Soilik emakumeon bihotzak bat egiten ez duenean dira ahulak herrien ekimenak

Jose Martí

Hemen zaude

Euskal Herria-Palestina Eguna, Maiatzaren 12an ospatuko da Alegian

Herri palestinarrari elkartasuna adierazi eta Palestinan duten okupazioa salatzeko eguna izango da Maiatzak 12koa Alegian (Gipuzkoa).

Euskal Herria Palestina Sareak antolatuta, izen bereko egun osoko festa egingo dute, eta herri bateko zein besteko kulturen adierazpen ugari izango dira bertan.

Euskal Herria Palestina Eguna bigarreneko aldiz ospatzeko aukera izango da eta festa eguna izanda ere, aldarrikapenak leku nabarmena izango du Alegian.

Euskal Herria Palestina Sarek gogora ekarri du Israelek nazioarteko legedia «urratzen» segitzen duela. Palestinak pairatzen duen okupazioaren aurka, Nazio Batuek 242 ebazpenean gaitzetsi zutena, Palestinako talde ugarik nazioarteko legedia urratzen duen artean Israeli boikota egiteko nazioarteko deialdia egin zuten 2005ean. Israeli presio egiteko helburuarekin, BDS kanpaina abiatu zuten (Boikota, Desinbertsioa, Isunak), Palestinako herriaren aurka ezartzen den apartheid sistemaren aurka eta Hego Afrikan izandako ereduari jarraituz.

Israeli boikota egiteko nazioarteko kanpaina horren lekukoa Euskal Herrian ere hartu dute talde ugarik, eta horren azkeneko gauzatzea izan da Euskal Herria Palestina Sarea. Bertan parte hartzen dute eremu askotako taldeek (internazionalistek, alderdi politikoek, sindikatuek, udalek, gazte erakundeek eta gobernuz kanpoko erakundeek, besteak beste). Giza eskubideak eta nazioarteko legedia errespetatzen ez duen bitartean, Israel ez da estatu demokratikoa izango. Horren aurka, eta Europako eta munduko herrialde askotan bezala, Euskal Herria Palestina Sarea BDS kanpaina eramaten ari da aurrera.

Eskubide hauek errespetatzen ez diren bitartean, estatu sionistaren edozein adierazpenen aurka protesta egingo dugu. Azkeneko urteotan Israeli boikota egiteko adierazpenak asko izan dira. Tel Aviveko Maccabi saskibaloi taldeak Gasteizen jokatu izan duenean edota Noak eta Mayumanak emanaldiak eskaini dituztenean, Palestinako herriaren ahotsa entzun da. Baita Hondarribian (Gipuzkoa) Israelgo sukaldaritzari buruz antolatuta zeuden jardunaldi batzuk bertan behera uztea lortu zuten herri palestinarraren aldeko ekintzaileek.

Egun osoko festa

Euskal Herria Palestina Eguneko ekitaldiak goizean hasiko dira. 11:00etan, olibondo landaketarekin. 12:00etan Harrera ekitaldia izango da Udaletxe Plazan

!2:30etatik aurrera gune ezberdinen irekiera izango da: haurren txokoa, irratia edo materialaren erakustokia, 14:30etan Herri bazkaria (Paella = 6 euro). Arratsalderako dantza ikuzkizuna, eta gauez musikak hartuko du Alegiako Gaztetxea Manillares Iturriaga eta DJ-ak emanaldien bidez.

Iaz Euskal Herria-Palestina eguna Zestoan ospatu genuen

"Elkartasunez" abestia Arrebote taldeak eta Julen Zulaikak 2009.urtean egin zuten Palestinarekiko elkartasuna indartzeko

 

Gehitu iruzkin berria

Full HTML

  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Mark language-dependent sections with == marker == where marker is either a valid language code or a special code such as denak or other.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.

Filtered HTML

  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Mark language-dependent sections with == marker == where marker is either a valid language code or a special code such as denak or other.
  • Baimendutako HTML markak: <a> <em> <strong> <cite> <blockquote> <code> <ul> <ol> <li> <dl> <dt> <dd>
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Mark language-dependent sections with == marker == where marker is either a valid language code or a special code such as denak or other.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.