuko du Estelle bela ontzia, tartean Baltiko, Kantauri, Atlantiko eta Mediterranioko portuetan hainbat geldialdi egingo ditu.

Euskal Herrian ere izango dugu abuztuaren 26rako Donostiako portuan eta abuztuaren 28rako Bermeon.

Geldialdi bakoitzean hitzaldiak, kontzertuak, ekimen publikoak egingo dira eta bertan Gazak jasaten duen egoera larri eta gogorraren informazioa zabaltzeko aukera izango da. Hilabetez Eskandinabiako uretan ibili eta gero, Suedian bost portu eta Norbegian beste bi bisitatu eta gero, Estelle belaontzia kantabrikoko uretarako abian jarri da.

Ikusi ekimenaren informazioa Gazatik-Gazaruntz webgunean.

 

 

 

Gehitu iruzkin berria