"Garapenerako bidean dauden herriak", auzokoen garapenak zapaldutako herriei adituek ematen dieten izena da

Eduardo Galeano

Hemen zaude

Euskal Herria - Kolonbia, elkartasun zubiak eraikitzen

Uda honetan, Kolonbian izan gara Askapenak antolaturik Euskal Herriko herri mugimenduko militanteok osatutako brigada bat, herrialdearen egoera eta koiuntura berria ezagutzeko, lehen eskutik. Brigadak bi helburu nagusi izan ditu: batetik, herri mugimenduko eragileekin genituen harremanei berreustea, eta bestetik, prozesuak eta FARC-EP gerrillaren eta Santosen gobernuaren arteko Habanako akordioek utzitako errealitatea ezagutzea.

Horretarako, hainbat ekimen eta bilera izan genituen askotariko eragile politiko eta sozialekin, hala nola Marcha Patriótica (elkarte indigenak, afrikarren ondorengoen elkarteak, nekazarien elkarteak, kontrakultura mugimenduak, Giza Eskubideen defentsarako elkarteak, erasotutako emakumeak…), Juventud Rebelde, Federación de Estudiantes Universitarios (FEU) eta Congreso de los Pueblos eragileekin.

Jarraitu irakurtzen

Orain, han ikusi eta ikasitakoaren berri emango dugu hainbat hitzalditan

EUSKAL HERRIA Y COLOMBIA, TEJIENDO LAZOS DE SOLIDARIDAD

Este verano una brigada de Askapena formada por militantes del movimiento popular de Euskal Herria acudimos a Colombia para conocer de primera mano la situación y la nueva coyuntura a la que se enfrenta este país. Los objetivos principales de esta brigada fueron, por un lado, retomar lazos con organizaciones del movimiento popular y por otro, recoger testimonio de la realidad generada a raíz de del proceso y de los posteriores acuerdos de la Habana entre la guerrilla FARC-EP y el actual gobierno de Santos.

Para ello realizamos diferentes actividades y reuniones con diversos agentes políticos y sociales: Marcha Patriótica (asociaciones indígenas, asociaciones afrodescendientes, asociaciones de campesinos, movimiento contracultura, defensa de DDHH, mujeres víctimas...), Juventud Rebelde, Federación de Estudiantes Universitarios (FEU) y el Congreso de los Pueblos.

Seguir leyendo


 

FARC-EP gerrillaren 53 urtetako borrokan zehar, Kolonbiako gobernu ezberdinekin akordio politikoak lortzeko negoziaketa eta saiakera asko izan dira porrotak: La Uribe (1982-1987), Caracas, Tlaxcala (1991-1992), San Vicente del Caguán (1999-2002), eta azkenik, La Habana (2012-2016).

 

Aipatzekoa da 80ko eta 90eko hamarkadetan Unión Patriótica alderdiari gertatutakoa. Indar politikoa 1985ean eratu zen, FARCen eta Belisario Betancur presidentearen gobernuaren arteko La Uribe-ko akordioen ondorioz. Indar politiko batzuk bateratuta sortu zen UP, eta nekazaritza-erreforma eta erreforma politiko demokratikoak, sozialak eta ekonomikoak aldarrikatzen zituen, beste askoren artean. Orduan hasi zen genozidioa: 5000 militante baino gehiago erail zituzten, horien artean, kongresistak, diputatuak, kontseilariak eta alkateak. Estatuaren segurtasun-indarrak eta paramilitarismoa izan ziren erantzule zuzenak.

Handik urte batzuetara, Plan Colombia jarri zen martxan, San Vicente del Caguan-go bake prozesu betean. Kolonbiako gobernuaren eta Estatu Batuen arteko aldebiko akordioa izan zen, eta narkotikoen aurka egiteko eta herrialdea sozialki eta ekonomikoki berpizteko estrategia bateratu baten aitzakiapean sinatu zen. Baina, akordio horrek, ofentsiba kontrairaultzailea ekarri zuen: ejertzitoa modernizatu zuten, Estatu Batuetako soldadu zibil eta militarrak ugaritu ziren (7 base militar, Kolonbian), gaitasun handiko inteligentzia militarra garatu zen… Helburua bakarra eta argia zen: matxinatuei eraso egitea paramilitarismoarekin aliatuta. Baina, argia zen helburu geopolitikoa ere: Estatu Batuen esku-hartze politiko, ekonomiko eta militarra areagotzea Latinoamerika osoan.

