Gure mendekua geure haurren irribarreak izango dira

Bobby Sands

Hemen zaude

Gernika gehiagorik ez! Eraso inperialista gehiagorik ez!

Ehunka hildako, milaka zauritu, urteetako izua, gezurra eta errepresioa sorrarazi, Gernikako eraso inperialistaren 75. urteurrena da gaurkoa.

Altxamendu faxista espainiarrarekin batera, bat egin zuten Alemaniako nazi eta italiar faxistek. Hain zuzen, bonbardaketa egunean bertan, parte hartu zuten, Kondor legioko nazi alemaniarrek eta Aviazione Legionarioko italiar faxistek.

Inperialismoak bere interesen defentsan bat egin zuen duela 75 urte, elkarrekin borrokatu zuten interes berberak zituztelako orduan ere, gaur egun ere bat egiten duten bezalatsu. Izan, gisa honetako eraso militar bat burutzerakoan, izan Grezian bezala herriak hautaturiko  gobernu bat kargutik kendu eta diktadura ekonomiko bidez  agintari berri bat jartzerakoan, edo izan  azken asteetan ikusi dugun bezala, REPSOL- YPF auzian, enpresa pribatu baten aldeko defentsa lotsagabeki egiterakoan, transnazionalen eta merkatuaren  titere baino ez diren mendebaldeko gobernu buruak Bruselan elkar hartuz.

Gernika baina, mundu mailako ikur bilakatu da eta orduko  eraildako, kaltetu eta haien senitartekoak gogoan izanik, gure oroimen kolektiboan  ditugu egunotan, munduko herri borrokalariak, munduko herri zapalduak. Hala,  Gazako kale txikituak datozkigu burura Gernikako orduko irudiak, etxe birrinduak ikustearekin, edo  Laboaren hitzek gogorarazten diguten hura, qué barbaridad Bagdad ohiukatzean, Allenderen azken irudiak La Monedako bonba hotsak entzutearekin batera... 

Baina haiekiko elkartasuna adieraztearekin, haiekiko harrotasuna ere badatorkigu,  gure eskubideen defentsan eta faxismoaren aurkako borrokan dena eman zuten emakume eta gizon haien duintasuna eta adorea, alegia. Pasa den asteartean, harrokeriaz gogorarazi zigun arren  armada espainiarrak, Elgetako maniobra militarretan,  faxistek herria hartu zuteneko  urte urrunean, guda nork irabazi zuen eta oraindik nork jarraitzen duen garaile azpimarratuz.

Euskal gudari haiekin batera ordea, mundu osotik etorritako brigada internazionalak ere gurean izan ziren. Haiek ere bat egin zuten, kasu honetan baina, herri honen eskubide eta askatasun gosearekin. Gernikatik milaka kilometrotara jaiotako gazte internazionalista haiek, azken muturreraino eraman zuten bere egitekoa, Zallan zauritu eta gutxira hil zen Nino Nanneti Italiarra  bezala, Loiolako  Kuarteleko borroketan, Irun edo Donostian aritu zen Felipe Matarranz asturiarra, edo Bilboko kaleetara 17 urte zituela guda hasi berritan  etorri zen Fritz Teppich alemaniarra bezala, besteak beste.

Hauek eta eurekin batera etorritako eta eroritako guztiak gogoan izan nahi genituzke Gernikan datorren igandean Ahaztuak eta Askapenak elkarrekin antolaturiko egunean.

Harro gaudelako eurak egin zutenaz!

Faxismoaren aurka: atzo, gaur eta beti!

Eraso inperialistarik ez Gernikan ez inon!

 

Contra el fascismo de ayer y hoy, el domingo 29 de abril tod@s a Gernika

El pŕoximo domingo 29 de Abril la organización internacionalista Askapena y la asociación Ahaztuak 1936-1977 (Victimas del golpe de estado, de la represión y del régimen franquista), celebraremos conjuntamente en Gernika una Jornada de Memoria en la que desde la reivindicación de la Memoria Histórica Democratica y Antifascista de Euskal Herria y tambien desde su perspectiva internacionalista realizaremos diferentes actividades en torno a este 75 aniversario del bombardeo de la villa por la aviación fascista de las fuerzas que el 18 de Julio de 1936 habian dado el golpe de estado contra la legalidad republicana y la voluntad popular.

Los actos comenzarán a las 12:00 en la Casa de Juntas de Gernika donde, junto a algunos gudaris y milicianos que aún se encuentran entre nosotr@s renovaremos y asumiremos el compromiso de lucha contra el fascismo y por la Libertad que ellos asumieron hace 76 años al firmar el ingreso en el Eusko Gudarostea o en las milicias republicanas. Lo haremos firmando todo aquel que lo desee una hoja de reclutamiento copia de las que ellos firmaron entonces y que el próximo día 29 firmarán por segunda vez.

Tras ello, a las 12:30 y partiendo desde la plaza del Ayuntamiento, celebraremos una manifestación bajo el lema "Eraso inperialistarik ez Gernikan ez inon / No a las agresiones imperialistas! No más Gernikas!" con la que queremos denunciar que entendiendo el bombardeo de Gernika como parte de una estrategia de agresión imperialista contra el derecho a decidir de las personas y de los Pueblos siguen han venido produciendose dedse 1937 y siguen produciendose hoy agresiones del mismo tipo que debemos denunciar y frenar: Palestina, Kurdistan, Irak, Afganistan o Siria son algunas de ellas.

A las 13.00 h. y en la plaza del Ayto. celebraremos un Acto de Memoria que bajo el lema "Faxismoaren aurka atzo, gaur eta beti / Contra el fascismo ayer, hoy y siempre" homenajeará la memoria y la lucha de todas aquellas luchadoras y luchadores que se enfrentaron al fascismo y a su modelo español, el franquismo, desde el mismo día del golpe de estado del 18 de Julio y dentro de ellos a todos aquellos hombres y mujeres que desde otras tierras vinieron a combatir a suelo vasco.