10 urteren ostean, 2012ko abuztuaren 26an, azken negoziaketa-prozesua abiatu zuen dokumentua sinatu zen FARC-EPeko gerrillarien eta gobernuaren artean. 4 urteko elkarrizketa luzeen ondoren, 2016ko irailaren 26an, akordioak sinatu ziren eta urriaren 2an, plebiszitu bat burutu zen, herriak akordioei babesa eman ala ez erabaki zezan. Erantzuna ezezkoa izan zen, hein handi batean, alderdi eta sektore politiko jakin batzuek (besteak beste, Alvaro Uribe Velez presidente ohi ultraeskuindarraren Centro Democrático alderdiak) ezezkoaren alde egindako intoxikazio eta desinformazio kanpainagatik.

Plebiszituaren ostean, aldaketa batzuk egin eta azaroaren 24an Amaierako Bake akordioa sinatu zuten, sei puntu barnebiltzen dituena:

  1. Landa Erreforma Integrala (RRI): nekazaritza garapen integralerako politika.
  2. Parte hartze politikoa: bakea eraikitzeko irekitze demokratikoa.
  3. Gatazkaren amaiera: borroken su-etena, aldebikoa eta behin betikoa; eta armen uztea.
  4. Legez kontrako drogen arazoaren konponbidea.
  5. Biktimen erreparazioa: egia, justizia, erreparazioa eta berriro ez errepikatzeko sistema integrala.
  6. Akordioak betetzen direla bermatzeko, egiaztatzeko eta berresteko mekanismoak.

Akordioak sinatu zirenetik, azken urtean zehar, etengabe mehatxatu eta jazarri dituzte lider sozialak, nekazariak, FARC-EPko borrokalari ohiak eta haien senitartekoak. Zoritxarreko errealitate horren erakusle dira duela gutxi jazotako bi gertaera, hona ekarri nahi genituzkeenak: bata, Tumaco-ko martxa baketsu batean parte hartzen ari ziren 16 nekazariren erailketak; bestea,  Marcha Patriótica eta Juventud Rebelde eragileetako hainbat kidek jasotako mehatxuak, talde paramilitarren eskuetatik.
 
Testuinguru honetan, aurreko abuztu amaieran eta iraila hasieran, FARC-EPren alderdi politikoa sortzeko kongresua burutu zen. 1200 pertsona inguruk hartu zuten parte; horien artean, borrokalari ohiak eta hainbat eragile sozialetako kideak.

Debate eta bozketa bizien ostean, FARC-EP gerrilla FARC Fuerza Alternativa Revolucionaria del Común bihurtu zen. Egun batzuetara, 111 kidek osatutako kontseilu nazionala eratu zen; aipagarri dira Timoleon Jimenez presidentea, Ivan Marquez kontseilari politikoa, eta Pablo Catatumbo barne-antolaketa kontseilaria. Alderdi berriak trantsizio gobernu batera aurrera egiteko eta  adiskidetze nazionalerako beharra azpimarratu du, indarkeria politikoaren kapitulua ixteko eta agertoki demokratiko berri bati bidea emateko. Horrez gain, genero azpibatzordearen lanari aitortza berezia eman nahi diogu, bake akordioetan eta alderdi berriaren eraketan izan duen garrantziagatik; eta alderdiaren definizioaren baitan patriarkatuaren aurkakotasuna jaso izana ere goraipatu nahi dugu, baita ahalduntze kolektibora, emantzipaziora eta alderdi berriaren maila guztietan emakumeen parte hartze masibora bideratuta egotea ere.

ELN Ejército de Liberación Nacional antolakunde gerrillariak, berriz, 2014tik Kolonbiako gobernuarekin hainbatetan elkartu eta 6 puntuko bake agenda bat adostu ondoren, Quiton (Ekuador) negoziaketa mahai bat finkatzea lortu zuen. Negoziaketa prozesurako mahai hori 2016ko urriaren 27an  ezarri zen ofizialki, eta azaroaren 3an hasi ziren hainbat elkarrizketa ziklo. Elkarrizketen ondorioz, aldebiko su-etenerako akordio batera iritsi dira, eta kolonbiarren egoera humanitarioa hobetzea markatu dute helburutzat. Su-etena urriaren 1ean hasi zen eta 2018ko urtarrilaren 9ra arte luzatuko da. Hala, agertoki berri baten aurrean daude, kolonbiar guztientzat benetako bake egonkor eta iraunkorrerako aukerari bide emango dion agertokiaren aurrean.

 
Herri kolonbiarraren errealitateaz kontziente gara, eta Euskal Herritik elkartasun sareak jostea eta lanerako zubiak eraikitzea ezinbestekoa dela uste dugu. Horregatik, eta brigadista gisa bizitzako esperientzia oinarri hartuta, hauek dira herri kolonbiarraren prozesuari babesa emateko hiru ardatz nagusietakoak:

  1. Habanako akordioak sozializatzea, hura betetzea exijituz, eta era berean, Santosen gobernuak adostutakoa betetzen ez duela agerian utziz.
  2. Paramilitarismoaren amaiera exijitzea. Badaramatza 50 urte antolatuta, eta egun, oraindik ere, bizirik dirau. Sistematikoak dira lider sozialen eta FARC-EPko borrokalari ohien erailketak; baina, gobernuak paramilitarren existentzia ukatzen jarraitzen du.
  3. Preso politiko guztien askatasuna exijitzea, adostutakoaren eta sinatutakoaren arabera, kalean behar bailukete. Estatu Batuetan preso duten Simon Trinidaden kanpaina babestea.

Azkenik,  gure babes eta elkartasun osoa, Kolonbian erailketa sistematikoak, inpunitatea eta gobernuak akordioak bete ez izana salatzeko deitutako lanuzte nazional mugagabearekiko  eta minga indigena martxekiko.

Elkartasuna herrien arteko samurtasuna da…

¡AMANDO VENCEREMOS!

GORA HERRION BORROKA!

 

Durante los 53 años de lucha de las FARC-EP, han sido varias las negociaciones y los intentos fallidos por lograr acuerdos políticos con los diferentes gobiernos colombianos: La Uribe (1982-1987), Caracas, Tlaxcala (1991-1992), San Vicente del Caguán (1999-2002) y por último el de La Habana (2012-2016).

Cabe mencionar lo acontecido en los años 80 y años 90 con el movimiento político Unión Patriótica, nacido en 1985 fruto de los Acuerdos de La Uribe entre las FARC y el gobierno del presidente Belisario Betancur. La UP surgió como convergencia de fuerzas políticas, con reivindicaciones como reformas políticas democráticas, sociales y económicas, reforma agraria… Fue entonces cuando dio comienzo un genocidio con más de 5000 militantes asesinadas, entre ellas, congresistas, diputadas, concejalas y alcaldesas. Encontrándose tras estos asesinatos fuerzas de seguridad del estado y paramilitarismo.

Unos años más tarde dará comienzo el llamado Plan Colombia, diseñado en pleno Proceso de Paz del Caguán. Plan que trajo consigo acuerdo bilateral entre los gobiernos de Colombia y EEUU que, bajo el pretexto de crear una estrategia antinarcóticos y una revitalización social y económica del país, llevó a cabo toda una ofensiva contrarrevolucionaria: modernización del ejército, aumento de efectivos civiles y militares estadounidenses (7 bases militares en Colombia), inteligencia militar altamente capacitada… Con el único objetivo de combatir a la insurgencia en alianza con el paramilitarismo y con un claro propósito geopolítico, permitiendo a EEUU arraigar su intervencionismo político, económico y militar en todo América Latina.

Tras 10 años, el 26 de agosto de 2012 se firmó el documento que marcó el comienzo de este último proceso de negociación entre la insurgencia de las FARC-EP y el gobierno. Después de 4 años de largas conversaciones, el 26 de septiembre del 2016 se firmaron los acuerdos y el 2 de octubre del mismo año se celebró un plebiscito en el cual, el pueblo debía decidir si apoyar o no dichos acuerdos. La respuesta fue negativa, en gran parte por la campaña de intoxicación y desinformación a favor del “no” realizada por ciertos partidos y sectores políticos, entre ellos el partido Centro Democrático del conocido expresidente ultraderechista Álvaro Uribe Vélez.