En este homenaje y en representación de todos esos luchadores tendremos un recuerdo especial para Fritz Teppich -internacionalista alemán que con el nombre de Alfredo T. Salutregi combatió en el Eusko Gudarostea y cuyo hijo nos acompañará ese día-, para Nino Nanetti, internacionalista italiano herido de muerte en combate en Zalla (Bizkaia) y para Felipe Matarranz, miliciano asturiano que participó en los combates de Irún y en el asalto a los cuarteles de Loiola y que tambien nos acompañará.

Tras este acto será la hora de la Comida Popular y tras ella podremos disfrutar del recorido de memoria histórica musicada que Salvador Amor y Gabriel Ortega nos ofrecerán a través de la presentación de su disco "Rojo cancionero y banderas rotas".

Una Jornada que como la "Audiencia Pública contra el Regimen Franquista y la Impunidad de sus crimenes" que Ahaztuak 1936-1977 celebraremos el dia anterior, sábado 28, tambien en Gernika intentará, en este 75 aniversario del bombardeo fascista de esta villa, sumar fuerzas y empuje a la lucha necesaria por la Memoria Histórica Democrática y Antifascista de Euskal Herria y a la lucha contra la impunidad de los crímenes del franquismo.

ATZOKO ETA GAURKO FAXISMOAREN AURKA!!
ERASO INPERIALISTARIK EZ GERNIKAN EZ INON!!

CONTRA EL FASCISMO DE AYER Y DE HOY!! NO A LAs AGRESIONES IMPERIALISTAS!! NO MAS GERNIKAS!!

AHAZTUAK 1936-1977 / ASKAPENA

 

Fritz Teppich, “Alfredo T. Salutregi”

Fritz Teppich Berlinen jaio zen 1918an, familia judu liberal batean. Gaztetatik giro militantetan murgildu zen, gazte langile edo antifaxista taldeetan. 18 urte bete gabe zela, Belgikan Hotel batean lanean ari zen bitartean, Espainiar estatuko alxamendu faxistaren berri izan eta Frantziar estatua zeharkatu ondoren Hendaian barrena Bilbora iritsi zen 1936ko irailean. Bertan Mola general faxistaren aurkako konbateetan hartuko zuen parte, Azaña, Tomas Meabe eta azkenik Brigada Mista 163, Bilbo eta Donostiako borroketan.

Behin euskal lurrak faxisten eskutan geratu ondoren, bera eta beste zenbait kide Frantziatik barrena Kataluniara igarotzea lortu zuten, 11.Divisioan parte hartuz. Errepublikaren erorketarekin baina, 1939ko martxoan alde egitea lortu zuen, eta Belgikara iritsi. Denbora gutxira baina, Naziek Frantzia eta Belgika bereganatzean, atxilo hartu zuten eta Gurs campo de los vascos kontzentrazio eremuan  sartu eta ondoren Le Vernet zelaira eramango dute eta handik ere ihes egitea lortu bazuen ere.

Nolabait Portugala iristea lortu zuen eta atxilo hartzen du Salazar diktadoreak, diktadura amaiera arte.  Geroztik Berlinen bizi izan da eta pasa den otsailak 25 arte, hil egin baizen Fritz Teppich edo guda garaian hartu zuen goitizena Alfredo Satrustegi, bere printzipio internazionalista eta komunistei ez die muzin egin.

Nino Nanetti

Nino Nanneti Bolognako Italiar komunista izan zen Aragoiko frentean hartu zuen parte lehenik, ondoren Parisen izan zen Brigada iternazionalak osatzeko laguntza eskaintzen.

Guda zibilean murgildurik hainbat frontetan aritu ostean, Euskal 6. brigadan amaituko du, berau zuzentzen Bilboko defentsan. Bilbo erori ondoren Zallan zauritu zuten 1937 ekainaren 21ean. Handik  Santanderko eritetxe batera eraman zuten, baina bertan zendu zen uztailaren 19an.

Felipe Matarranz González

Mehatzari familia  batean jaioa 1915ean, Ribadebedan Asturiasen.  Gaztetan, sokorro rojo internacional eta gazte komunistetan militatzen hasi zen. 36ko altxamenduaz jakin zuenean Torrelabegako udala okupatu zuten protesta gisan. Laister milizia herritarretan hartuko du parte eta borroka zenbaitetan tartean El Escudo, Piedras Luengas, San Glorio eta  Potes eko gudetan ibili zen. Oviedon  zauritu zuten bala batek bere hanka jo ondoren.

Borrokan jarraitu zuen eta Irun eta Donstian aritu zen, tartean Loiolako kartela hartu zuten kideen artean zegoen. Geroztik han eta hemen borrokan aritu ondoren, Santanderko ofentsiban 130 lagunetik, 12 baino ez ziren bizirik irten, tartean bera. Handik, Asturiasa itzuli  eta borrokan segi zion, Torrelabegan atxilo hartu zuten arte 1937ko abenduan.

Hiltzera bitan kondenatzen badute ere 1942an indulto baten bidez, irten eta berehala gerrila astur montañesarekin harremanetan jarri eta Maki bihurtzen da. 3 urtez sasian egon zen Asturias eta Kantabriako mendietan barna 1846an berriz atxilotzen duten arte. 6 urte gartzelan eman ondoren, baldintzapeko askatasuna lortu zuen eta alderdi komunistan aritu zen, berau, legala izatera iritsi zen arte.

 

Gehitu iruzkin berria

randomness