Después del plebiscito, se hicieron ciertos cambios y el 24 de noviembre se firmó el Acuerdo Final De Paz que constan de seis puntos:

  1. Reforma Rural Integral (RRI): política de desarrollo agrario integral.
  2. Participación política: apertura democrática para construir la paz.
  3. Fin del conflicto: Cese al Fuego de Hostilidades, bilateral y definitivo, y la Dejación de Armas.
  4. Solución al problema de drogas ilícitas.
  5. Reparación de víctimas: Sistema integral de Verdad, Justicia, Reparación y No Repetición.
  6. Mecanismos de implementación, verificación y refrendación.

Desde que se firmaran los acuerdos, a lo largo de este último año, las amenazas, y las persecuciones a líderes sociales han sido incesantes, ascendiendo el número de asesinadas a más de 200, entre ellas, líderes sociales, campesinas, excombatientes de las FARC-EP y sus familiares. Como muestra de esta trágica realidad nos gustaría recordar dos hechos cercanos en el tiempo; por un lado, el asesinato de 16 campesinas mientras se encontraban en una marcha pacífica en Tumaco y por otro, las amenazas recibidas por diferentes miembros de Marcha Patriótica y Juventud Rebelde por parte de grupos paramilitares.

En este contexto, a finales de agosto y principios de septiembre de este año se llevó a cabo el congreso fundacional del partido político de las FARC-EP, participando en él alrededor de 1200 personas, entre las cuales se encontraban ex combatientes y miembros de diferentes organizaciones sociales.

 Después de intensos debates y votaciones, la guerrilla de las FARC-EP pasó a ser FARC, Fuerza Alternativa Revolucionaria del Común. Días más tarde era elegido el consejo nacional de 111 miembros en el que destacan Timoleón Jiménez como presidente, Iván Márquez como consejero político y Pablo Catatumbo como consejero de organización. El nuevo partido remarca la necesidad de avanzar hacia un gobierno de transición y reconciliación nacional que cierre el capítulo de la violencia política y abra un nuevo escenario democrático. Junto con esto, queremos reconocer la labor de la subcomisión de género por su relevancia en los acuerdos de paz y en la creación del nuevo partido, y hacer hincapié en el logro de la definición de partido, como partido anti patriarcal, encaminado en el empoderamiento colectivo, en la emancipación y en la participación masiva de las mujeres en todos los niveles del nuevo partido.

Por su parte el ELN (Ejército de Liberación Nacional), después de diversos encuentros y conversaciones con el gobierno colombiano desde 2014, en las cuales habrían logrado acordar una agenda de paz de 6 puntos, consigue afianzar una mesa de negociación en Quito (Ecuador), instalada oficialmente el 27 de octubre de 2016, y el 3 de noviembre dan comienzo diferentes ciclos de dialogo. En consecuencia, se logra un acuerdo en torno al cese al fuego bilateral, que tiene como objetivo mejorar la situación humanitaria de la población colombiana. Este cese se ha inició el 1 de octubre de este año y se prolongara hasta el 9 de enero de 2018, abriendo así un nuevo escenario con grandes posibilidades de una paz real, estable y duradera para todos y todas las colombianas.

Siendo conscientes de la realidad en la que se encuentra ahora el pueblo colombiano, pensamos que es imprescindible crear lazos de solidaridad y puentes de trabajo desde Euskal Herria. De esta manera, y en base a nuestra experiencia vivida como brigadistas, tres de los ejes principales de apoyo al actual proceso del pueblo colombiano son:  

  1. Socialización de los acuerdos de La Habana, exigiendo su cumplimiento y a la vez, evidenciando el grave incumplimiento de ellos por parte del gobierno de Santos.
  2. Exigir el fin del paramilitarismo. Fenómeno existente durante más de 50 años y que hoy día sigue latente, siendo sistemático el asesinato de líderes sociales y excombatientes de las FARC-EP, mientras el gobierno niega su existencia.
  3. Exigir la libertad de todas las presas políticas, que según lo acordado y firmado deberían estar ya en la calle, y apoyar la campaña de Simón Trinidad, preso en Estados Unidos.

Por último, nos gustaría mandar todo nuestro apoyo y nuestra solidaridad con el reciente paro nacional indefinido y la minga indígena convocados en Colombia para denunciar los asesinatos sistemáticos, la impunidad, y el incumplimiento de los acuerdos de paz por parte del gobierno.

La solidaridad es la ternura de los pueblos…

¡AMANDO VENCEREMOS!

GORA HERRION BORROKA!

Gehitu iruzkin berria